Mosa (ibaia)
Itxura
Mosa[1] (Meuse frantsesez, Moûze valoieraz, Maas alemanez eta nederlanderaz) Mendebaldeko Europako ibaia da. Frantzian jaioa, Belgika eta Herbehereak zeharkatzen ditu. Ibaia-ahoan, Rhinetako adar batek, Waalek, Mosarekin egiten du bat, ura Ipar Itsasora eramateko.
Germaniako Erromatar Inperio Santuko mendebaldeko muga markatu zuen, harik eta Westfaliako Itunari esker (1648), Alsazia eta Lorena Frantziaren mendera igaro ziren arte.