Erfurt
Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula Erfurt Alemaniako hiria da, Turingia estatuko hiriburua. 196.500 biztanle ditu. Garrantzi handiko industria eta merkataritza hiria. Aipatzekoak dira bertako katedraleko beirategiak (XIV. mendea). San Agustin komentuan Lutero bizi izan zen.
Historia
Hiri zaharra da Erfurt. 741. urtean apezpikutegi bat sortu zen bertan eta Hansako Ligakoa izan XV. mendean. 1806-1813 bitartean Frantziako osteak egon ziren bertan.
Erfurteko elkarrizketa
1808ko urrian Erfurten lorturiko akordioaren arabera, Errusiako tsarrak lagunduko zion Napoleon Bonaparteri Austria gerran hasten bazen eta, ordainez, Errusiako inperioak Finlandia, Moldavia eta Valakia eskuratuko zituen.
Iruditegia
<gallery> Irudi:Dom und Severikirche in Erfurt.JPG|Mariendom katedrala eta Severikirche eliza. Irudi:Erfurt.jpg|Hiriaren ikuspegia. Irudi:Rathaus Erfurt.jpg|Udaletxea. Irudi:Erfurt Theater 2006a.jpg|Antzokia.
Hiri senidetuak
Erfurt ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erfurt |
- Erfureko Udalaren webgune ofiziala (Alemanez) (Ingelesez)
Turingia estatuko hiriak | ||
---|---|---|