Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/Archive 1

Wikipedia, Entziklopedia askea

[[da:Wikipedia:Landsbybr%F8nden]]


Wikipediak behar zaitu! Oraingo honetan bizirik dagoen entziklopedia honetan milaka lagun elkarrekin parte hartzen ari gara, zu izan zaitezke haietako bat. Orri honetan lehentasunak zeintzuk diren aztertuko ditugu.

Ondorengo lotura honetan ikusi dezakezu gutxienez hizkuntza guztietako Wikipedia guztiek izan beharko lituzketen artikuloak.

* Wikipedia:Wikipedia guztiek eduki behar duten artikulo zerrenda
Aspaldidanik erranik zegoen, lehengo "zerrenda" haren izena xuxendu beharrekoa zela; ez zait irudi, alabaina, aldakuntza honezaz ezer irabazi dugula eta bai, aitzitik, are kalte handiagoa egin. Bixtan baita, orri horren xedea eta "Wikipedia guztiek eduki behar duten artikulo zerrenda" izena bat ez datozela. Wikipideak ez du neholako "artikulu-zerrenda" jakinik izan behar, baina bai "artikulu jakin batzu", eta artikulu horiexen zerrenda dugu orri horretan agertu beharra. Ez dira gauza bera "Wikipedia guztiek eduki behar DITUZTEN ARTIKULUEN ZERRENDA" eta "Wikipedia guztiek eduki behar DUTEN ARTIKULU-ZERRENDA". Izanaren araurakoa izan behar du izenak. Bertzalde, irribarrettoa eragiten deraut nola batzuk edozeri "batua" deitzen deraukaten: Orri honetan lehentasunak zein diren aztertuko dugu (zeintzuk ez da batua, Euskalgikeria baizik; eta horko verbu-kommunztadura okherra zen). Hots lanari! ;-)) Theo, 2005-5-28
Eta, behin eta bethikotz derradan, ezer "xuxentzen" hasi baino lehen, xuxenkizun othe den ongi behatu beharko. Xoilik okherrak behar du xuxentzerik, ez engoitik xuxen denak. Azaleko "zu barne" hura xuxendu beharrik ez zegoen: "Edonork egin ahal dezake..., zu barne (zaudela)" (bertzerik lizateke "ere" erabilirik). Oraindainokoan badirudi nahasago, karatsago ari garela. :-s Theo, 2005-6-2

Ikusi baita ere: WikiMediari buruz gaurkotasun-albisteak


Nik zera proposatu nahi dut, teologia edo erlijioari buruzko atal bat sortzea. Badauzkat artikulu batzuk sartzeko baina ez litzaidake gustatuko nire artikuluak umezurtz gelditzea. Eskerrik asko.

Horri honetan hasi dezakezu (azalan ipini dut Erlijio) adibidez hitzaurre txiki batekin eta gero, zuen artikuluen tituluarekin aurkibidea antolatzen. Zuk uzte baduzu, beste puntu edo titulu sar dezakezu aurkibidean, agian beste lankide bat idatziko du bihar edo... Badezakezu ere zuen tituluak bilatu eta datu-basean badira, hortik estekatu. Willy 19:59, 1 Apr 2004 (UTC)

Mila esker. Hasi naiz zerbait idazten, baina gauza bat galdetu nahi dizut. Zergatik euskaraz dauden artukulu asko (nik ikusi ditudan guztiak) ez daude lotutak beste hizkuntzetan gai berari buruzko artikuluekin?

Lehen, ongi etorri eta badakizu izena eman dezakezu. Euskal Entziklopedia hasi zenean interwiki estekak iz ziren, eta inork ez ditu esteka horiek ipini programa eguneratu eta gero. User:Andre Engelsaren User:Robbotak hori egin dezake. Eskatuko diot. Beste gauza bat, mezedez, artikuluen izenak singularrean idatzi, haren eta errazago izango da beste artikuluetik estekatzea. Willy 19:29, 6 Apr 2004 (UTC)

Beno, ba, izena eman dut eta artikuluen izenak singularrean jarri ditut. Beste zeoze aldatu behar badut abisatu eta argi ibiliko naiz O:-)

Eskerrik asko Aita Maddi. Baina izena eman eta gero orriaren izenburua aldatu dezakezu - barkatu :( - beraz ez da beharrezkoa orri berri bat hastea. Bueno, berdin da. REDIRECT bat ipiniko dut ¿ez dakizuela zer den? ¡Ene! Ba orri batekin automatikoki estekatzeko (beste bidez). Segi esteka Monoteistak (bakarrik #REDIRECT [[Monoteista]] idazti dut orrian ;-) Willy 23:25, 6 Apr 2004 (UTC)

Aupa! Erabile berria naiz. Atal berri bat sortu nahi nuen, Politika. Apurka-apurka artikuluak igoko ditut (anarkismoari buruz hasieran). Ez dakit taldearen barneko funtzionamendua nolakoa den, beraz agian egindakoa: orria sortzea, ez zen zuzena. Geroxeago ohartu naiz proposamenen egiteko toki hau dagoela. Iratxo Apirilak 20

Apirilak22: nik uste dut aipamen historikoa estekarik gabe eta dagokion artikuluaren barnean jarri beharko zenukeela. Proposamen bat da. ea zer iruditzen zaizun.

