Alfontso III.a Leongoa
Itxura
Alfontso III.a Handia (848 inguruan - Zamora, 910eko abenduaren 20) Asturietako eta Leongo erregea izan zen (866 - 910). Ordoño I.a Asturietakoaren semea zen.
Biografia
Musulman omeiarren aurkako borroka bultzatu zuen, León eta Gaztelako zati handi bat konkistatuz. Oporto eta Coimbra 868 eta 878. urteetan hurrenez hurren konkistatu zituen. 869 inguruan, Iruñeko Erresumarekin aliantza sinatu zuen: aliantza bermatzeko Gartzia I.a Eneko Nafarroakoaren alaba zen Ximena ezkondu zuen, era berean, bere arreba zen Leodegundia Ordoñez Leongoak izen ezezaguneko Iruñeko printze bat ezkondu zuen.
Bere kronikan, lehen baskoiak esaten zitzaien lekuan Araba eta Bizkaia izenak azaltzen dira.
910ean hiltzean erresuma bere hiru semeen artean banatu zuen:
- Gartzia I.a Leongoa, Leongo erregea izan zen.
- Ordoño II.a Leongoa, Galiziako erregea izan zen.
- Fruela II.a Leongoa, Asturietako erregea izan zen.
Aurrekoa Ordoño I.a Asturietakoa |
Asturietako eta Leongo erregea 866 - 910 |
Ondorengoa Fruela II.a Leongoa (Asturiak) Gartzia I.a Leongoa (Leon) Ordoño II.a Leongoa (Galizia) |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso III.a Leongoa |
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |