Edukira joan

Bilboko aldirien sarea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko aldirien sarea
Datu orokorrak
Garraio motaMetro, tren, tranbia eta funikularra
EskualdeakArratia-Nerbioi, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri eta Uribe Kosta.
Lineak15
Geltokiak176
Ustiapena
EragileaMetro Bilbao
Eusko Trenbideak
Renfe Operadora
Artxandako funikularra
 Mapa

Bilboko aldiriko trenbideen sarea lau eragile ezberdinek ustiatzen dituzten 15 lineaz osatzen da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen duen Eusko Trenbideak erakundeak sei linea ditu, Euskotren Trena (6 linea) eta Euskotren Tranbia (linea bakarra) zerbitzuak batuta. Espainiako Sustapen Ministerioaren menpe dagoen Renfe Operadora eragileak beste 5 linea ustiatzen ditu, Renfe Aldiriak (hiru linea) eta Renfe Feve (bi linea) marka komertzialen bidez. Bizkaiko Garraio Partzuergoak, Metro Bilbao sozietatearen bidez, 2 linea eta horien barruan bi anezka ustiatzen ditu. Azkenik, Bilboko Udalak Funicular de Artxanda, S.A. sozietatearen bitartez Artxandako funikularra kudeatzen du.

Eragileen arteko koordinaketa kudeatzeaz Bizkaiko Garraio Partzuergoak arduratzen da. Gainera, eragile guztietan erabiltzeko tituluak jaulkitzen ditu, Barik txartela euskarritzat duela.

Marka komertzial bakoitzak geltoki-buru nagusia du Bilbon, izanik Eusko Trenbideak sozietatearena Atxuriko geltokia, Renfeko Aldirien zerbitzuarena Abandoko Indalecio Prieto geltokia, eta Renfe Feverena Bilbao-Concordia geltokia. Bere aldetik, Metro Bilbaok ez du geltoki-buru nagusirik, eta Euskotren Trena marka komertzialaren L3, E1, E3 eta FE lineek ez dute geltoki-burutzat Atxuri.

Lineok Bizkaiko Lurralde Historikoak dituen zazpi eskualdetik hurrengo seiak lotzen ditu, Bilboko gune metropolitarra Bilbo hiriarekin lotuz: Arratia-Nerbioi, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri eta Mungialdea eskualdeko Uribe Kosta azpieskualdea.

Eragileak eta lineak

Bilboko metroaren sarearen mapa.
Eusko Trenbideak S.A.k ustiatzen duen sarearen mapa.
Bilboko Renfeko Aldirien sarearen mapa.
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

2. linearekin amankomunean Etxebarri eta Bilbo udalerriak zeharkatu ondoren, 1. linea Eskuinaldea igaro eta Uribe Kostara heltzen da, Plentzian linearen geltoki-burua dagoela. Hala ere, C tarifa-gunera (Uribe Kosta) heltzen diren trenen maiztasuna gainontzeko metro sarearena baino baxuagoa da, tren batzuren geltoki-burua Bidezabal izanik.

Zazpi Kaleetako geltokian igogailu anezka dago Begoña auzora.

Basauri eta Etxebarri udalerrien arteko tartea linea honek baino ez du egiten. Etxebarri eta Bilbo udalerrietako geltokiak 1. linearekin amankomunean ustiatzen dira, eta ondoren 2. lineak Ezkerraldea zeharkatzen du, Kabiezes santurtziar auzoraino.

Zazpi Kaleetako geltokian igogailu anezka dago Begoña auzora. Bestalde, Mamarigako funikularrak Mamariga auzoa eta 2. linearen parte den Santurtziko geltokia lotzen ditu.

4. linearen ibilbide osoa Bilboko udalerritik igaroko da, hegoaldea eta iparraldea lotuz, eta lotuneak edukita Moyuako geltokian (L1, L2) eta Matikoko geltokian (L3 eta Euskotren).

5. lineak egungo metro sarea ekialdearekin lotuko du, Galdakaoko Ospitalean geltoki-burua egongo dela.

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Trena»
  • E1 Linea orokorra (Matiko-Bilbo - Amara-Donostia)

Bilbo, Basauri, Galdakao, Bedia eta Lemoa udalerriak zeharkatu ondoren, E1 linea Durangaldea igaro eta Ermura heltzen da, hortik aurrera Gipuzkoan sartzen dela, Eibar eta Deba arte. Tren batzuk Durango edo Trañako geltokia dute helmuga, linea orokorraren barruan dagoen 1D izendapena duen azpilinea osatuta. Bestalde, Bilbo eta Debako geltokia lotzen dituzten gautrenak ibiltzen dira larunbat gauetan.