Urte eta egun artikiluak ezabatu? Zergatik? Willy 17:45, 24 Apr 2004 (UTC)

Ez, informatikaz ari den pertsona horri buruz ari naiz. Esteka bat sortu aipamen historikoa izenarekin. bertan informatikaren alderdi baten historia bakarrik lantzen dela.


Je ne connais hélas pas le basque mais j'aimerais beaucoup me documenter sur l'histoire et la culture basques. Hélas, la Wikipédia francophone est peu étoffée en cette matière. Sachant qu'il ne manque pas de basques parlant aussi français, je viens les solliciter de nous instruire. Voici le lien :

Pays basque

et voici où me trouver :

Roby sur fr.Wikipédia

D'avance merci ! R??? [?] 17:27, 1 May 2004 (UTC)


Artículos que toda Wikipedia debería tener

(Perdonad que escriba en español, pero no sé euskera, así que espero que me entendáis o alguien pueda traducir esta nota :)

Soy Javier de la wikipedia en español (mi página de usuario], vengo a informaros de un proyecto muy interesante. Os cuento:

Hay un creciente número de proyectos wikipédicos. Algunos crecen rápidamente, pero otros todavía parecen necesitar un empuje. A propuesta de un usuario se creó una lista para facilitar y asegurar que el mayor número de Wikipedias tienen cubiertos unos campos mínimos de información, útil para el usuario y exigible a cualquier enciclopedia. Así, aquellos que se acerquen a la wikipedia podrán sentirse más motivados para participar en su desarrollo.

Por lo tanto, dicho usuario propuso que se crease una lista con 1000 enlaces a esbozos de artículos que deberíamos esforzarnos por que existan en todas y cada una de las distintas Wikipedias.

Estos artículos podrían ser muy sencillos, incluyendo la información más esencial. En algunos casos, puede ser tan solo una tabla, mientras que en otros casos puede ser un esbozo. Esta iniciativa puede impulsar los pequeños proyectos y se espera proveer artículos que se puedan traducir fácilmente.

¿Cómo se utiliza el listado?

Hay varias formas de usar esta lista. Una de ellas es traducirla a una segunda lengua en la que la wikipedia cuente con pocos artículos y así comprobar qué artículos todavía no tiene Wikipedia en dicha lengua. Muchos de los artículos en esta lista aparecerán en la Wikipedia en español o en la Wikipedia en inglés sencillo. De esta forma, una posibilidad es traducir dichos artículos desde alguna de estas wikipedias. Además, también se pueden comprobar los enlaces que tenga cualquier artículo a versiones de Wikipedia en otras lenguas si se quiere buscar más información sobre el artículo.

Aquí os pongo los enlaces a los artículos (estaría muy bien si os animaseis a hacerlo también en euskera):


1000 Gaiekiko Zerrenda

Ez dakit oraindik norbait hasi den zerrenda hori euskaratzen. Hala bada eta laguntza behar bada, esaidazue zer falta den edo nola banatu den lana. Inork ez badu hasi, ni prest nago lanari lotzeko. Norbait gehiagok interesa badu, antolatu dezakegu itzulpena nola partekatu etab. Ea, zer diozue?


Kaixo, atal berri bat sortu nahi nuke EUSKARA sekzioaren barruan, fonetikari buruz izango litzateke. Ba al dut horretarako aukerarik? Nola egin? Garret


Translation of the week

Currently we have started a project on meta.wikipedia to get an article translated in as many wikipedias as possible every week. The article will be about a subject that usually gets rarely translated and has a lot of links to other subjects. Currently we have no-one to translate in your language. If someone is interested to participate please see: meta:Translation of the week You can also submit articles from your own languages there that you think deserve translation, but have a small chance of it. The articles must not be to short and not to long and have lots of links to possible other articles! en:user:Waerth

  • Ez da ideia txarra astero astero wikipedia guztiek gutxienez artikulu bera itzultzea, baina agian aukeratutako artikuluak ez dute interes handirik. Horrexegatik euskerazko wikipedian hilabetero gai bat aukeratzea proposatzen dut, eta hilabete hortan gaiari buruzko ahal diren artikulu gehienak osatu (Europar Batasuna eta bertako estatuak adibidez). Zer diozue besteok? Kaxero, 2005-05-05
    Niri ondo iruditzen zait ideia. Hilabetero gai orokor eta landugabekoa hauta dezakegu osatzen joateko. Gai hori azalean jar genezake hilabeteko artikulu modura. --ziberpunk 13:20, 14 May 2005 (UTC)

International Writing Contest

Hello everybody,

In Berlin at Dezember 2004 there was the critique that there is not enough connection in the work of all the different Wikipedias in their different languages. I think, that an internationally linked writing contest should be one possible chance to cooperate and work together. At March 1st there will be the start of the second writing contest in the german Wikipedia so I thought, we can start it as an international project. There had bee contests in the Wikipedia of the Netherlands nl:Wikipedia:Schrijfwedstrijd, the german Wikipedia de:Wikipedia:Schreibwettbewerb and the english one en:Wikipedia:Danny's contest and as far as I could see it, it worked really good.

