Nefilim
Nefilimak (hebreeraz: נְפִילִים Nəfīlīm) Hebrear Bibliako izaki edo pertsona misteriotsuak dira, handi eta indartsu gisa deskribatzen direnak.[1] Nefilim hitza erraldoi gisa itzultzen da Biblia hebrearraren itzulpen gehienetan, baina beste batzuetan ez da itzulpenik ematen. Juduen azalpen batzuek aingeru erorien (erdi-jainkoak) seme-alaba hibridotzat hartzen dituzte.
Nefilimen erreferentzia nagusia Has 6:1-4 da, baina pasartea anbiguoa da eta nefilimen identitatea eztabaidatzen da.[1][2] Zenbakien Liburuaren 13:33 arabera, Hamabi Espioietako hamarrek informatu zuten Kanaanen bizi zirela, Kanaango konkista israeldarraren unean.
Ezekielen liburuaren 32:27 bertsetean antzeko hitz bat (edo, akaso, berbera) agertzen da. Aditu batzuek "Nefilim" irakurtzen dute eta, beste batzuek "eroritakoa". Hitza liburu deuterokanonikoetan ere agertzen da, adibidez Judith 16:6, Sirak 16:7, Baruk 3:26–28 eta Jakinduria 14:6n[3][4].
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) «Nephilim» Encyclopedia Britannica.
- ↑ Doedens, Jaap. (2019). The sons of God in Genesis 6:1-4 : analysis and history of exegesis. ISBN 978-90-04-28426-5. PMC 1078886770. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- ↑ Hendel, Ronald S.. (1987). «Of Demigods and the Deluge: Toward an Interpretation of Genesis 6:1-4» Journal of Biblical Literature 106 (1): 13–26. doi: . ISSN 0021-9231. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- ↑ DOAK, BRIAN R.. (2013). «Ezekiel's Topography of the (Un-)Heroic Dead in Ezekiel 32:17-32» Journal of Biblical Literature 132 (3): 607–624. doi: . ISSN 0021-9231. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).