Jordania
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da xirkan lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Jordaniako Haxemi Erresuma المملكة الأردنية الهاشمية | |||
---|---|---|---|
Ereserkia: The Royal Anthem of Jordan (en) | |||
Goiburua: الله، الوطن، المل Allah Al-Watan Al-Malek ("Jainkoa, Aberria, Erregea") | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Amman 31°57′0″N 35°55′48″E | ||
Azalera | 89.341 km² | ||
Punturik altuena | Jabal Umm ad Dami (1.854 m) | ||
Punturik sakonena | Itsaso Hila (−428 m) | ||
Kontinentea | Asia | ||
Mugakideak | Israel, Saudi Arabia, Siria, Irak, Zisjordania eta Palestina | ||
Administrazioa | |||
Jordaniako erregea | Abdullah II.a Jordaniakoa | ||
Legebiltzarra | Parliament of Jordan (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 10.428.241 | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 3,422 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 261.842 (2013) | ||
Bizi-itxaropena | 74,329 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 33,7 (2010) | ||
Giza garapen indizea | 0,72 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 40.068.308.516,275 $ (2017) | ||
BPG per capita | 4.129 $ (2017) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 88.997.520.549 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPG per capita EAPn | 9.172,777 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 2,1 % (2016) | ||
Erreserbak | 15.543.454.084 $ (2016) | ||
Inflazioa | 0,8 % (2016) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1946 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +962 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | JO | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | JOR | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz.NEMA 5-15 (en) , europar loki, AC power plugs and sockets: British and related types (en) , Schuko, BS 1363 (en) eta SEV 1011 (en) | ||
Internet domeinua | .jo eta .الاردن (mul) |
Jordania[1] (arabieraz: الأردن al-Urdun), ofizialki Jordaniako Haxemi Erresuma[1] (arabieraz: المملكة الأردنية الهاشمية al-Mamlakah al-Urdunīyah al-Hāshimīyah), Ekialde Hurbileko estatu burujabea da. Iparraldean Siria du, ekialdean, Irak eta Saudi Arabia, hegoaldean, Saudi Arabia eta Itsaso Gorria (Aqabako golkoa), eta mendebaldean Israel. 88.794 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2020an 10,8 milioi biztanle zituen.[2] Hiriburua Amman da.
Geografia
Mugak
Muga hauek ditu: iparraldean, Siria; ekialdean, Irak eta Saudi Arabia; hegoaldean, Saudi Arabia eta Itsaso Gorria (Aqabako golkoa); eta mendebaldean, Israel.
Eskualde naturalak
Hiru lurralde-mota bereizten dira Jordanian. Basamortua zabaltzen da iparraldean eta ekialdean, Siria eta Saudi Arabia aldera. Jordan ibaiaren ekialdean goi-lautadak eta mendiak daude; iparraldetik hegoaldera hedatzen dira lurralde horiek (600–900 m-ko altuerakoak, batez beste) eta hegoaldeko Aqabako golkoaren ertzeko lurretan dago Jordaniako mendi gorena (Jabal Umm ad Dami mendia, 1.854 m). Jordaniako ekialdean dago Jordan ibaiaren harana, munduko haran sakonena (itsas mailaren azpitik 396 m-ra dago bertako Itsaso Hila) eta Jordaniako eremu oparoena eta jendetsuena.
Klima
Klima idorra da, oro har; basamortukoa, guztiz lehorra, ekialdean eta Mediterraneo aldekoa mendebaldean. 400 mm euri jasotzen dira Jordan ibaiaren haranean neguko hiletan. Apiriletik urrira ez du ia euririk egiten.
