Pál Teleki
Pablo Teleki Székoa latindar grafiaz, hungarieraz: Teleki PálTestu etzana, Budapesten jaio zen, 1879ko azaroaren 1ean eta 1941ko apirilaren 3an hil egin zen. Teleki Hungariako politikaria izan zen, bi aldiz lehen ministro izan zen, 1920tik 1921ra eta 1939tik 1941ra. Geografian aditua zen, Hungariako Zientzia Akademiako kidea izan zen eta hungariar esploratzaile elkarteko lehendakaria ere izan zen.
1879. urtean jaioa, Transilvaniako familia aristokrata batean, Teleki geografo nabarmenetariko bat izan zen eta orientalista ere bai. Bere karrera politikoak indarra hartu zuen bigarren mundu gerraren osteko garaian. Birritan izendatu zuten lehen ministro, 1920-1921ean lehen aldiz eta bigarren aldian 1939-1941ean. Bere lehen agintaldian aurre egin behar izan zien mundu gerraren ondorioei, Trianoko Ituna, Béla Kunen erregimen komunista eta kontrairaultza. Telekik, Hungaria kristaua, kontserbadorea eta antikomunista egin zuen eta sendoa izan zen Hungariaren mugak zaintzerakoan.
Geografo nabarmena, beraren prestigio internazionalak Iraken egindako garai hartako muga berrien kokapenean parte hartzera eraman zuen. Ekintza intentsu bat mantendu izan zuen mugimendu eskautistan.
Gobernutik kanpo epe luze baten ondoren, itzuli egin zen maiatzaren 1938an, hezkuntza ministro bezala. Ministro legez, hurrengo urtean, berriro ekin zion gobernadore bezala. Potentzia faxistek lagundu egin zioten, Hitlerri independentzia-keinu egini zion eta Italiaren kontrapisu bezala ipintzen saiatu zen Alemaniaren kontra. Hala ere, gero eta Berlinen menpekoagoa zen, bere lurralde-helburuak lortu ahal izateko. Bere politika Bigarren Mundu gerraren Ardatzera lotu behar izan zuen. Aliantza horri esker, Trianon galdutako lurralde batzuk berreskuratzea lortu zuen eta baita berak nahi zuen beste lurralde batzuk konkistatzea. Alemaniaren dependentziaren desilusioa hortxe izan arren, gobernuaren buru jarraitu zuen erregeordearen behin eta berriz ekiten ziolako.
1941eko martxo eta apirilean Jugoslaviako krisia gertatu zen. Bertan Alemaniak gobernuak hungariar gobernu eta militarren babesa lortu zuen Hungaria inbaditzeko. Babes horrek gehiengoa lortu zuen baina Telekik bere buruaz beste egin zuen, protesta moduan, apirilaren 3an.
Teleki Hungariako historian, irudi polemikoa da eta hori, oso agerian geratu zen, esate baterako, Telekiren omenez estatua bat kokatu zutenean, 2004ko udaberrian.