Edukira joan

Jokalaria

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bhgh543bgf (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:26, 4 ekaina 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Jokalaria
Datuak
IdazleaFiodor Dostoievski (1866)
Argitaratze-data1867
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaИгрок
Igrok
HizkuntzaErrusiera
HerrialdeaErrusia
Euskaraz
IzenburuaJokalaria
ItzultzaileaAnton Garikano
Argitaratze-data1993
BildumaLiteratura Unibertsala

Jokalaria (errusieraz: Игрок, Igrok) Fiodor Dostoievski errusiar idazlearen eleberria da, 1866an idatzia eta 1867an publikatua. Nobelak general errusiar erretiratu baten haurren tutore gaztearen (Alekxei Ivanovich) istorioa kontatzen du. Nobelak Wiesbadenen egon zen bitartean Dostoievskik jasan zuen jokozalekeria edo ludopatia erakusten du, eta baita autoreak Europan zegoela Apollinaria Prokófievna Súslova-rekin izandako maitemintzea. Azken hau Pollina pertsonaian islatzen da.

Lanaren Testuingurua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dostoievski 1863an hasi zen jokoan, Wiesbadenen, eta urte hartatik 1871ra Baden-Badenen, Homburg-en eta Saxon-les-Bains-en jokatu zuen. 1866an, diru asko galdu zuen erruletan jokoan, eta ikaragarri zorpetu. Maileguan hartutako dirua ere jokoan galdu zuen, eta Dostoievski erreka jotzear eta hartzekodunak atzetik zituela aurkitu zen.

Egoera honetatik ateratzen saiatzeko, Dostoievskik kontratu bat sinatu zuen F. T. Stellovski editorearekin: akordiaren arabera, Dostoievskik Azaroaren 1erako nobela berri bat idazten bazuen, 3.000 errublo jasoko zituen ordainetan. Ez bazuen garaiz idazten, berriz, Stellovskik idazlearen lan guztien gaineko argitalpen eskubideak jasoko zituen 9 urtetarako. Hilabete eskasekin nobela idazteko, fisikoki ahulduta eta paraleloki Krimena eta zigorra liburua idazten ziharduelarik, Dostoievskik ataka larrian jarri zuen bere burua. Halere, kontratatu zuen takigrafialari baten laguntzaz, epea amaitzera zihoan egunerako eleberria bukatzea lortu zuen. Baina Stellovski egun horretan ez zegoen bere bulegoan, Dostoievskik ez zezan aukerarik izan lana garaiz entregatzeko. Dostoievski, ordea, auzoko komisaldegira joan zen eta poliziaburuak liburua garaiz entregatu izanaren ziurtagiri bat egin zezan lortu zuen.

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]