I hope you will join the Contest, please visit meta:International writing contest to find out more. -- 149.225.56.90 08:52, 11 Jan 2005 (UTC) (Achim Raschka aka Necrophorus)

Kategoriak

Aupa, kategoriak nola sortzen diren jakin nahiko nuke. Ikusi dudanez, hauek Category izena dute, non itzul daiteke hau? Bestalde, wikipedia antolatzeko kategoriak erabili behar ditugula uste dut, hierarkia antzerkoren bat sortzeko, eta gaiak lotzeko. Zer deritzozu? --ziberpunk 17:28, 29 Mar 2005 (UTC)

Gabon ziber. Artikiluak antolatzea ondo deritzat, zerbait egin nuen kimikan eta Category:Biografiak biografiekin, baina egitura konplexuago behar dugu. Oraindik ez da izugarrizko arazoa artikulu gutxi ditugu eta, beraz lasai pentsa dezakegu kategoriak nola antolatu. Garrantzitsuena da kategorien izenak ondo aukeratzea, gero aldatzea oso zaila dalako.
Bai, ados nago honekin. Hasteko gai soilik gai orokorrenak antolatzearkin nahikoa izango litzateke. Hurrengo atalean zerrenda bat sortu dut, betetzen/hobetzen joateko
Sortzeko errazena artikulu batean esteka ipintzea da ([[Category:izena]]), artikulu bat bakarrik da beharrezkoa kategoria bat sortzeko, hau da esteka batekin sor dezakezu. Gero esteka segi eta kategoriaren orrian zerbait idatzi (ikusiko duzu artikulua zerrendan dagoela).
Kategoriak antolatzeko beste katogeriarekin esteka dezakezu, [[Category:izena]] idazten (adibidez, elementu kimikoen kategoria, "kimika" kategorian dago) gero zerrenda bi ikusiko dituzu lehena beste kategoriarekin (azpi-kategoriak) eta bigarrena artikuluekin.
Ondo, erraza dirudi :)
Programaren mezuak hemen euskaratzen dira baina aurrizkien izenak programatzaile bat egin behar du. Programa hona ekarriko dut aurrizkiak (eta beste gauzak) euskaratzeko eta gero programatzaileak eguneratuko ditu. Mezuen orriak babestuak dira baina babesgabetu ditzaket. Willy 21:03, 29 Mar 2005 (UTC)
Hau nahiko premiazkoa dirudi, zeren eta horiek itzultzerakoan oraingo Category eta antzeko etiketak balio gabe geratuko dira, ezta? --ziberpunk 12:15, 30 Mar 2005 (UTC)
Ez, biak erabil daitezke, bertako itzulpenaz gain ingelesaz (Wikipedia:, Help:, Template: eta abar) wikipedia guztietan ibiltzen dira, . Willy
Ondo pentsatua :) Bikain orduan. --ziberpunk 16:30, 30 Mar 2005 (UTC)

Kategori zerrenda

Aurkibidearekin osatzen ibili naiz. Ea gustokoa duzuen. Erreferentzia gurutzapenak egin beharko genukeen ala ez ez daukat argi. --ziberpunk 18:02, 31 Mar 2005 (UTC)

"Wikipedia:Kategoriak" orrian dago zerrenda.

Beharrezkoenak

Ez dakit automatikoki "Pythagoras" guztiak "Pitagoras" aldatzeak wikipediari zein ontasun ekhar ahal othe diezakeon, baina bego. Ez dakit kategoria eta kategoriapekoen hierarkhizatzeko ene ahaleginak zein kalte egin othe diezakeon, baina bego. Baina ezin egon daitezke, orain xuxendu gabe dauden gauza axolazkoak. Artikulu batetan Pythagoras edo Pitagoras ageri izatea, axola guti (eztabaidagai izan ahal daiteke, baina ez deraukate batak ez bertzeak enzyklopediari kalterik eginen). Baina hierarkhian goi-goian dauden gauza estekatuak gaizki izkiribaturik (-a-dunak, agrammatikalkeriak,...) egoiteak, begietako mina ez-ezik, artikuluetan ongi lan egitea ere ezinezkotzen du. Ez dut nehor mindu nahi, baina aski koxka gaixtoan utzi gaitu eusk-wikiaren sortzaile eta administratzailea(k) euskaldun mainguxko izateak. Orain, aldagaitz dira, nonbaitere, oinharrizko gauza gehienak (athariko "azala" eta hartako estekadurak-eta, kategoria-skhema eta hezurdura, template eta halakoak,...). Ene ustez, edo lehen-bai-lehen oinharri-oinharrizko zerak xuxen, dreza eta antola, edo nekez itxurazko wikipedia gairik (erdarazkoen mailakorik) eraikiko dugu. Eritzirik? Theo, 2005-4-10

