Edukira joan

Waterford

Koordenatuak: 52°15′30″N 7°07′08″W / 52.2583°N 7.119°W / 52.2583; -7.119
Wikipedia, Entziklopedia askea
Waterford
Waterford
Port Láirge
Port Láirge
hiria
Hiriaren hainbat kokaleku. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Munster
Fitxategi:Cavan,Waterford Laoise2.svg Corkeko konderria
AlkateaPat Hayes
Izen ofizialaWaterford
Port Láirge
Jatorrizko izenaWaterford
Port Láirge
Geografia
Koordenatuak52°15′30″N 7°07′08″W / 52.2583°N 7.119°W / 52.2583; -7.119
Map
Azalera41,58 km²
Altuera0 m
Demografia
Biztanleria48.369 (2016)
1.637 (2011)
Dentsitatea1.163 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera914
Telefono aurrizkia051, 74
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakRochester, Saint-Herblain, Saint John's eta Køge (en) Itzuli
http://www.waterfordcity.ie

Waterford (gaeleraz Port Láirge, antzinako eskandinavieraz Veðrafjǫrðr) Irlandako Errepublikaren bosgarren hiririk handiena eta izen bereko konderriaren hiriburua da, herrialdeko hegoaldean kokatutakoa, Munster probintzian. 46.747 biztanle ditu (2011) hiriak, baina metropoli eremuak 64.000 inguru hartzen ditu. Irlandako hiri zaharrena kontsideratzen da.

Industria (ehungintza, elikagai industria, beiragintza, papergintza) da herriko ekonomia jarduera nagusia. Era berean aipagarriak dira harresi zaharraren aztarnak, XI. mendeko dorrea eta XVIII. mendeko bi katedralak.

Izenak

Vikingoek sortu zuten hiria eta Veðrafjǫrðr izena eman zioten, "ardien fiordoa". Irlanderazko izenak (Port Láirge) "Láragen kaia" esan nahi du eta Waterford izen ingelesak "uretako pasabidea".

Geografia eta klima

Suir ibaiak muga egiten du Kilkenny eta Waterfordeko konderrien artean. Waterford ibaiaren hegoaldean dago baina hiria hedatuz joan den heinean Ferrybank auzoa ibaiaren beste aldera zabaldu da. Hiritik kilometro gutxitara Suir ibaia Muir Cheilteach badian uretaratzen da.

Klima ozeaniko epela du. Prezipitazioak 1021 mm-koak dira eta batazbesteko tenperaturak 20ºC ingurukoak izaten dira udan eta neguan berriz 3ºC-tara jeisten dira. Irlandan "hego-ekialde eguzkitsua" ezizena ematen zaio inguru honi.

Historia

Esan bezala vikingoak izan ziren hiria sortu zutenak. 853an Waterforden ondoan eratu zuten asentamendu txiki bat baina irlandarrek 902an bertatik bidali zituzten. 914 itzuli ziren Ottir Iarla-ren gidaritzapean eta Veðrafjǫrðr eratu zuten. Hau da beraz Waterforden fundazio data. Irlandan sortu zuten lehenengo hiria izan zen.

Ingelesek Dublin hartu eta Leinsterreko erregea bere lurretatik bidaltzean, honek Waterford eskuratu nahi izan zuen 1167an baina ez zuen lortu. 1171ean Richard FitzGilbert de Clare ("arku indartsua") ingelesak ere Waterford erasotu zuen eta horrela Ingalaterrako Koroaren Hiri bihurtu zen.

Suir ibaiaren ertzean egonik hiriak hazkunde nabaria izan zuen eta Dublin hiriburuaren ondoren herrialdeko bigarren hiri bihurtu zen. Erreforma Protestantearen aurrean Waterfordek katoliko izaten jarraitu zuen eta Irlandako Konfederazio Katolikoarekin bat egin zuen 1642an. Honek 1649 arte iraun zuen, Oliver Cromwell iritsi eta ingelesen nagusitasuna berrezarri arte. Waterford bera 1650an eskuratu zuen Henry Iretonek, Cronwellen ilobak.

XVIII mendean goraldi ekonomikoa izan zuen, garai hartakoak dira alde zaharreko etxe ugari, eta XIX mendean beiragintza eta untzigintza industriak errotu ziren. 1922an Irlandako Gerra Zibilaren borroka latza izan zen Waterforden.

Ondasun nabarmenak

Reginald's Tower dorrea
Untzi garaien jaialdia
  • Vikingoen triangelua: Vikingoek sortu zuten hiriaren aztarnak biltzen ditu, bereziena Reginald's Tower dorrea.
  • Kristoren gurutzearen katedrala: XVIII mendeko katedral anglikanoa, georgiar estiloan egina.
  • St. John's College: 1807an eraikitako seminarioa.
  • Herriaren parkea (People's Park): Hiriko parkerik handiena da, 6'6 hektarea ditu.
  • Nasako erlojua

Kultura

Hiru antzerki konpainia eta museo ugari daude hirian. Badaude azpimarratzekoak diren bi jaialdi:

  • "Waterford International Festival of Light Opera" opera jaialdia: 1959tik aurrera urtero izaten da.
  • "Untzi garaien jaialdia": 1973tik aurrera antolatzen da. Bertan estropadak egitearen aitzakian izugarrizko festa izaten da.

Kirolak

Irlandako beste herrietan ez bezala, Waterfordeko kirolik arrakastatsuena futbola da. Waterford United da bertako taldea. Honetaz gain gaeliar jokoek ere indar handia dute, noski.

Waterfordeko kirolik zaharrena berriz arraunketa da. 1878an eratu zen Waterford Boat Club elkartea.

Hiritar ezagunak

Hiri senidetuak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Waterford

Erreferentziak