Bake
Itxura
Artikulu honetako edukia Lur entziklopedietatik hartuko den edukiarekin osatuko da. Ohar hau kendu arte ediziorik ez egitea gomendatzen da. Izan ere, ohar hau jarri aurreko bertsioaren gainean osatuko da artikuluaren edukia, eta, beraz, baliteke ondoren gehituriko edukia galtzea. Informazio gehiago, Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiaren orrian. |
Bakea harmonia egoera da, gerra edo biolentziarik ez dagoenean.
Erromatarrek gudaren ukazioa bezala ulertzen zuten. Esan dezakegu bakearen "ikuspegi negatibo" bat zela: guda ez dena bakea da. Borrokarik ez dagoenean "bakea" dago. Latinz pax = absentia belli da.
Gaur egun bakea, era positiboago batez ulertzen da. Batetik biolentzia ezberdinak ez egotea suposatzen du:
- bortxakeria fisikoaz gain (biolentzi zuzena, hilketak, errepresio bortitza pertsonei edo taldeei, ...)
- egiturak (juridikoak, administratiboak eta sozio-ekonomikoak) sortzen dutena. Honen adibide bat, pobrezia ulertu daiteke, justiziarik gabeko egitura ekonomikoen ondorio bat bezala.
Nazioen arteko erakundeek, Nazio Batuen Erakundea (NBE) besteak beste, bake positiboa definitzen eta sakontzen saiatu dira.
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Bakea |