mmm, ez dut ulertzen zer erran nahi dozun. Alde batetik, pitagoras-en asuntoa redirect-ekin konpontzea erabaki genuen. Bestalde, template alda daitezke, alde behar badira. Zein da bere arazoa?. Bota zure proposamenak, zeintzuk dira aldatuak izan behar duten gauza horiek?
Ongi, bada. Lehenik, zure zerrendan ageri diren kategoria nabusiak (guti gora-behera, wiki guztietako atharietan ageri direnak: KULTURA, GEOGRAFIA, JAKINTZAK,...) AZAL orrian, estekaturik, ezartzea proposatu nahi nuke. Bertzela, zailxko da orain kategorietara heltzea, ez da?
Bai, orri nagusian kategoriak egon beharko lukete. Hala ez bada, kategoriak antolatu eta landu gabe zeudelako izan da, nik uste.
Bertzalde, Azal-orriari berari "orraztatze" edergarria egin. Hau da, styloa eta hizkuntza xukuntzea. Nik izkiribatu ez nuenaz geroztik, eta hori egin zuena hemen ni baino lehenago baitzegoen, berak "baimena" emaitea bidezkoena dena uste dut. Ez nuke hura mindu edo haserra erazi nahi ;-) (bertzelako kontua ditugu artikuluak, hor "krudel" ere izan behar baita). Dena dela, estekatze-kontuak eta agian hobe ni baino adituago batek egitea, ez bainuke neure experientia gabeaz ezar izorratu nahi :-) Theo
Honekin ere ados nago. Proposatzeko hurbil ibili naiz, baina beste gauzekin egon naiz :). Lehenik eta behin momentuz artikulu batzuk besterik ez dauzkagu kenduko nuke, nahiko artikulu bait ditugu, landu gabekoak badira ere :). Niri katalan wikipediaren antolaketa gustatzen zait. Lehenik eta behin, wikipedia zer den esaten du. Gero ezkerrean, kategoria garrantzitsuenak agertzen dira, eta eskuman wikipediari buruzko laguntza. Beherago beste atal bat du: Wikipediak behar zaitu! Bertan Wikipedia Guztiak Eduki Behar Dituzten Artikuluen Zerrenda eta antzeko gauzak jarriko nituzke. Hau da gutxi gora behera nire idea. Zein da zuena?
Aldekoa nauzu, nehondik ere. Bai esthetikoki bai praktikoki eder-ederra dugu Katalanezko hori. Erdarazko Wikien errenda, gainera, bertzeek bezalaxe mailakatuko nuke nik: 10,000 baino gehiagotakoak, 1,000 baino geh., 100 b.geh. Eia horrela, bertzeei bekhaizturik, gora egiteko hirritsa eta gosea bitz dakigun! :-)) Theo
Beno, honetan ados bagaude, egin dezagun ba. Katalanezko wikipedian txantiloiak erabiltzen dute denetarako, eta azaleko orrian txantiloi hauek baino ez dute erabiltzen. Txantiloien mundua ezagutzen duen inork badago hemendik laguntzeko askoz hobe :). Goiko antolaketa jarraituz, kategoria zerrenda hautatu behar dugu. Nik orain dugun zerrenda eta Wikipedia:Kategoriak duen zerrenda artekoa egingo nuke. Bestalde, efemerideak jarriko ditugu? Ez dut uste beharrezko indarra daukagula horretarako oraingoz. Horren ordez, agian ingelesezko wikipedian duten Today's featured article antzeko zerbait jarri genezake, agian hilabetero aldatuz edo, latinezko wikipedian duten moduan. Beno, horra hor proposamen batzuk, geroago uzten ditut besteak. Dena den, agian eztabaida hau Azalaren eztabaida orrira eraman beharko genuke --ziberpunk 15:13, 24 Apr 2005 (UTC)

Stylo-liburua

Bada honelakorik eusk-wiki honetan? Gainerakoetan honezazko orrialde bat ezin-bertzekoa dela ikhusi izan dut; hain xuxen ere, han-hemenka barreiaturik ditugun hizkuntza eta stylo gora-beherak finkatzeko. Badirudi wiki-sortzaileak bertze hizkuntza batena itzuli behar zukeela, baina nik ez dut aurkhitu. Hortxe, bertzeak bertze, honelakoak argitu behar genituzke:

  • Hizkuntza-eredua: erdibidea kausitu behar da, hizkuntza batasuna begiraturik (hamarka dialekto eta idiolekto ez erabiltzeko), Euskaldun guztiek bere burua hemen islaturik ikhus dezaten. Ezin onhartuzkoak dira *emon deusku edo *gaha nitin bezalako dialektozkokeriak; baina bai, berriz, beste/bertze, esan/erran, bost/bortz, emango/emanen,... bezalakoak.
  • Herri arteko hitzen graphia-eta. Exotoponymia (munduko toki-izenak). Anthroponymia...
  • Letra larrien/xeheen erabiltzea: Ural mendiak / Ural Mendiak, eguzkia vs Eguzkia, hilargia vs Hilargia,...

