Edukira joan

Georges Boulanger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elhuyar Fundazioa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:56, 27 abendua 2011
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Georges Boulanger

Jeneral eta politikari frantsesa (Rennes, 1837 - Ixelles, Belgika, 1891). Kabilian, Italian eta Kotxintxinan izan ondoren, Frantzia eta Alemania arteko gerran (Frantzia-Alemania Gerra) hartu zuen esku (1870-1871) eta, Tunisiako oste kolonialen buru izan ondoren, Gerrako ministro izendatu zuten 1886an. Abertzale sutsua eta alemaniarren aurkakoa, 1888an, hauteskundeetan parte hartu zuen (Ligue des Patriotes) eta lau departamendutan garaile izan ondoren, irabazle izan zen Parisen (1889ko urtarrila). Bere maitaleari jaramon eginda, ordea, ez zen Eliseora joan eta gobernuak Estatuaren aurkako kolpea prestatu zuelako salaketa egin zion. Erbestera alde eginik, bizitza osorako kondenatu zuten Parisen eta, Ingalaterran egon ondoren, bere buruaz beste egin zuen Belgikan, bera baino lehentxeago hila zen maitalearen hilobi gainean. Boulangistak edo Boulanger jeneralaren jarraitzaile abertzale sutsuak desagertu egin ziren, militarra hil ondoren.

Erreferentziak