Gorillas in the Mist
Gorillas in the Mist: The Story of Dian Fossey (euskaraz Gorilak Lainopean: Dian Fosseyren Istorioa) 1988ko Michael Apted ingeles zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Dian Fossey estatubatuar naturalistak Afrikan Gorilak ikertzen egindako laneei buruzko filma da, Dian Fossey eta Harold T.P. Hayes idazlearen izenburu bereko Gorillas in the Mist liburuan oinarritua dagoelarik. Sigourney Weaver, Bryan Brown, Julie Harris, John Omirah Miluwi, Iain Cuthbertson, Constantin Alexandrov eta Iain Glen aktoreek antzeztu zuten.
Lau Oscar Sarietarako eta lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen.
Argumentua
Dian Fossey (Sigourney Weaver) estatubatuar naturalista arrisku bizian dagoen espezie baten errolda burutzeko Afrikara iritsi berria da: mendietako gorilak. Bertako gidari batek lagundurik lanari ekingo dio. Laister lan hutsa zenaza Gorilekiko miresmen pertsonala bilakatuko da, haietara ohitu eta hurbilduaz gain beren ohiturak eta jokaera aztertuko dituelarik. Mendiko gorilak babesteko asmoz, Fossey doktoreak herrialdeko agintari nahiz legez kanpoko ehiztariekin dexenteko liskarrak izango ditu, azken hauek gorilakumak ezkutuan ehizatu eta zoologikoetara saltzeaz gain gorila helduak bertan akatu eta heuren gorputz atalak turistentzako souvenir edo oroigarriak egiteko erabiltzen dituzte.
Aktoreak
- Sigourney Weaver: Dian Fossey
- Bryan Brown: Bob Campbell
- Julie Harris: Roz Carr
- John Omirah Miluwi: Sembagare
- Iain Cuthbertson: Louis Leakey doktorea
- Constantin Alexandrov: Van Veeten
- Iain Glen: Brendan
Kanpo estekak
- 1988ko filmak
- Michael Aptedek zuzendutako filmak
- Tab Murphyk idatzitako filmak
- Sigourney Weaverrek antzeztutako filmak
- Bryan Brownek antzeztutako filmak
- Julie Harrisek antzeztutako filmak
- Iain Glenek antzeztutako filmak
- Helen Fraserrek antzeztutako filmak
- Rick Bakerrek ekoitzitako filmak
- Jon Petersek ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Biografia filmak
- Drama filmak
- Gorilei buruzko filmak
- Animalien eskubideei buruzko filmak
- Afrikan girotutako filmak
- Maurice Jarren soinu bandadun filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Ingurumenari buruzko filmak
- Oihanetan girotutako filmak