Edukira joan

Balkanetako Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehen Balkanetako Gerraren ondoren Balkaniar Ligak okupaturiko lurraldeen mapa. Otomandar Inperioa kolore ilunagoan agertzen da, hegoaldean.

Balkanetako Gerrak 1912 eta 1913an Europako hegoekialdean gertatutako bigerra izan ziren. Hauetan zehar, Balkaniar Ligak, (Bulgaria, Montenegro, Serbia eta Grezia, lehenik, otomandar Mazedonia eta Traziaren zatirik handiena konkistatu zuen, ondoren, lurralde berriak banatzeko. Bulgariak porrota jasan zuen bere lehengo aliatuen aurka, eta hasieran promes egin zitzaionetik asko galdu zuen.