Ann Rose Nu Tawng
Ann Rose Nu Tawng | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Myanmar, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Myanmar |
Bizilekua | Myitkyina |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja eta erizaina |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Ann Rose Nu Tawng (Birmania, 1975) erizaina da. San Frantzisko Xabierkoaren Ahizpen moja birmaniarra da. Myitkyinan egiten du lan erizain gisa. Ezaguna egin zen 2021eko protestetan, non mugimenduetan parte hartu baitzuen eta soldaduei aurre egin baitzien, haien aurrean belaunikatuz, manifestari adingabeen ordez bera hil zezatela eskatuz.[1][2]
Biografia
Ann Rose Nu Tawng 1975ean jaio zen, eta San Frantzisko Xabierkoaren komunitate apostolikoan sartu zen. Myitkyinan 18 kide dituen komunitatean
Erizaina formazioz, Myitkyinako klinika bateko zuzendaria da.
2015ean, elizbarrutiko gotzainak, Francis Daw Tang-ek, Birmaniako demokrazia babesteko eskatu zien katolikoei, «gure otoitzetan ez ezik, manifestazioetan ere parte hartzeko» esanez.[1]
Historia
Otsailaren 1eko estatu-kolpearen aurkako manifestazio batean, militarrak manifestarien aurkako benetako munizioa jaurtitzen hasi ziren. Ann Rose Nu Tawng aurreratu egin zen, eta militarren aurrean belaunikatu egin zen. Manifestariak hil ordez bera hiltzeko eskatu zien.[1][3]
Lehen manifestazioan, manifestari batzuk zauritu ziren arren, inor ez zen hil. Bigarren manifestazioan ordea, bere ekintzak ez zuen eragotzi agintariek bi manifestari hiltzea, beste zazpi zauritzea eta hirurogei bat atxiloketa egitea biktimak katedral katolikoan babestu ziren bitartean.[1]
Aintzatespenak
- 2021ean BBC 100 Women saria jaso zuen.[4]
Erreferentziak
- ↑ a b c d "Mejor dispárenme a mí": la historia detrás de la impactante foto de la monja arrodillada frente a unos policías en Myanmar. .
- ↑ «"¡Matadme a mí y no a los niños!": la monja que planta cara a los militares en Birmania» ELMUNDO 2021-03-09.
- ↑ PERÚ, NOTICIAS EL COMERCIO. (2021-03-09). «Myanmar | Ann Rose Nu Twang: Las monjas encaran a la junta militar en medio de la represión | Aung San Suu Kyi | Golpe de Estado | MUNDO» El Comercio Perú.
- ↑ «Quiénes son las 100 Mujeres elegidas por la BBC para 2021» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-01-13).