Orrialdeori ez badugu (?), beharrezkoa dugula uste dut. Theo

Bai, behar-beharrezkoa

Eia zer irudi zaizu(e)n (eztabaidatzaile gutti hemen eh! ;-). Erdal style-guidea harturik (Katalanezko llibre d'estil ere egokia izan daiteke), lehenbiziko zirri-borroa egin ahal nezake (ez dakit non, ordea; txokoan berean?). Gero, eztabaida! Letra larriak eta xeheak horrela ez, horrela bai... Euskaltzaindiak hori dio, nik ez deraukat Euskaltzaindiari kasurik egiten,... Horrela stylo-gida xukuna eta egokia lor arteino. Gero, textu akkordatu hori bere orrialdean ezarri eta kitto. Bai? Theo


Disambiguation

Nola sortzen dira adiera-berezkarriko orrialdeok? Automatikoki othe? Theo, 2005-4-11

  • Atzo sortu nuen template hau, nik dakidala ez da automatikoki sortzen. Artikulua mugitu eta zaharrean berbideraketaren ordez {{disambiguation}} jarri beharko litzateke erabiltzailea ohartarazteko, eta ondoren azpian nahasketa sor dezaketen terminoen azalpen txiki bat. Templatearen eztabaida lekukan eztabaida genezake disambiguation ordez zein den berezko tenplatearen izena. Kaxero, 2005-5-5

Wikimedia Collaboration

A new attempt to get the Wikimedia community to collaborate on multi-lingual tasks is the Wikimedia Collaboration of the Week. Please see the page on meta for details. It would be great if you could translate the following and encourage people here to work on the help pages in this language. The text below is from en:Template:Wm-cotw and will be updated every week. Thanks. Angela 20:16, 3 Apr 2005 (UTC)


The Wikimedia Collaboration of the Week is an attempt to get the Wikimedia community to join forces in tackling problems that affect all our projects. The current COTW is to create a standard multilingual manual for the MediaWiki software. The help pages should be linked from Help:Contents on Meta, our Wikimedia-wide coordination wiki. Please see the instructions for this COTW and help to make it happen!

  • Halló! Could you please make a stub Wikipedia? Thanks in advance! Best regards Gangleri 19:27, 21 Apr 2005 (UTC)


Nortasuna gora-behera

Gaitzegi lizateke "zirriborro" delako templatean bertzelako letrarik ezartzen (k, tz, ts,...)? Ezagunegi dateke, bertzela, eusk-wikipedia gai hau zeinen kopia den. Theo, 2005-4-23

Gauza bera pentsatu nuen nik, baina dirudienez beste hizkuntzatan ere erabiltzen dute letra hori. Dena dela, aldagarria dela suposatzen dut. Benetan argitzen duena, bai letra hori bai beste edozein, euskal alfabetoa zeinen kopia den ;) --ziberpunk 14:34, 24 Apr 2005 (UTC)
zer deritzazue? Willy 18:30, 26 Apr 2005 (UTC)
Zein hizkuntzatan? Anglesez ez (stub, oro har, > w), ez Katalanez (esborrany > à). Irudi berezirik gabeak dira, aldiz, Frantsesezko ébauche zein Portugesezko esboço oro-harrekoak (irudidun dira, berriz, gaika sailkaturikoak)... Bertzalde, Euskal alphabeta ez da ezeren kopia, Latinaren abecearen egokitzapena baizik. :-) Theo, 2005-4-30

Translation

Hi there, I'm Zanimum from the English Wikipedia. I'm running an international-entry exhibit of small artwork. I've found volunteers to translate the site into Arabic, Italian and Spanish, and I was wanting a translator to write something in this language. The text to translate is around 300 words. Does anyone want to do a quick translation for us? Thanks! -- (Interested? Contact nicholasmoreau@gmail.com)

Estudio de Wikipedia

Hola. Estoy estudiando el comunidad de Wikipedia global, especialmente los comunidades de españa. Me gustaria entrevistar a gente de este comunidad. Si te interesa, por favor ve a: http://www.cc.gatech.edu/classes/AY2005/cs6470_spring/researchstudy/webconsent_wikipedia_study1.html (Esta en ingles, pero si no lo entiendes, te lo puedo explicar por e-mail) Gracias Mcm16 mayo 2005

Hi there. I am a graduate student at Georgia Tech studying the global aspect of Wikipedia with a special interest in regional languages of Spain. If you are interested in being interviewed, please read the study description and consent form at : http://www.cc.gatech.edu/classes/AY2005/cs6470_spring/researchstudy/webconsent_wikipedia_study1.html Thanks! Mcm16 may 2005

Hi. First of all, I'd like to say that Basque is not a regional language of Spain. Basque is more ancient than the existance of Spain and is there's no much relationship among Basque language and Spanish country. Basque is spoken in the Basque Country, which also includes parts of current French country. Secondly, I have to say that the link you gave doesn't work.

