Edukira joan

Fred Hemmings

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fred Hemmings

member of the Hawaii House of Representatives (en) Itzuli


member of the State Senate of Hawaii (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHonolulu1946ko urtarrilaren 9a (78 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaPunahou School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta surflaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

Fred Hemmings Jr. (Honolulu, 1946ko urtarrilaren 9) hawaiiar surflari eta politikaria da.

Zortzi urterekin hasi zen surfa egiten eta hamabi urterekin lehiatzen hasi zen. Bi aldiz irabazi zituen Makaha International Surfing txapelketa eta baita Peruko Surf Txapelketa eta 1968an Puerto Ricon ospatutako Munduko Surf Txapelketa ere. Erretiratu ondoren, kirol industriari ekin zion, surfa kirol profesional gisa sustatuz. 1969an Smirnoff World Pro-Am Surfing Championships sortu zuen eta 1971n Pipeline Masters. Emakumeek surf lehiaketetan parte hartzea ere babestu zuen. Hawaiin hiru proba egin zituen lehen surf zirkuitu profesionala sortu zuen Nazioarteko Surflari Profesionalen erakundeko sortzaileetako bat izan zen.

Alderdi Errepublikanoko kidea da, eta Hawaiiko Ordezkarien Ganberako eta Hawaiiko Senatuko kidea. 1990ean Hawieko gobernadore izateko Alderdi Errepublikanoaren hautagaia izan zen.