Metroaren 3. linea Euskotrenek ustiatzen du, Euskotrenen E1 eta E4 lineetako trenek Bilbora sarbide berria izango dutela. Linea honek Bilbo udalerriko iparreko auzoak lotzen ditu, gainontzeko metro sarearekin Zazpi Kaleetako geltokian lotura egin daitekela.

  • E3 Txorierri (Kukullaga - Lezama)

Etxebarriko udalerrian hasita, Bilbo iparraldeko auzoak igaro ondoren Txorierria gurutzatzen du, Lezamako geltokia arte. Sondikan trenbide triangelu bat sortzen da, trenek martxa aldaketa egiten dutela. Linea honekin batera Metroaren 3. linea ibiltzen da Kukullaga eta Matiko artean.

  • L Lanzadera (Lutxana - Sondika)

Erandioko Lutxana eta Sondikako geltokiaren arteko trenbide tartea, 1996an itxitakoa, 2015ean berrireki zen, Metroaren 3. linearen lanak zirela eta Sondika eta Zazpi Kaleen arteko trenbidea itxi behar izan zelako.[1] Metroaren 3. linea ireki ondoren, anezka zerbitzua eskaintzen da Lutxana eta Sondika artean, tartean Zangroizko geltokian geldialdia eginez.

  • E4 Urdaibai (Bilbo-Atxuri - Bermeo)

Durangaldeko linearekin amankomunean Bilbo, Basauri, Galdakao, Bedia eta Lemoa udalerriak zeharkatu ondoren, E4 linea Urdaibai igarotzen du, Bermeoko geltokira arte. Goizeko zenbait trenek Gernikako geltokiak zuzenean lotzen dituzte Bilborekin.

Larreinetako funikularra Trapagaran udalerrian kokatzen da, eta herriko behe-partea Zugaztieta auzoarekin lotzen du. Jatorriz erabilera industriala izan zuen, meategiekin lotuta eta zamak garraiatzeko. Europan plataforma horizontaldun funikular bakarrenetariko bat da.[2]

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Tranbia»

Bilbo udalerrian dagoen tranbia linea da. Atxuriko geltokian abiatu eta La Casillako geltokia du helmuga, tartean 12 geraleku gehiago dituela. Ibilbideak Ibaiondo, Abando eta Basurtu-Zorrotza barrutiak zeharkatzen ditu, eta bidean intereseko hainbat guneri zerbitzu ematen dio, hala nola Zazpikaleak, Erriberako merkatua, Arriaga antzokia, Abandoko geltokia, Justizia Jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa, Euskalduna Jauregia, San Mames zelaia, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa, Deustuko Unibertsitatea, Basurtuko Ospitalea edota La Casilla Udal Pabilioia.

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Renfe Aldiriak»

Abandoko Indalecio Prieto geltokian hasi eta Santurtziko geltokian bukatzen da, eta C-2 linearekin tarte amankomuna dauka, Abando eta Desertu-Barakaldo geltokien artean. Ondoren, lineak Ezkerraldeko Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi udalerriak zeharkatzen ditu.

Abandoko Indalecio Prieto geltokian hasi eta Muskizko geltokian bukatzen da, eta C-1 linearekin tarte amankomuna dauka, Abando eta Desertu-Barakaldo geltokien artean. Ondoren, lineak Sestao eta Meatzaldeko Trapagaran, Ortuella, Abanto eta Muskiz udalerriak zeharkatzen ditu.

Sakontzeko, irakurri: «Renfe Feve»
  • B-1 (Bilbo-Concordia - La Calzada)
  • R-3b (Bilbo-Concordia - Karrantza)
Sakontzeko, irakurri: «Artxandako funikularra»

Bidaiariak lineaka 2016an[3]

Zerbitzua Linea Bidaiariak
Bilboko metroa 48.108.155 (2015)
Bilboko metroa 36.362.575 (2015)
Renfe Aldiriak 4.210.000 (2015)
Bizkaia Zubia 3.525.510
Euskotren Tranbia 3.006.576
Euskotren Trena 2.656.244
Euskotren Trena 2.609.051
Renfe Aldiriak 2.598.000 (2015)
Renfe Aldiriak 2.269.000 (2015)
Euskotren Trena 1.039.143
Renfe Feve B1 + R3 972.229
Artxandako funikularra 729.000 (2015)
Euskotren Trena 149.245

Erreferentziak

  1. BOPV 2015eko urtarrilaren 2a
  2. Euskotren. «Funikularra» (Noiz kontsultatua: 2014-11-04).
  3. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko Garraio Publikoaren Txostena», 26 or. (Noiz kontsultatua: 2016-06-30).

Ikus, gainera