Stewards election / Élections des stewards

Hello,

The stewards election has started on m:Stewards/elections 2005. Anyone can vote provided that he has a valid account on meta with a link to at least one user page, on a project where the editor is a participant, with at least 3 months participation to the project. Stewards can give sysop right on projects where there are no local bureaucrate. Please vote ! Yann 21:44, 18 May 2005 (UTC)

PS: Please translate this. Thanks. Yann 21:44, 18 May 2005 (UTC)

Bonjour,

L'élection des stewards a commencé sur m:Stewards/elections 2005. Pour voter, il faut être actif depuis plus de 3 mois sur un projet et avoir un compte sur Meta. Faites un lien vers votre compte ici si vous êtes actif ici. Les stewards sont responsables de la nominations des admins sur les projects où il n'y a pas de bureaucrates, ainsi que divers autres droits (bots, etc.). Les dix stewards avec le plus de voix seront élus (au moins 30 voix avec + de 80 % de oui). Allez-y ! Yann 21:44, 18 May 2005 (UTC)

PS: Quelqu'un peut-il traduire ce message ? Merci. Yann 21:44, 18 May 2005 (UTC)

Desmadre hutsa

Azken egunetan hainbat wikipedista berri agertu dira dirudienez, eta hau desmadre hutsa bihurtu da. Baliogabeko aportazioak (ikus [1], [2]), formaturik gabeko kopy&paste lanak (ikus Euskara), zentzu gabeko artikuluak... Zer egin dezakegu honekin? Estilo liburua egin eta wikipedistei irakurtarazi? Gutxienezko kalitate ez duten artikuluak ezabatu? Nik momentu honetan konexiorik gabe nago eta zaila egiten zait aldaketak jarraitzea eta zuzentzea, baino zeozer egin beharko genuke entziklopediaren kalitatea gehiago jeitsi ez dadin. Zer uste duzue, Theo, Willy, Kaxero, Asun? --ziberpunk 10:07, 8 Jun 2005 (UTC)

Oraindik ez dakit nondik irten zaizkigun horrenbeste wikipedista berri. Zorionekoa da jende berria ikustea, baina arraroa egiten zait 3-4 erabiltzaile berri egotea (erabiltzaile izen ezberdina) eta antzeko artikuluak egitea.

Artikulu askotan artikulo berriak izango ote direnei buruzko estekak bakarrik erabiltzen dira (zinema, zinema festibalak kasu), eta honentzako agian hobe da [[Category:xxx]] erabiltzea.

Baina beno, berriz ere arira itzultzen, zerbait egin beharra dago. Artikulo batzuk borratu egin beharko lirateke, eta bezte batzuk ongi/hobeto antolatu. Ezabatzeko eta/edo aurreko bertsiora itzultzeko admin-a izan beharra dago Willy?

Honetaz gain, Ziberpunk, bai, estilo liburu txiki bat edo egin beharko litzateke. Adibidez, pertsonai bati buruz hitz egitean bakarrik jarri behar dira jaiotze-hiltze datak? Artikuloren batean ikusi dut esteka batean jarrita...

Hauxe dena oraingoz. Kaxero 2006-06-08

Xuxen-okherka

Berriak ez-ezik, lanik aski emaiten ari da (ari zait) zaharretariko zenbaitto. Gizabidez, jendeki eta polite ari izan naiz, nik uste, egundainokoan wiki honetan. Aritu ere, gogo-zabal aritu naiz: oro har, Batuaren graphia demotikora makhurtu izan naiz hemengo artikulu guztietan, neurekeriarik gabexko; nehoren artikuluak xuxentzean, xoilik okher zegoena xuxendu izan dut (grammatika-hutsak, jakingarri eta datu okherrak, erratumak,...), sekulan ez muinezko edo oinharrizko zerik (halakoak ere xuxentzeko thirria gorriak eraginagatik). Wiki honen kaxkartasuna-eta zirikatu izan dudanean, bethiere oro har egin dut, ezer nehori bereziki lephoratu gabe. Alabaina, badirudi jendetasunori gure honetan kommunegi ez den. Eta, lehenik ere adi erazirik nagoen hildotik, "gizakumeekin gizakumekara, baina astoekin astara". Eta aho-legarrik gabe mintzatu behar baldin naiz, halaxe eginen naiz. Ezin onhartuzkoa da (egiazki Euskara eta Euskaldun izenak izan zenbaiten isla badirateke) nehon, are gutiago enzyklopedia batetan, Euskara ez dena Euskaratzat irets erazi nahi izatea. Pollit-pollit dira, baiki, erran biribilak, eta mereximendu handirik dukete Euskaldungai, Euskaldungaiberri, Euskaldunberri, Euskaldun-nahi, eta abarrek; baina, zein-nahi den hizkuntzatan ere, ez dute hizkuntzadungaiek kanonik ez eredurik ezartzen, hizkuntzadunek baizik. Eta hizkuntzadunek ere, hizkuntzadun betheek, bere hizkuntzaren jabe direnek, bere hizkuntzaz egiten dakitenek. Ez gara, ez, Euskaldunok hain berexi, mundu orotan egin doana bazter utzi-eta geurean mottel-ttottelak guztien buruzagi eta paradigma ezartzeko, ala bai? Ikharagarri da nolako ausarkeriak eta lotsagabekeriak ikhusi behar ditugun hemen. Artikulu batzu kaxkar izatea... onhar (landuko ahal ditugu); baina, "norbaitek" artikulu jakin bat Euskwahili adikaitzez izkiribatu, Euskaldun oraino ere lotsarik zerbaixka duen batek hura Euskararat aldatu, eta orain berriz ere harako hark versione zahar bezain tzarra itzul eraz?? Othoi. Ez dut orain artean ad mulierem argumentik ekharri nahi izan; baina, harako hark honelako zakharkerietan iraun badeza, Euskara ikhasteko nekea hartu izan dutenek merexi omen duten begiramena baztertu beharko dut. Guztiok dakiguntxoa ekhar, zeinek bere jakitearen eta ahalaren arau; baina ez dakienak (eta jakin nahi ere ez duenak), dakienaren bidean behaztopagarririk ez ezar, othoi. Theo, 2005-6-8

