Edukira joan

Fernando II.a Aragoikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando II.a Aragoikoa

Fernando II.a Aragoikoa, baita ere Fernando Katolikoa deitua, (Sause, Zaragoza, 1452ko martxoaren 10a - Madrigalejo, Caceres, 1516ko urtarrilaren 25a) Aragoiko erregea zen (1479-1516), baita ere Gaztela, Sizilia (1468-1516), Napoli (1504-1516), Valentzia, Sardinia eta Nafarroakoa (1512-1516) eta Bartzelonako Kondea.

Elisabet I.a Gaztelakoaren senarra zen eta, harekin batera, Errege-erregina katolikoak izenez ezagunak ziren, Alexandro VI.a aita santuak honela izendatu ondoren.

Bizitza

Joanes II.a eta bere bigarren emazte Joana Enrikezen semea, Aragoiko errege 1479 eta 1516 urteen bitartean. Gaztelako errege-ezkontide 1474 eta 1504 bitartean eta Gaztelako Koroako erregeorde 1507 eta 1516, bere alaba Joana Eroaren gaixotasuna zela eta, Felipe Ederraren heriotza eta gero. Siziliako (1468-1516) eta Napoliko (1504-1516)errege.

Fernandok beaumontarren babesa lortu zuen Nafarroa konkistatzeko 1512an. 1515ean Nafarroako Gorteek antzinako Erresuma Gaztelako Korora bat zedin adostea lortu zuen, eta erresuma legez Gaztelako zati bihurtu zen ("de facto" hiru urte lehenago konkistatua izan zen arren).

Fernando II.aren armarria

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando II.a Aragoikoa