Historia
Jordaniaren historia Palestinako historiarekin nahasten da, Israelgoaren antzera. Paleolito Aroaren hasierakoa da Jordaniako lehen gizakia. K.a. XIII. mendearen aldera egituratu ziren Jordania aldeko lehen estatuak (Gedeon, Ammon, Moab, Edom). Israelgo erreinuak hartu zituen gaur egungo Jordaniako ekialdeko lurraldeak David eta Salomonen errege juduen garaian (K.a. 1000). Asiriarrak, babiloniarrak, persiarrak eta seleukotarrak (K.a. 300) nagusitu ziren ondoren. K.a. II. mendean, arabiar nabateoek sortu zuten erreinu bat Jordaniako hego-ekialdean, eta erromatarrek hartu zuten lurraldea K.a. I. mendean. VII. mendean nagusitu ziren arabiarrak, eta Damaskoko omeiatarren eta Bagdadeko abbastarren mendean egon zen ondoko mendeetan zehar. 1099. urtean, gurutzatu kristauek Jerusalem hiria konkistatu eta kristau-erresuma berri bat zabaldu zuten Jordan ibaiaren haran osoan (Jerusalemgo Erresuma Latindarra). XVI. mendean, inperio otomandarraren esku geratu zen Jordania. 1920an Britainiar Inperioaren mendean geratu ziren Jordania (orduko Transjordania, Jordan ibaiaren ekialdea) eta Palestina. Abdullah ibn Hussein ezarri zuten emir edo buruzagi militar gisa. 1927an onartu zitzaion independentzia Jordaniako estatuari, baina bertan iraun zuten britainiarrek agintari 1948 arte. Israelen eta arabiar-palestinarren arteko gerraren ondoren (1948-1949, Israelgo estatu juduaren sorrera), 1950ean eskuratu zituen Jordaniak Jordan ibaiaren eskuinaldeko lurraldeak. 1967an, Israelgo Armadaren esku geratu ziren lurralde haiek (Sei Eguneko Gerra, 1967ko ekaina). 1970-1971 urteetan, istilu larriak izan ziren gudaroste jordaniarraren eta gerrilla palestinarren artean, eta Jordaniatik egotzi zituzten oste armatu palestinarrak. Hala ere, Israelen aurkako politika eraman du Jordaniako gobernuak (Camp Davideko hitzarmenaren aurka); arazoak ekarri dizkio joera horrek, Estatu Batuen eta Mendebaldeko estatuen aldeko gobernua baita. 1988an, Israelek hartutako lurraldeekiko lotura eta eskubide guztiak hautsi zituen Jordaniako gobernuak; Palestinako estatua aditzera eman zuen orduan Palestinaren Askapenerako Erakundeak, lurralde okupatuetan oinarritua (Jordan ibaiaren mendebaldeko lurraldeak eta Gaza aldea). Persiako golkoko gerran, 1990eko abuztuan Irakeko armada Kuwaiten sartu zenean, Hussein II.a Jordaniakoak ez zuen inbasio hori gaitzetsi, bere herriko iritzi nagusiari jarraiki. Iraken aldeko gisa agertu izanak Estatu Batuekiko, Kuwaitekiko eta Saudi Arabiarekiko harremanak zaildu zituen. Ondorioak latzak izan ziren: Iraki ezarritako zigor-neurriek Jordania bete-betean ukitu zuten (Jordaniaren esportazioak Iraki lotuak daude neurri handi batean): laguntza (petrolioa eta finantza-laguntzak) ukatu zioten petrolioa duten arabiar herriek, lanik gabe utzi zituzten herri horietan ari ziren langile jordaniar-palestinarrak (%30tik gorakoa da gaurko egunean langabezia-maila Jordanian) eta, batasun-gobernua izanik ere, zailtasun handiak izan ditu Jordaniako estatuak ekonomian.
Israelekiko harremanei dagokienez, 1991n bake-elkarrizketak hasi zirenean, bertan parte hartu zuen Jordaniak, batzorde jordaniar-palestinar batean; dena dela, 1994an bake-hitzarmena sinatu zuen Jordaniak Israelekin, eta 46 urteko gerraren ondoren bien arteko harremanak finkatu ziren berriro: hitzarmen hari esker, bi herrialdeen arteko elkarlana bideratu ahal izango zen, eta benetako bakea sinatzeko aukera sortu zen. 1999an Hussein errege eta estatuburua hil zelarik, haren seme eta ondorengoak, Abdullah printzeak, hartu zuen kargua, Husseinek bere anaia Hassan baztertu eta semea izendatu baitzuen erregegai. Abdullah erregeak arazo larriei aurre egin behar die bere agintaldian: Palestina eta Israel arteko bake-hitzarmenak ez atzera ez aurrera daude, Estatu Batuetako armada Iraken dago, eta, barne-politikari dagokionez, krisi ekonomiko larriari eta demokrazia zabaltzeko eskaerari aurre egin die.
Gobernua eta administrazioa
Politika
Jordaniako estatua monarkia baten arabera dago antolatua; errege-kargua herentziaz jasotzen da, erregeak aukeratzen du lehen ministroa, eta hark gobernua. Erregea da estatuburua, eta haren esku dago aginpide betearazlea eta legegilearen parte bat. Senatuak eta ordezkarien ganberak oso indar gutxi dute, eta erregeak noiznahi desegin dezake Senatua eta nahi adina atzeratu hauteskundeak. 1991n konstituzio berria onartu zen; alderdi politikoak legeztatu eta emakumearen eskubide politikoak finkatu ziren idatzi berri hartan.
