Tolosaldeko Ataria
Tolosaldeko Ataria | |
---|---|
Mota | hedabide |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Euskara hutsa |
Argitaratze lekua | Tolosa, Gipuzkoa |
Formatua | Paperezkoa eta digitala |
Kolorea | Koloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen ditu |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | Tolosaldeko 28 herriak |
Maiztasuna | Asteartetik ostegunera 8 orriko egunkaria, eta ostiraletan 32 orriko astekaria |
Historia | |
Ideologia | Euskaltzalea |
Zuzendaria | Xabier Saiza Ingidua |
Erredaktoreak | Josu Artutxa (Tolosa), Eneritz Maiz (Alegialdea), Irati Saizar (Ibarraldea), Jon Miranda (Anoeta-Villabonaldea), Imanol Garcia (Kirolak) |
https://ataria.eus |
Tolosaldeako Ataria euskara hutsez diharduen tokiko hedabide multimedia da. Gipuzkoan du lekukotasuna eta bertan burutzen du bere jarduera. Eskualdeko 28 herrietako herritarren informazio premia asebetetzea du helburu nagusi. Produktu batu honek Tolosaldea eskualdeko, eta eskualdeko herrietako berriak ematen ditu.
Hedabide proiektu honek 2013ko urrian eman zituen lehen pausuak. Aldi horretan Tolosaldean zeuden hiru komunikabideren bateratzetik sortu zen azken hau: Galtzaundi astekaria, Tolosaldeko Hitza eta Txolarre irratia. Momentu horretan eskualdeko herritarrei informatzeko betekizuna zuen hedabide bakoitzak bere aldetik, baina batasun honek Tolosaldeko Ataria izeneko proiektu multimedia aurrera eramateko aukera sortu zuen.
Egun, hedabideak hiru adar nagusi ditu bere barnean: Ataria.eus interneteko ataria, Tolosaldeko Ataria papera eta Ataria irratia, 107.6 FM.
• Ataria.eus interneteko ataria: bere multimedia izaeragatik, paperarekin batera komunikabideak duen erreminta nagusia da. Euskarri guztiek dute lekua bertan, eta eskualdeko erakunde, gizarte-eragile eta norbanakoek osatzen dute Komunitatea. Eskualde mailan erreferente bihurtzen ari den tokiko hedabidea da.
• Tolosaldeko Ataria papera: 8 orriko egunkaria da, astearte, asteazken eta ostegunetan; ostiraletan, berriz, 32 orriko astekaria. Papereko edizioa Atarikideei (harpideak) eta toki publikoetan banatzen da. Harpide bidezko salmenta da nagusi, etxez-etxeko banaketa zerbitzuarekin.
• Ataria irratia, 107.6 FM: 24 orduz etenik gabe emititzen du, programazioaren %25a berak ekoiztua eta gainerakoa euskal musika da.
Kolaboratzaile sare zabal bat du, Eskualdeko herritarrez osatua, euren jakituria ekarpenek balio erantsi garrantzitsua ematen die proiektuari.
Hedabideak elkarlan estua eta zerbitzu partekatua du Berria eta Gipuzko-Bizkaian eratuta dauden Hitza hedabideekin. Gainera, lankidetza akordioa du Tokikom (toki komunikabideei laguntzeko sortutako bateragunea), 28 Kanala eta Hamaika TB-rekin. Bestalde, Hekimen-en (euskal hedabideen elkartea) kide da.
Historia
Tolosako Udalak 2015era arte zuen arazo nagusia, tokiko informazio lantzen zuten hedabide desberdinetara kudeatu beharreko diru laguntza zen. Azken finean, bakoitzak bere aldetik eta modu independente batean lantzen zituen tokiko albisteak euskarri desberdinetan. Galtzaundik, Txolarrek eta Tolosaldeako Hitzak askotan batera egiten zuten lan, baina hedabide bakoitzak bere ibilbide propioa zuen. 2013. Urtean bilera eta negoziaketa ugariren ostean, hauek elkarrekin lan egitea erabaki zuten. Udalek beharrezko ikusten zuten bateratze hori gertatu zen, eta hiru urteko lan-hitzarmena egin zuten, horrek hedabideari egonkortasun ekonomikoa emanez lehen urteetan.
Modu honetara, bateratzearen eraginez, hedabide bakoitzaren diru-sarrerak (harpidedunei, publizitateari, Eusko Jaurlaritzari eta Tolosaldeko Udaletxeei dagozkienak) handitu egin ziren, eta hedabide bakoitzarena zen kostua, berriz, murriztu.