Diego Berguices
Diego Berguices | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1922 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Gallarta Burtzeña Otxarkoaga Begoña Comillas Bilbo |
Heriotza | 2016ko abenduaren 9a (93/94 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa |
Lan nabarmenak |
Diego Berguices (Bilbo, 1922 - Bilbo, 2016) Gallartan, Burtzeñan eta Otxarkoagan aritutako apaiz katolikoa izan zen.[1]
Filosofia eta Letretan, Teologian eta Zuzenbidean lizentziatua, Comillasen ordenatu zen 1950ean. Abade moduan bere lehen destinoa Gallarta izan zen 1952an, eta ondoren Zugaztietan. Burtzeñako apaiz ekonomo izan zen gero, 1956tik aurrera 1962ra arte, orduan bidali baitzuten bere azken destino izango zenera. Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuen parrokiara bidali zuten. Auzoan zerbitzatu zuen erretiroa hartu zuen arte, 1993an. Bere bizitzako azken urteetan, osasun delikatuarekin, Begoñako Abade Agurgarrien Egoitzan bizi izan zen.[1]
Otxarkoagako Prestakuntza zentroaren eragilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otxarkoagako Prestakuntza Zentroa sortzeko eragile nagusia izan zen, auzo langile baztertu hartako aukerarik gabeko gazte askori oinarrizko lanbide-fomakuntza eman zien gero gizartean integratu ahal izateko. Ofizialki zentroaren izena Gizarte Berrikuntzako Lanbide Heziketako ikastetxea da.[1][2]
1950eko hamarkadako Industria arloko arrakastaren ondorioz Bilbo inguruko auzoetan txaboletan bizi ziren etorkinak Otxarkoaga eta Astrabudua auzoetara eraman zituzten. Ehunka etxebizitza, material merkeez eraikiak, eta altuera ezberdinetako blokeetan banaturik. Urte eta erdiko epean Otxarkoagan guztira 3.672 etxebizitza eraiki ziren.[3][4] Berguicesek Otxarkoagan sortu zuen Prestakuntza Zentroa funtsezkoa izan zen auzoko gazte asko gizarteratu ahal izateko.[1][2]
-
Otxarkoagako Prestakuntza Zentroa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Fallece Diego Berguices, el presbítero más longevo de la Diócesis» Bilboko Elizbarrutia - Diócesis de Bilbao 2016-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ a b Otxarkoaga Ikastexea Prestakuntza Zentroa | Hezkuntza integraleko Elizbarrutiko Ikastetxea. (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ «Otxarkoagaren urteetako historia, bitxikeriak eta ondarea ezagutzeko bisita gidatuak - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ a b Varela Alonso, Miriam. (2017-09-12). «Otxarkoaga Lore horiko etxebizitza-poligonoa. Ocharcoaga, el polígono de las flores amarillas» www.educacion.gob.es (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
- ↑ «“Otxarkoaga. Lore horiko etxebizitza poligonoa” - Otxarkoaga - txurdinaga» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).