Edukira joan

Wikipedia:Txokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artxiboa

Ongi etorri Wikipediako Txokora. Hemen aurkituko duzu eztabaidatzeko, proiektuak sortzeko eta galderak egiteko leku on bat. Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, artikulu jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu artikulu horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.


  Gehitu gai berria

Artxiboa ordenatzeko beharra

Kaixo! Beno, ba itzularazi dut jada Txokoa eredu zaharrera, baina oraingo teknologiarekin. Laster Flow/Structured Discussions (guk erabiltzen genuen eztabaidarako beste sistema) kenduko dute, eta komenigarria zen horrela egitea. Laguntza eskatu nahiko nuke, hala ere, artxiboa pixka bat txukuntzeko. Hemen jarri dut lotura bat, baina ez dakit hau den modurik onena erakusteko. Iraganean hilabeteka genuen artxiboa... eta gero tarte batean lautan banatu genuen txokoa, gero berriro bateratzeko. Nire ustez komenigarria izango litzateke guztia bateratuta izatea, hilabeteka antolatuta, 2005etik gaur egunera. Norbait animatzen bada horrekin laguntzera, aurrera.

Bestetik, ez dakit goiko eskumako lotura nahikoa den artxiborako, edo beste zerbait gehitu beharko ote genukeen. Theklan (eztabaida) 10:50, 13 azaroa 2024 (CET)[Erantzun]