Edukira joan

Txingudi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Koordenatuak: 43°21′50″N 1°46′30″W / 43.363878°N 1.774979°W / 43.363878; -1.774979
Wikipedia, Entziklopedia askea
InternetArchiveBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:47, 12 apirila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Artikulu hau Txingudiko badiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txingudi (argipena)».
Txingudi
Motabadia eta bokale
Geografia
Map
Koordenatuak43°21′50″N 1°46′30″W / 43.363878°N 1.774979°W / 43.363878; -1.774979
Galera uhartea Santiago zubitik ikusita.
Gizakien eragina handia da inguruan.

Txingudi Bidasoa ibaiak bere bokalean sortutako estuarioa eta badia da. Hegoaldean Hendaia eta Irun arteko mugako zubietan eta iparraldean Sokoburun eta Higer lurmuturrean ditu mugak. Hendaia eskuinaldean eta Bidasoaldeko Irun eta Hondarribia ezkerraldean ditu.

Estuario honetan Donostiko aireportua dago. Euskadiko aireporturik txikiena da. Pista bakarra dago eta pista erdia Bidasoa ibaiko estuarioaz inguratuta dago. Aireportu hau oso hegazkin mota gutxiek erabili dezakete bere pista oso motza delako. Oso gutxi erabiltzen da.

Estuarioaren erpin batean, Plaiaundi parkea kokatuta dago. Leku hau, hegaztiak ikusteko leku aproposa da, Ramsar listan dago eta. Ramsar listak balio handiko hezegune internazionalak batzen ditu. Bertan, bi kilometrotako bidea egin da, informaziodun hamazazpi panelekin. Informazio gunea Txingudi Ekoetxea da.

Hondarribia, Hendaiako Txorien Uhartetik ikusia.

Badia itsasgoran laku lasai da eta itsasbeheran estuarioa da. Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga naturala da. Badiaren ur gaziak Bizkaiko golkoaren kresalak eta Bidasoa ibaiaren urek sortzen dituzte.

Txingudiko badia Bidasoa ibaiaren itsasoratzearen zatirik zabalena da. Hegoaldean Hendaia eta Irun ditu mugatzat. Hendaia eskuinaldean eta Bidasoaldeko Irun eta Hondarribia ezkerraldean ditu.

Txingudiko badian portu bat izan zen aintzinean eta erromatarrak hemendik pasa zirenean Arditurriko mehatzetatik ateratzen zituzten mineralak garraiatzeko erabili zuten. Hiri erromatar horri, Oiasso deitzen omen zioten (Irunen arkeologi museo bat dago izen horrekin). Erdi aro eta aro modernoan muga funtzioak egin izanagatik konflikto dezente jazo ziren hemen.

1970. urte hasieran, nekazaritza interesak jaitsi ondoren euste kargak bertan behera utzi zituzten, honela ur gazia askatuz. Horrekin batera, flora eta fauna lehengoratzen hasi zen. Orduz geroztik gune horrek balio handia hartu du landaretzaren aldetik.

Leku hezea da, itsas alboan eta ibai alboan egoteagatik, baina gainera euri asko egiten du. Urtean, 1700 mmtik gora prezipitatzen du. Azaroa da hilabeterik euritsuena eta Ekaina euri gutxien egiten duena. Elurra gutxitan egiten du, baina egitekotan, otsaileko egun batean izaten da, bataz beste.

Tenperatura beroena berrogei gradukoa izan zen behin, baina normalean beroenak hogeitabost gradukoak izaten dira, eta abuztuan izaten dira. Minimoak berriz, Urtarrilean ematen dira eta zortzi gradukoak izaten dira. Tenperatu minimo baxuena minus hamairu gradukoa izan zen behin, Otsailean.

Hezetasuna ehuneko hirurogeita hamarretik hirurogeita hamaseira bitartean egoten da urte guztian zehar, Azaroa hilabete hezeena izanik eta Martxoa hilabeterik zikuena.

Garrantzi ekologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badiaren azalera gutxituz doa Sokoburuko portua eta Donostiako aireportua eta Hondarribiako hondartza handitu ahala. Dena dela, badian eta Bidasoaren beheko aldean garrantzi handiko guneak gelditzen dira, besteak beste, Jaitzubia ingurua, Bidasoko uharteak, Txorien Uhartea, Alunda, Lastaola, Aireportuko aintzira. Inguru hauek guztiek bioaniztasunaren aldetik garrantzi handia dute. Esaterako 250 baino gehiago dira urtean zehar inguru hauetan ikus daitezkeen hegazti espezie desberdinak, asko eta asko desagertzeko zorian. Aldi berean, inguru horietan topa ditzakegu ekosistemak Gipuzkoa osoan desagertutakoak dira eta horrek garrantzi berezia ematen dio zonalde honi. Orain, Txingudi da Gipuzkoako hezegune nagusia, eta Euskal Herriko bigarrena (Urdaibairen atzetik).

Euskal Herriko hezeguneen mapa.

Une honetan bost dira modu batez edo bestez babestutako zonaldeak:

Oraindik babes garbirik ez duten zonaldeak:

Babes inguru hauek legalki figura hauen bitartez daude babestuta:

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txingudiko badia Aiako Harrietatik ikusita.
Txingudi: Hondarribia eta Hendaia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]