Edukira joan

Manhattan (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Film infotaula automatikoa Manhattan 1979ko estatubatuar filma da, Woody Allen zuzendutakoa. Annie Hall-en bezala, Allen eta Marshall Brickmanek idatzi zuten gidoia. Zuri-beltzean filmatua, Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen, emakumezko bigarren aktore onenarena (Mariel Hemingwayentzat) eta jatorrizko gidoi onenarena.

Argumentua

Isaac Davis adin ertaineko newyorktarra da. Bere lana, telebistarako gagak idaztea, gorroto du. 17 urteko bere emaztegaia, Tracy (Mariel Hemingway), ez du maite, eta Jill (Meryl Streep) emazte-ohi lesbiana ito nahiko luke beren ezkontzako intimitateak biltzen dituen liburua idazten ari delako. Mary (Diane Keaton) ezagutuko du, bere lagun handienaren maitalea, eta hartaz maiteminduko da. Bizitza berri bat hasteko ideia dabilkio buruan: emaztegaia utzi, Maryrekin oheratu eta lana utzi...[1]

Aktoreak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manhattan (filma)