Hunger
Hunger 1981an Ipar Irlandako Long Kesh espetxean hamar preso errepublikanoek hil arte burutu zuten gose grebaren inguruko filma da. 2008an Cannesko zinemaldian Urrezko Kamera saria jaso zuen Un Certain Regard sailean; Donostiako zinemaldian ere pasatu zen Zabaltegi-Perlak sailean. Jatorrizko bertsioa euskarazko azpidatziekin eman zuten bertan [1].
Sipnosia
Bobby Sands (Michael Fassbender) da filmaren figura zentrala. Berak gidatu zuen preso errepublikanoen estatus politikoaren aldeko gose greba, eta horren ondorioz hil zen 1981ko maiatzaren 5ean. Filmak Sands hil aurreko sei aste hartzen ditu kartzelarien jazarpena, borrokan diharduten presoen egoera, IRAk kartzelarien aurkako ekintzak eta heriotzaren arteko gose greba azaltzeko.
Pertsonaiak
- Michael Fassbender .... Bobby Sands
- Liam Cunningham .... Abadea
- Stuart Graham .... Ray Lohan
- Liam McMahon .... Gerry
- Lalor Roddy .... William
- Laine Megaw .... Lohan andrea
- Helena Bereen .... Ray-ren ama
- Aaron Goldring .... Bobby gaztea
Kritikarien iritziak
Kritika oso onak jaso ditu film honek. Hainbatek 2008ko film onenen lekuan jarri dute[2]. Sight and Sound aldizkariak 2008ko film onenaren lekuan jarri du [3].
Euskarazko azpidatziak
Film hau ikusteko euskarazko azpitituluak eskuragarri daude sarean [4]
Erreferentziak
- ↑ Hunger sansebastianfestival.com
- ↑ Metacritic: 2008 Film Critic Top Ten Lists metacritic.com
- ↑ Sight & Sound Films of 2008 bfi.org.uk
- ↑ Hunger filmaren euskarazko azpidatziak manterola.org/azpitituluak
Kanpo loturak
- Hunger Sipnosia, zuzendaria, fitxa, argazkiak eta trailerra. sansebastianfestival.com
- 'Hunger' filma ikus daiteke Baionan, Bobby Sands presoaren azken egunak berria.info
- (Ingelesez) Hunger The Internet Movie Database
- (Ingelesez) Hunger filmaren trailerra guardian.co.uk
- (Gaztelaniaz) La última carrera del corredor de fondo: Hunger Koldo Landaluze gara.net
- (Ingelesez) Hunger Strike story a testament to human fortitude Peadar Whelan anphoblacht.com
- (Ingelesez) New York Times review
- (Ingelesez) EyeForFilm.co.uk - New York Film Festival press conference with Steve McQueen on Hunger
- (Ingelesez) Life and death in Long Kesh - Ronan Bennett's memoir and film review, the Guardian