Edukira joan

Johann Franz Encke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artegia (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:39, 27 abuztua 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Johann Franz Encke (Hanburgo, 1791ko irailaren 23a - Spandau, 1865eko abuztuaren 26a) alemaniar astronomoa izan zen.

Matematika eta astronomia ikasi zituen Göttingengo Unibertsitatean eta prusiar armadan borrokatu zuen Napoleondar Gerretan. Bernhard von Lindenauen Seebergeko Behatokiaren laguntzailea izan zen eta 1680ko kometari buruzko ikerketa osatu zuen.

Kometen eta asteroide aldien kalkuluan lan egin zuen, Lurretik eguzkirako distantzia neurtu zuen eta Saturno planetari buruzko behaketak egin zituen.

1822an Seebergeko behatokiko zuzendari izendatu zuten eta 1825ean Berlingoa. 1844an Berlingo Unibertsitateko astronomia irakasle bihurtu zen.