Stylo-gidagaia

Badu aspaldixko honelakorik wikipedia honetan ezartzeazko proposamena egin nuela, baina ihardetsirik ez :-s. Hastean egin ez dena, sarri edo berant, egin beharko. Dena dela, ez dut uste honek hobekuntza handirik ekharriko deraukula: nahas-mahas, zein bere gogara, eta harmoniarik batere gabe ari gara wikigileok, eta ez dirudi halako artikuluak egiteko lotsarik ez dutenek neholako stylo-gidarik irakurriko dutenik (gorreria dugu, nehondik ere, Euskaldunon arteko eritasunik ardurakoena). Alabaina, wikipedia orok izan behar lukeen osagaietarikoa da gida hori eta, Anglesezko wikiari jarraikixe, skhema hauxe ondu nuen, abiaburutzat, denon artean xuxen, hobe, aberats, eta bethegin dezagun.
Badakit pundu jakin batzu lasterxko arbuiatuko direla (letra larrien erabiltzea, e.b., Euskainolaren araurakoa ez baita), baina gidaren xedea artikuluak ahalik hobekiena ontzeko, antolatzeko, eta amarauneratzeko bidetsua erakustea baizik ez da.


Euskal Wikipediaren stylo-gida (eztabaidagaitako zirriborroa)

  • Atharikoa

Stylo-gida zer, nolako, eta zertako.

Formatu zentzuzko eta koherent bati jarraikirik artikuluak irakur-errax egiteko xede xoila du sytlo-gida honek. Erregelok ez dira –ez dute izan behar– azken hitza. Anhitzetan bata bertzea bezain on eta egoki izan ahal daitezke aritzeko bideak; baina, wikigile guztiak orobatsu (ez ezin-bertzez orobat) ari baldin bagara, irakur- eta erabil-erraxago izanen da wikipedia, eta bai lant- eta edita-erraxago ere. Hemendik harakoan gida honetan ageri diren erregelak, beraz, ez dira harri gaineko neholako lege aldakaitz eta bethierekorik, wikipediako artikulugileendako gida, oinharrizko nondik-norakoen erakusgarria baizik. Bertzalde, erregelok dogma ez direnaz geroztik, malgutasun zerbaixka behar dateke haien applikatzean.

Nola-nahi ere, wikipediako artikulugileak ez daude erregeloi jarraikitzera beharturik. Horretantxe datza wiki-editatzearen goxoa: artikulugileak ez du gauzak betheginki, perfektuki, egin beharrik. Geroko lana izanen da artikuluak stylo-gida honen arauratsu orraztatzea-eta.


  • Artikulu-izenak

Ahal baduzu, egizu artikulu-izena artikuluko lehen perpauseko subjektua izan dadin (subjektua ez izanik ere, lehen perpausorretan baitezpada ageri izan behar du artikulu-izenak). Bere lehenbiziko agerraldi horretan, gainera, letra lodiz (bold) ezar ezazu artikulu-izena:

artikulu-izena

Ez artikulu-izenean linkik ezar.


  • Atal-burukoak

Atal bat baino gehiagorik behar dute artikulu luzexko eta luzeek. Demagun Friedrich Nietzsche philosophoazko artikuluan ari garela; gutienez Biographia, Lanak, Philosophia-systema, Ekarpenak, Bibliographia, eta Kanpoko linkak atalak izanen dira beharrezko. Atalon izena ezartzeko, ==X== marka erabil ezazu, ez letra lodi xoila. Honela:

==Hauxe duzu atal-burukoa==

Horrela egiten baduzu, eduki-taula bat sorthuko da automatikoki, atal-buruko guztiak bilduko dituena. Atal-buruko hautan, gainera:

  • xoilik lehen hitzak (eta izen bereziek, jakina) izan behar dute letra larridun; letra xehez utz itzazu gainerakoak.
  • ez atal-buruetan linkik ezar.
  • ez atalpeko gehiegirik erabil.


  • Letra larrien erabiltzea

Tituluak

Letra larria behar dute lehendakari, president edo erregina bezalako tituluek, ondoan izena dutenean: "Elizabeth Erregina", ez *"Elizabeth erregina". Letra xehea behar lukete, aldiz, oro-harreko adieran erabiltzen direnean: "Frantziako presidenta izan zen De Gaulle".

Ohart zaitez kargu-izenak izen berezi direla eta, halakotz, letra larria behar dutela: "Frantziako Errege zen Louis XVI-a" (vs "Frantziako erregeetarikoa izan zen Louis XVI-a"). Letra larriz ezar itzazu, halaber, erregetasunezko tituluak: "Haren Majestatea" edo "Haren Goratasuna".


