Edukira joan

Tolosaldeko Ataria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tolosaldeko Ataria
Motahedabide
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara hutsa
Argitaratze lekuaTolosa, Gipuzkoa
FormatuaPaperezkoa eta digitala
KoloreaKoloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen ditu
Banaketa
Ekoizpen osoaTolosaldeko 28 herriak
MaiztasunaAsteartetik ostegunera 8 orriko egunkaria, eta ostiraletan 32 orriko astekaria
Historia
IdeologiaEuskaltzalea
ZuzendariaXabier Saiza Ingidua
ErredaktoreakJosu Artutxa (Tolosa), Eneritz Maiz (Alegialdea), Irati Saizar (Ibarraldea), Jon Miranda (Anoeta-Villabonaldea), Imanol Garcia (Kirolak)
https://ataria.eus

Tolosaldeako Ataria euskara hutsez diharduen tokiko hedabide multimedia da. Eskualdeko 28 herrietako herritarren informazio premia asebetetzea du helburu nagusi. Tolosaldea eskualdeko eta eskualdeko herrietako berriak ematen ditu.

Hedabide proiektu honek 2013ko urrian eman zituen lehen pausoak. Aldi horretan Tolosaldean zeuden hiru komunikabideren bateratzetik sortu zen azken hau: Galtzaundi astekaria, Tolosaldeko Hitza eta Txolarre irratia. Ordura arte eskualdeko herritarrei informatzeko betekizuna zuen hedabide bakoitzak bere aldetik, baina batasun honek Tolosaldeko Ataria izeneko proiektu multimedia aurrera eramateko aukera sortu zuen.

Egun, hedabideak hiru adar nagusi ditu bere barnean: Ataria.eus interneteko ataria, Tolosaldeko Ataria papera eta Ataria irratia, 107.6 FM.

Ataria.eus interneteko ataria: bere multimedia izaeragatik, paperarekin batera komunikabideak duen erreminta nagusia da. Euskarri guztiek dute lekua bertan, eta eskualdeko erakunde, gizarte-eragile eta norbanakoek osatzen dute Komunitatea. Eskualde mailan erreferente bihurtzen ari den tokiko hedabidea da.

Tolosaldeko Ataria papera: 8 orriko egunkaria da, astearte, asteazken eta ostegunetan; ostiraletan, berriz, 32 orriko astekaria. Papereko edizioa Atarikideei (harpideak) eta toki publikoetan banatzen da. Harpide bidezko salmenta da nagusi, etxez-etxeko banaketa zerbitzuarekin.

Ataria irratia, 107.6 FM: 24 orduz etenik gabe emititzen du, programazioaren %25a berak ekoiztua eta gainerakoa euskal musika da.

Kolaboratzaile sare zabal bat du, eskualdeko herritarrez osatua. Euren ekarpenek balio erantsi garrantzitsua ematen die proiektuari.

Hedabideak elkarlan estua eta zerbitzu partekatua du Berria eta Hitza hedabideekin. Gainera, lankidetza akordioa du Tokikom (toki komunikabideei laguntzeko sortutako bateragunea), 28 Kanala eta Hamaika TB-rekin. Bestalde, Hekimen-en (euskal hedabideen elkartea) kide da.

Historia

2013 arte, Tolosaldeko hedabide bakoitzak bere aldetik eta modu independente batean lantzen zituen tokiko albisteak euskarri desberdinetan. Galtzaundik, Txolarrek eta Tolosaldeko Hitzak askotan batera egiten zuten lan, baina hedabide bakoitzak bere ibilbide propioa zuen. 2013. urtean bilera eta negoziaketa ugariren ostean, hauek elkarrekin lan egitea erabaki zuten. Eskualdeko udalek beharrezko ikusten zuten bateratze hori gertatu zen, eta hiru urteko lan-hitzarmena egin zuten, horrek hedabideari egonkortasun ekonomikoa emanez lehen urteetan.

Modu honetara, bateratzearen eraginez, hedabide bakoitzarenak ziren diru-sarrerak (harpidedunei, publizitateari, Eusko Jaurlaritzari eta Tolosaldeko Udaletxeei dagozkienak) handitu egin ziren, eta hedabide bakoitzarena zen kostua, berriz, murriztu.

Enpresa egitura

Tolosaldeko Ataria egunkariaren jabe Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.M. da. Bi administratzaile nagusi ditu bere barnean: Galtzaundi Euskara Elkartea eta Bertako Hedabideak S.M. Bere ahaldun dira Iban Arregi, Jesus Maria Murua, Xabier Saizar eta Iban Urdapilleta.

