David d'Angers
'Pierre-Jean David, ezagunagoa David d'Angers izenarekin (Angers, Frantzia, 1788ko martxoaren 12a - Paris, Frantzia, 1856ko urtarrilaren 4a) eskultore frantsesa izan zen.
Biografia
Jacques Louis David margolariaren eta Roland eskultorearen ikaslea izan zen. Eskultura erromantikoaren aitatzat hartua izan da. 1830. urtetik aurrera estatua, buru eta domina ugari egin zituen (500 inguru). Cuvier, Talma eta Ambroise Paré-ren estatuak, Parisko Panteoiko frontoia, Goethe, Bentham, Chateubriand, Victor Hugo, Balzac eta abarren buruak, eta XIX. mendeko lehen erdiko pertsonaia garrantzitsuen domina-irudiak (Bonaparte jenerala, Ney, Louis David, Vigny, George Sand) egin zituen. Bere izena daraman museoan daude ikusgai artista honen obra batzuk, Angers herrian.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David d'Angers |