Erreligioneak, jainkoak, philosophiak, doktrinak eta haien jarraikileak

Letra larria behar dute (Anglesez bezalaxe) erreligioneen izenek, eta bai erreligione-jarraikileenek ere, substantivo zein adjektivo erabil: Islam eta Muslim (edo Musulman), Giristinotasun/Kristautasun eta Giristino/Kristau, Judaismo eta Judu, Buddhismo eta Buddhista...

Letra larria behar dute, halaber, jainko-izenek: Jainkoa (eta Allah), Jauna, Messias, Izate Gorena,... Orobat letra larria behar du propheta hitzak, Muhammad Propheta mintzagai dugunean.

Letra larridun dira idea Platonikoak: Ontasuna, Egia.

Philosophien, doktrinen eta pensamendu-systemen izenek ez dute letra larririk behar, izen berezi batetarik eratorri izan direnean salbu. Beraz, errepublikazaletasuna, materialismoa, baina Marxismoa, Platonismoa.


Hizkuntza, ethnia, gizeli eta gainerakoen izenak

Egoki lizateke hizkuntzen izenak letra larriz emaitea: Euskara, Arabikoa, Sanskrita, Tupi-Guarania, Waxoa,... Orobat substantivo eta adjektivo ethnikoak: Mayak, Khoisan gizeliak, Grekoak,... Bereziki herri-izenetarik eratorri direnak: Persiar, Euskal Herritar, Siberiar, Etruriar,... Hitz batez, Anglesaren eredura aritzea.


Ortziko gorputzen izenak

Izen berezi dira planeten eta izarren izenak eta, halakotz, letra larria behar dute: Mars planeta, Pollux izarra.

Kasu berezia ditugu eguzki, lur eta hilargi izenak:

  • astronomiaz ari garenean, ortziko gorputz jakin baten izena baldin badira, letra larria behar dute: "Lurraren satelitea da Hilargia, eta Eguzkiaren inguru itzulzkatzen dira biak". Oro har erabiltzen badituzu, berriz, letra xehea: "Plutoren hilargia da Kharon".
  • gainerako adieretan, letra xehea: "kixkailduko gaitu eguzki honek", "zohar dugu gaur hilargia".


Bertzelakoak

On lizateke hilabete-izenak letra larriz emaitea, nahaspiderik sor ez dadin: Uztaila "zazpigarren hilabetea" / uztaila "uztaren hilabetea", Urria "hamargarren hilabetea" / urria "bakhan, eskas".

Egoki dukezu, halaber, norakoak (Iparra, Hegoa, Eguzkialdea,...) letra larriz ezartzea. Nahaspideak ekidin ahal daitezke horrela: Hegoa "south" / hegoa "hegoatikako haizea"; "hegala"; Eguzkialdea "east" / eguzkialdea "eskualde batetan eguzkirat beha dagoen alderdia".


  • Letra etzana (italics)

Hitz bat edo gehiagorik letra etzanez ezartzeko, marka erabil ezazu:

Hauxe duzu letra etzanezkoa

Oro har, indarztagarri erabiltzen da letra etzana. Badira, alabaina, gainerako kasu berezi batzu:

  • izenburuak.
taxonomian, Latinezko izen binomikoak: Escherichia coli, Homo sapiens.
liburuak: "Axularren Gero mardula" .
PC- eta video-jokuak: Age of Empires, Resident Evil.
filmak: Air-bag, Matrix Reloaded.
poemak: "ezaguna da E. A. Poeren Belea poema".
musika-albumak:
orkhestra-lanak:
egunkari, aldizkari eta gainerakoak:
itsas ontziak:
TV serieak:
antze-lanak: Da Vinciren Gioconda, Munchen Oihua.

Oro-harreko erregelatzat, lan luzexkoen izenetan erabiltzen ohi da letra etzana. Ondokoak bezalako izen laburragoak, aldiz "" marken artean eman behar lirateke:

artikuluak, entseiuak:
lan luzeago baten atalak eta burukoak:
poema, iphuin eta ixtorio laburrak:
kantak:


  • hitz erabiltzen diren hitzak

Hitz jakin batez ari zarenean, letra etzanez ezar ezazu hitzori: "Euskarazko zatar hitzetik heldu da Espainolezko chatarra substantivoa".

Orobat letrekin: "Grekotikako izenetan ageri den letra berezia da y".


  • Punduztatzea

Oro har, Euskaraz egiten ohi den bezala egizu. Kasu bereziak:

  • Aiphu-markak (quotation marks)

Orotako erregela: "x" marka bikhunak erabil itzazu aiphuetan, eta 'x' bakhunak, aldiz, aiphu barneko aiphuetan.

  • Kakotxak

Hiru element edo gehiagorik bata bertzearen ondoan, azken biak eta/edo/ala/zein... uztargailuek lothurik, dituzunean, kakotx bat ezar ezazu uztargailuaren aitzinean: "Mendian oreinak, basurdeak, azeriak, eta saiak ikhusi genituen". Zergatik? Bertzela azken bi elementak bat direla lirudikeelakotz: "Hantxe zeuden ene aitamak, Madonna eta herriko apheza" (= Madonna eta herriko apheza ditut neure aitamak) vs "Hantxe zeuden ene aitamak, Madonna, eta herriko apheza" (= laurak zeuden han).