Ziza ilun-hankahorixka
Ziza ilun-hankahorixka | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tricholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tricholoma portentosum | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus portentosus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ziza ilun hanka-horixka (Tricholoma portentosum) Agaricales ordenako onddo bat da. Perretxiko jangarri hau koniferoen basoetan hazten da batez ere, Europa osoan eta Ipar Amerikan.
Ezaugarriak
Perretxiko handia ekoizten du, 3-11 cm diametro dituen txapel ganbilekoa eta ertz irregularrekoa. Txapela itsaskorra da hezetasuna dagoenean. Gris iluna edo beltza da, eta marra ilunagoak izan ohi ditu erditik ertzera. Kolorea argitu egiten da pixka bat ertzera hurbiltzean, eta batzuetan ñabardura horixka edo purpurak eduki ditzake. Orri adnatu zuriak ditu, eta hanka zuria, goialdean ñabardura horia duena. Hanka 4-12 cm luze eta 1-3 cm zabal da. Esporak zuriak dira.
Habitata
Udazkenaren amaieran ekoizten du perretxikoa Europa eta Ipar Amerikako koniferoen basoetan. Gehienetan Pinus sylvestris espezieko pinuekin lotuta ageri da, baina batzuetan haritz eta pagoekin ere agertzen da.
Jangarritasuna
Perretxiko jangarria eta oso estimatua da, baina adituak ez direnek basoan ez hartzea aholkatzen da, antzekoak diren beste espezie pozoitsu batzuekin nahas baitaiteke, batez ere Tricholoma pardinum pozoitsuarekin.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ziza ilun-hankahorixka |