Zuzendaritzari dagokionez, zuzendaritza batzorde bitartez kudeatzen da, guztiak Tolosaldeko Komunikazio Taldearen parte direnak: Xabier Saizar, lehendakaria (Galtzaundi), Mikel Arrieta, idazkaria (Bertako Hedabideak), Joxemi Aranburu (Txolarre), Unai Mendizabal (Harituz), Amando Hernandez (Lizardi), Iñigo Terradillos, Rebeka Calvo eta Iban Urdapilleta.

Bere akzionistak bost dira: Bertako Hedabideak SL, Txolarre Kultur Elkartea, Galtzaundi Euskara Taldea, Bai Euskal Herriari eta Lizardi Kultur Elkartea.


Negozio eredua

Ataria egunkariaren edukiak ordainduz (fisikoak) zein doan (digitalak) eskuratu daitezke. Bertsio digitalean guztiak doakoak dira eta nahi adina albiste kontsumitu daitezke, ordaindu gabe. Ez du paywall-ik erabiltzen eta ezta harpidetza beharrik ere Ataria.eus-en. Hiru euskarritan lantzen du informazioa komunikabideak: papera, irratia eta digitala. Irakurleak harpidetzeko sistema bat du, Atarikide egiteko. Atarikide egiteko arrazoien artean, ondorengoak zehazten dira: Bertako informazioa eduki nahi izatea, euskaraz bizitzen lagundu nahi izatea, tratu zuzen eta gertukoa jasotzea, Tolosaldeak honelako hedabide bat behar duena uste izatea eta gizartean parte hartzea. Harpidetza sistemaren bitartez, prentsa idatzian, Irratian eta Interneten abantailak izan ditzakete harpidedunek, baita Atarikide txartela ere deskontuekin.

1.     Atarikide Harpidea: Urteko kuota 80€ (BEZ barne) da, eta aldi batean edo bitan ordaintzeko aukera dago. Abantailen artean: Atarikide txartela, prentsa eskaintza osoa etxean jasotzea eta  prentsa eskaintza osoa PDF formatuan izateko aukera.

2.     Atarikide digitala: Urteko kuota 50€ (BEZ barne) da, aldi batean ordaintzeko. Abantailen artean: Atarikide Txartela, prentsa eskaintza osoa PDF formatuan.

3.     Atarikide iragarlea: Urteko kuota 80€ (BEZ barne) da, aldi batean ordaintzeko. Jendaurreko negozioa duten enpresei dago zuzenduan eskaintza (Ostatu edo itxarongela dutenentzat). Abantailak: publizitate tratu bereziak eta Atarikide Harpideen onurak dira.

Harpidedun izanez gero, deskontuak eta beherapenak dituzte eskeletan (%50), iragarki laburretan (%25), zorion agurretan, nahiz Atariak eta Galtzaundik antolatutako ekimenetan.

Irakurleen profila

CIES (Centro de investigación y Estudios Sociales) enpresak 2016an egindako inkesten arabera, ondorengoa litzateke Ataria-ren irakurleen profila Tolosaldeako eskualdean.

Euskarri fisikoko kontsumitzailea

Ikerketa horren arabera paperezko egunkariek dauzkate audientzia baxuenak. Tolosaldeko herritarren erdiek baina gutxiagok kontsumitzen dituzte paperezko komunikabideak (%48,9). Tolosaldeak 49.000 biztanle inguru ditu. Hortik abiatuta, Tolosaldean Atariaren audientzia %23,6koa da zehazki (CIES,2016). Horrek erakusten du 11.564 biztanle inguruk irakurtzen dutela Ataria. Audientzia datuak adin tarteka aztertzen badira, euskal hedabideek gaztelaniazkoek baino irakurle gazteagoak dituzte. Atariaren kasuan, 55 urtetik gorako irakurleak %34,8 dira (17.000 pertsona inguru). Eta adin tartea, beheraka aztertuz gero, 34 urtetik beherakoak %25,9 dira.

Euskarri digitaleko kontsumitzailea

Edizio digitaleko kontsumitzailea, berriz, nagusiki 40 urtetik beherakoa da. Tolosaldeko Atariak, lau urteko ibilbidea badu ere, hilabetean 95.903 bisitako langa pasa zuen 2016ko ekainean. 2016ko datuak kontuan hartuta, Hekimen-en datuen arabera, Goiena da euskarazko tokiko hedabideetan bisita gehien dituen webgunea 154.418rekin; ondoren, Uztarria 98.625ekin eta bere atzetik Tolosaldeako Ataria 76.967rekin, batez beste hilean.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpoko loturak