Eztabaida:Wisława Szymborska
Itxura
- "Wislawa Szymborska Kornik-en jaio zen, Poznan-ko urbil dagoen hiria, 1923-an".
- Bninen jaio zen (egun Kórnik barnekoa da, nonbait, Bnin hori); Poznandik hurbil dago Bnin/Kórnik eta, ene ustez, lehenbiziko perpausorretan Poloiniaz ari garela erran behar lizateke.
- Eta, jakina, Krakovian/Krakówen bizi den poeta horrek ez du Espainolez izkiribatzen (Polski deritza haren hizkuntzari). Zentzugabekeria da, beraz (edo kultura-morrontzaren adierazkarri), haren lanen izenak Espainolez aiphatzea. Areago "Bere lanak zailak baina zailagoak dira itzultzeko. Ezpaineraz behintzat". Eia, zer axola othe da Euskal Enzyklopedia batetan, poeta baten lanak Espainolera itzul-errax diren ala ez? Arrazoinik othe dago guri, Euskaldunoi, Espainolerako itzultzearen gora-beherak bertze hizkuntzetarakoarenak baino axolago izateko? :-O
- Nire ustez gauza hauek zuzenean alda ditzakezu, nahi baduzu laburpenean zeozer esanez, argi bait dago gaizki daudela. --ziberpunk 13:48, 10 Apr 2005 (UTC)
- Hauk haren lan zenbaiten izen ethorkizkoak (hark egiazki argitara izan dituenenak), Anglesezko Wikitik hartuak (Euskararako itzulpena ere, neuronek hizkuntza horrezaz fitsik ere ez baitakit, Anglesetik eginikoa duzue):
- Euskarazko itzulpena egiteko, argitaletxeren bat baten bat argitaratu ote duen begiratu beharko genuke agian.
- Aha. Munduko hizkuntza guztiezko lanak, Euskaraz argitara izan ez baldin badira, bere ethorkizko izenaz aiphatuko ditugu, beraz? Promes? ;-)) Theo, 2005-4-12
- Ez dut hori esan nahi :). Esan nahi dudana, inork argitaratu badu, berak egindako itzulpena hartu beharko genukela. Horrela ez bada, bi gauza egin ditzakegu, guk itzuli edo itzuli gabe uztea. Agian itzuli gabe uztea da aukerarik egokiena, liburua ez badago euskaraz, zertarako itzuli bere titulua? --ziberpunk 19:34, 12 Apr 2005 (UTC)
- Horixe, bada. Horrexen aldekoa nauzu ni ;-). Baina, Euskarara itzuli gabeko liburu guztien izenak itzuliko ez baditugu, hitza emaiten derautazu wikipedia honetan poeta Persiarren lanen izenak Persikoz ageriko direla? Eta haikuen izenak ere Nihongoz? Humm... nahi nuke bai, nik. Dena dela, ohiko politika horixe dela onharturik ere (itzulirik ez daudenak ez itzultzea); banago horrekin artikuluak hutsik xamar geldituko zaizkigula. :-s Nola-nahi den ere, Euskarazkoa emanen ez badugu, ezin onhartuzkoa dugu ethorkizkoa ez den izen oro (Espainolezkoak, Frantsezkoak,...), ez da? Theo
- Ez dut hori esan nahi :). Esan nahi dudana, inork argitaratu badu, berak egindako itzulpena hartu beharko genukela. Horrela ez bada, bi gauza egin ditzakegu, guk itzuli edo itzuli gabe uztea. Agian itzuli gabe uztea da aukerarik egokiena, liburua ez badago euskaraz, zertarako itzuli bere titulua? --ziberpunk 19:34, 12 Apr 2005 (UTC)
- Aha. Munduko hizkuntza guztiezko lanak, Euskaraz argitara izan ez baldin badira, bere ethorkizko izenaz aiphatuko ditugu, beraz? Promes? ;-)) Theo, 2005-4-12
- Dlatego zyjemy (Horregatik gara bizi) (1952)
- Euskarazko itzulpena egiteko, argitaletxeren bat baten bat argitaratu ote duen begiratu beharko genuke agian.
Pytania zadawane sobie (Heure buruari galdezka) (1954) Wolanie do Yeti (Jetiari deika) (1957) Sól (Gatza) (1962) 101 wierszy (101 Poema) (1966) Sto pociech (?, No End of Fun) (1967) Poezje wybrane (Poesia Hautatua) (1967) Wszelki wypadek (?, Could Have) (1972) Wielka liczba (Zenbat handia) (1976) Ludzie na moscie (Zubi gaineko lagunak) (1986) Koniec i poczatek (Haste-amaiak) (1993) Sto wierszy - sto pociech (100 Poema - 100 Zorion) (1997) Chwila (Unea) (2002)
- Bertzalde, Euskaldunok amaraunean dugun presentia kaxkartasunera ere heldu ez baita, kanpoko linketan erdarazko webetarakoak ere sarthu behar genituzkeela uste dut nik:
- Wislawa Szymborska : Including biography and Nobel speech - NobelPrize.org
- Poems of Wislawa Szymborska
- Ez nago horren ziur, beste hizkuntzetako wikipedien estekekin agian nahikoa da, bertan egongo bait dira esteka hauek, ezta?
- Humm... Ez dakit zertako erdal wikietara joan behar den. Erraxago eta lasterrago dateke, ene ustez, linkak hementxe ezartzea. Baina bertzeen politikak ikhusirik (erdal wikietakoenak, erran nahi dut), badirudi zeinek bere hizkuntzazko linkak baizik ezartzen ez dituela. Beraz, OK.
- Mila esker hain probetxugarri izango den laguntzagatik Theo-ri eta Ziberpunk-eri. Asun
- Goian dagoen Jauna bezala, ubikuoa zara, Theo, berriro aldatu duzula artilulua ikusi dut, eta bakarrik galdetzeagatik: orain dagoen moduan, nork, Euskalherrian behintzat, irakurri dezake? Asun
- Artikulu honetako zer ez othe luke ulertzen Euskaldun batek? Wislawa Szymborskaren lanen izenak, agian? Egia. Hagitz Euskaldun gutik aditzen dituzkete (nik ez, bederen). Eta horretako zein da ilkhipidea? Erdaraz emaitea? Aha. Zein erdaraz? Ah... Erdaraz, Espainolez. Zergatik ez Frantsesez? Eia.
- a) Wiki honetara Euskaldunak sartzen dira, jakingarri bilha. Euskaldunok, izenak berak dio, Euskara dute hizkuntza, gainerakotz erdara bat edo ehun erdara jakinagatik ere. Euskaldunendako enzyklopediak Euskaraz behar du.
- b) Euskaldunek Espainolez ere badakitela? Bai. Eta Frantsesez, eta Gaskoinez, eta Anglesez, eta... Eta?? Espainolez badakite, eta Szymborskaren lan Espainoleratuak zein diren jakin nahi badute... ttak! Espainolezko wikira jo bezate (zertako egin dute, horretako egin ez baldin badute?). Frantsesez baldin badakite... hummm... Frantsesezkora? Zentzunak errana.
- Ahhhh... Aitzakia baizik ez da, Euskarazko enzyklopedian Erdal gaiak-eta sartzeko. Eta aitzakia hori edertu eta aphaindu behar da ("halako liburuak Euskararatu gaberik daude", "Euskaldunek Espainolez ere badakite",...). Horrezaz ari bagara... argi eta garbi erran. :-) Theo, 2005-6-8