Eztabaida:Celia Amoros
Francoren hizkuntza gogoko duzula, ok. Baina munduko lekhu-izenak ez dira, nik dakidala, guztiak Espainolezkoak (?). Bada eskualde zabalxko bat, ez hain urrun ere, Katalan deritzan hizkuntza exotikoaz egiten denik. Katalandunek (hori da hori marka, gero!) Katalanezko izenez batheiatu izan dituzte bere herrietako hiri-, hirixka-, burgu-, mendi-, ibai-, eta abarren izenak. Valèncian ere (al Regne de Moros), arthaburu batzuren ergelkeriak gora-behera, Katalanez egin eta egiten ere da eta, halakotz, Katalanezkoak ditugu bazter hetako lekhu-izenak (waw!). Ez da, ez, salbukoa València izena. Beraz, edo:
- a) ethorkizkoa (Katalanezkoa) erabil.
edo
- b) chauvinista txominista ariki, Arana'tar Sabinen bideari jarraiki-eta, "Euskaraz" behar lukeen forma asma.
Nik neuronek a) dut ihardunbide: València da Katalan standardezko forma (Valèncian berean, aldiz, Valéncia ahoskatzen da, e hertsidunaz). b) nahiago baduzu, Balentzia izkiribatzen has ahal zaitezke. Batzuk, ordea, badirudi a-ren eta b-ren artean bethiere (c) asmatu behar dutela; asmatu? ez, Espainolari hartu. Ah!. OK. Hortixek, beraz, Valencia hori? Bai. OK. Espainolez ari gara, beraz. Aha. OK. Theo, 2005-6-8
Gaitzena gaitzagotzen! Chapeau! (upz, barkha: txapo!). (d) hori zinez ona! Balencia! Zer erran dezaket? Miretsirik niagozu. :-) Theo, 2005-6-8