Banaketa administratiboa
Jordania gobernazio izeneko 12 probintziatan banaturik dago, bakoitza Jordaniako erregeak izendatutako gobernadore batek gobernaturik. Aldi berean, gobernazioak, nahia izeneko zonalde edo eremutan banaturik daude. Hauek dira Jordaniako gobernazioak:
Probintzia | Populazioa (2008an zenbatetsia)[3] | Hiriburua | Populazioa (metropolitarra, 2008an zenbatetsia)[4] |
---|---|---|---|
Ajlun Gobernazioa | 118.496 | Ajlun | 8.161 |
Amman Gobernazioa | 1.939.405 | Amman | 1.135.733 |
Aqaba Gobernazioa | 107.115 | Aqaba | 95.408 |
Balqa Gobernazioa | 349.580 | As-Salt | 87.778 |
Irbid Gobernazioa | 950.700 | Irbid | 650.000 |
Jerax Gobernazioa | 156.680 | Jerax | 39.540 |
Karak Gobernazioa | 214.225 | Karak | 22.580 |
Ma'an Gobernazioa | 103.920 | Ma'an | 30.050 |
Madaba Gobernazioa | 135.890 | Madaba | 83.180 |
Mafraq Gobernazioa | 245.670 | Mafraq | 56.340 |
Tafilah Gobernazioa | 81.000 | Tafilah | |
Zarqa Gobernazioa | 838.250 | Zarqa | 447.880 |
Demografia
Biztanle gehienak arabiarrak dira (% 98). Zirkasiarrak eta armeniarrak ere badaude. Erlijioen banaketa hau da: musulman sunniak, % 96; kristauak, % 4. Gehienak hango hizkuntza ofiziala den arabieraz mintzo dira. Biztanleen hiru laurden inguru hirietan bizi dira, eta demografia-hazkundea handia da (% 4 ingurukoa) jaiotza-tasa garaia dela-eta, batez ere, baina kontuan hartzekoa da, orobat, gerraren eraginez jaso izan dituen ehunka mila iheslariak, palestinarrak nagusiki (biztanleen % 50 inguru palestinarra da); izan ere, azken 40 urteetan zenbait olde jaso izan ditu, adibidez 1948an Israelek Zisjordania okupatu zuenean juduek beren lurretatik egotzitako palestinarrak, eta 1967an beren babeslekuetatik egotzitakoak. Jordaniako jatorrizko biztanleak beduinoak dira; 20 leinutan daude banaturik, eta nomadak dira asko eta asko. Jordaniako biztanleen % 30 pobrea da.
Ekonomia
Jordania arabiar herrialde txiki bat da, baliabide urrikoa; ez du ur- eta gas-baliabide aski, eta oso urriak dira petrolioa eta ikatza ere. Industria ez da oso aurreratua, eta nekazaritzarako idorregiak dira bertako lurrak; langile askok dihardu, bestalde, zerbitzuen alorrean (barne-produktu gordinaren % 60 inguru). Nekazaritzan, laboreak, olibondoak, barazkiak eta abar lantzen dira, baina ez da oso jarduera oparoa. Abeltzaintzak garrantzi handiagoa du, batez ere ardi- eta ahuntz-aziendak. Meatzaritzari dagokionez, azpimarratzekoa da fosfatoa, esportaziorako gai nagusia eta ekonomian berebiziko garrantzia duena. Industrian, elikagai-industria, ehungintza, tabakogintza eta petrolio-finketa dira jarduera aipagarrienak. Jordania ez da bere beharrak asetzeko lain, eta arabiar herrialdeen laguntza jaso behar izan zuen 1970-1980 bitartean, petrolioa duten herrialde arabiarrena hain zuzen (Saudi Arabia eta Kuwait). Barne-produktu gordina % 10 igo zen laguntza hari esker, baina arabiar herrialdeen laguntza jasotzeari utzi zionean herrialdeko ekonomia-hazkundeak nabarmen egin zuen behera, batez ere Persiako golkoko krisiaren eraginez. Oso egoera zaila bizi izan zuen, ez baitzuen Kuwaiten laguntza galdu nahi, baina, aldi berean, ez zuen Iraken kontra agertu nahi, harekin baitzituen merkataritza-harreman nagusiak. Hain zuzen ere, 1990ean Irakeko gudarosteak Kuwait hartu zuelarik, Iraken kontrako enbargoa ezarri zen, eta Jordaniak galera handiak izan zituen Irakekiko merkataritza eten behar izanaren eraginez. Orduan jaso zituen iheslari-saldo handienak ere, eta horrek gorabehera ekonomiko larriak sortu zituen. Gaur egun, kanpo-zorra, pobrezia eta langabezia (% 30 ingurukoa, Kuwaitetik eta Iraketik itzulitako jordaniar oldeei erantzun ezinaren eraginez), arazo larriak dira bertako ekonomian.
Kultura
Arabiar kultura da nagusi Jordanian. Ahozko literaturak garrantzia du oraindik. Jordaniarra da Mustafa Wahbah at-Tal, XX. mendeko arabiar poeta hoberenetakoa. Ibrahim Abu Naab, Fawda Tuqan eta Samira Azzan dira Bigarren Mundu Gerraren ondoko idazle jordaniar ospetsuenak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Jordan. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-3-7).
- ↑ دائرة الإحصاءات العامة - الأردن
- ↑ http://world-gazetteer.com/wg.php?x=&men=gcis&lng=en&des=wg&geo=-110&srt=pnan&col=adhoq&msz=1500&va=&pt=a[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanbodia • Laos • Malaysia • Myanmar • Singapur • Thailandia • Vietnam | ||
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |