Zhou dinastia
Zhou dinastia K. a. 1027. urte aldean, Wen, Zhōu (edo Chou) hiriko printzeak Shang dinastiako erregea aginpidetik kendu zuen, eta bere dinastia, Zhou edo "Mendebaleko Zhouen" dinastia izenaz ezagutzen dena sortu zuen (K. a. 1027-K. a. 771). Errege horrek Luoyira (gaur Luoyang, Honan) aldatu zuen hiriburua.
K.a. VIII. mendearen hasieran, Zhou dinastiakoen erreinuak Hoang Ho ibaiaren erdialde guztia hartzen zuen. Garai horretan zabaldu zen erregeen hitzaldiak, epaiketak, erritoak eta kronologiak idatzita uzteko ohitura, hain zuzen ere erregeak eta beste nobleek beren eskribauak, igarleak eta urtekari-idazleak izaten baitzituzten. Aldi berean hiri berriak eraiki ziren eta lehengoak handitu ziren. Hiriak handitu ahala, ordea, noblezia berri bat sortu zen, protokoloei eta gerrari noble gisa hartzeari garrantzi handia ematen ziona. Aintzat hartua izan nahi horrek, VIII. mendearen bukaera aldean, erreinuko erdigunetik urrun ziren hainbat printze-herri eta -hiri erregearen eragin zuzenetik irtetera eraman zituen. Aldi berean iparraldeko herriak (mongoliarrak) Zhou dinastiaren aginpide eremuetan sartzen hasi ziren.
K. a. 771n, Zhou dinastiak ekialdera, ipar-mendebaleko herri horiek eraginik, Luoyi hirira aldatu behar izan zuen hiriburua, Hao, ekialdeko hiriburua utzita. 771-K. a. 256 bitarteko aldia "Ekialdeko Zhouen dinastia" izenaz ezagutzen da. Luoyira aldatu zenetik aurrera, bere erresuma inguruko printze-herrien eta -eskualdeetan sortu ziren elkarteen mende egon zen Zhou dinastiako erregea. Hain zuzen, txinatarren eragina hedatzearekin, erregeak bere printze basailuekin zituen harremanen antzekoak lotu baitzituzten beste hainbat printze-herrik eta -hirik ere beren artean. Baina aldi berean, erregearen babesle bihurtu ziren printze horiek, iparraldeko leinuei aurre egin beharrez. Printze horietan indartsuenak Qikoa (Shandong penintsulan) eta Jingoa (Shanxi eskualdean) ziren.
K. a. V-III. mende bitartean, bi printze horien ereduari jarraituz, beste 6 printzerri edo erreinu ere sortu ziren: Qin-goa, ipar-mendebalean; Zhaokoa, Mongoliako mugan; Han-goa eta Wei-koa, Hoang Ho ibaiaren iparraldean; Yan-goa, ipar-ekialdean, eta Chu-koa, Yan Tse Kiang ibaiaren iparraldean (Hubei). "Gudalarien erreinuak" izenaz ezagutzen da V-III. mendea bitarteko aldi hori. Eraikuntzan eta nekazaritzan lan handiak egin ziren garai horretan: luberrigintza sail berrietara hedatu zen, hiriak handitu eta gotortu ziren, erresumen arteko eta Txinaren iparraldeko mugetako harresiak eraiki ziren. Erreinu horien arteko eta iparraldeko herrien kontrako gerrak etengabeak izan ziren arren, garai horretan sortu ziren Txinan izan diren pentsalari eta filosofia higikunderik aipatuenak, Konfuzio eta konfuzianismoa, Lao Tse eta taoismoa, Mengzi eta bere doktrina. Aldi horretakoak dira, berebat, garaiko gertaerarik handienen kronologiak eta hainbat errituri buruzko idatziak ere.
Erregeen zerrenda
Izen arrunta | Hilondoko izena | Erreinaldia1 | Izen historiografikoa |
---|---|---|---|
Ji Fa 姬發 |
Wuwang 武王 |
K. a. 1046-10431 | Zhou Wuwang |
Ji Song 姬誦 |
Chengwang 成王 |
K. a. 1042-10211 | Zhou Chengwang |
Ji Zhao 姬釗 |
Kangwang 康王 |
K. a. 1020-9961 | Zhou Kangwang |
Ji Xia 姬瑕 |
Zhaowang 昭王 |
K. a. 995-9771 | Zhou Zhaowang |
Ji Man 姬滿 |
Muwang 穆王 |
K. a. 976-9221 | Zhou Muwang |
Ji Yihu 姬繄扈 |
Gongwang 共王 |
K. a. 922-9001 | Zhou Gongwang |
Ji Jian 姬囏 |
Yiwang 懿王 |
K. a. 899-8921 | Zhou Yiwang |
Ji Pifang 姬辟方 |
Xiaowang 孝王 |
K. a. 891-8861 | Zhou Xiaowang |
Ji Xie 姬燮 |
Yiwang 夷王 |
K. a. 885-8781 | Zhou Yiwang |
Ji Hu 姬胡 |
Liwang 厲王 |
K. a. 877-8411 | Zhou Liwang |
Gonghe (erregeordetza) 共和 |
K. a. 841-828 | Gonghe | |
Ji Jing 姬靜 |
Xuanwang 宣王 |
K. a. 827-782 | Zhou Xuanwang |
Ji Gongsheng 姬宮湦 |
Youwang 幽王 |
K. a. 781-771 | Zhou Youwang |
Mendebaldeko Zhoutarren amaiera/ Ekialdeko Zhoutarren hasiera | |||
Ji Yijiu 姬宜臼 |
Pingwang 平王 |
K. a. 770-720 | Zhou Pingwang |
Ji Lin 姬林 |
Huanwang 桓王 |
K. a. 719-697 | Zhou Huanwang |
Ji Tuo 姬佗 |
Zhuangwang 莊王 |
K. a. 696-682 | Zhou Zhuangwang |
Ji Huqi 姬胡齊 |
Xiwang 釐王 |
K. a. 681-677 | Zhou Xiwang |
Ji Lang 姬閬 |
Huiwang 惠王 |
K. a. 676-652 | Zhou Huiwang |
Ji Zheng 姬鄭 |
Xiangwang 襄王 |
K. a. 651-619 | Zhou Xiangwang |
Ji Renchen 姬壬臣 |
Qingwang 頃王 |
K. a. 618-613 | Zhou Qingwang |
Ji Ban 姬班 |
Kuangwang 匡王 |
K. a. 612-607 | Zhou Kuangwang |
Ji Yu 姬瑜 |
Dingwang 定王 |
K. a. 606-586 | Zhou Dingwang |
Ji Yi 姬夷 |
Jianwang 簡王 |
K. a. 585-572 | Zhou Jianwang |
Ji Xiexin 姬泄心 |
Lingwang 靈王 |
K. a. 571-545 | Zhou Lingwang |
Ji Gui 姬貴 |
Jingwang 景王 |
K. a. 544-521 | Zhou Jingwang |
Ji Meng 姬猛 |
Daowang 悼王 |
K. a. 520 | Zhou Daowang |
Ji Gai 姬丐 |
Jingwang 敬王 |
K. a. 519-476 | Zhou Jingwang |
Ji Ren 姬仁 |
Yuanwang 元王 |
K. a. 475-469 | Zhou Yuanwang |
Ji Jie 姬介 |
Zhendingwang 貞定王 |
K. a. 468-442 | Zhou Zhendingwang |
Ji Quji 姬去疾 |
Aiwang 哀王 |
K. a. 441 | Zhou Aiwang |
Ji Shu 姬叔 |
Siwang 思王 |
K. a. 441 | Zhou Siwang |
Ji Wei 姬嵬 |
Kaowang 考王 |
K. a. 440-426 | Zhou Kaowang |
Ji Wu 姬午 |
Weiliewang 威烈王 |
K. a. 425-402 | Zhou Weiliewang |
Ji Jiao 姬驕 |
Anwang 安王 |
K. a. 401-376 | Zhou Anwang |
Ji Xi 姬喜 |
Liewang 烈王 |
K. a. 375-369 | Zhou Liewang |
Ji Bian 姬扁 |
Xianwang 顯王 |
K. a. 368-321 | Zhou Xianwang |
Ji Ding 姬定 |
Shenjingwang 慎靚王 |
K. a. 320-315 | Zhou Shenjingwang |
Ji Yan 姬延 |
Nanwang 赧王 |
K. a. 314-256 | Zhou Nanwang |
Huiwang 惠王 |
K. a. 255-249 | Zhou Huiwang | |
1. Txinako historialariek onartzen duten lehenengo data K. a. 841 da, Gonghe erregeordetzarena. Aurrekoak zalantzazkoak dira eta hemen Xia-Shang-Zhouren kronologian agertzen direnak aipatzen dira. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zhou dinastia |