Andrea Palladio
Andrea Palladio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andrea di Pietro della Gondola |
Jaiotza | Padua, 1508ko azaroa |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Vicenza eta Maser, 1580ko abuztuaren 19a (71 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Allegradonna (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera Veneziera |
Irakaslea(k) | Bartolomeo Cavazza (en) Gian Giorgio Trissino |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta artearen teorikoa |
Lantokia(k) | Veneto Vicenza Venezia eta Udine |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Andrea di Pietro della Gondola, (Padova, 1508ko azaroaren 30a - Maser, 1580ko abuztuaren 19a), Andrea Palladio izen soilaz ezagunagoa, Veneziako Pizkundeko arkitekto ospetsua izan zen. Mendebaldeko arkitekturaren historian eragin handia eta iraunkorra izan du. Bere lanak estilo bati izena eman dio, Palladianismoa hain zuzen ere. Manierismo delako mugimenduan kokatzen da.
Biografia
Andrea Palladio Veneziako Errepublikaren parte zen Padovan jaio zen. Bere aita Pietro della Gondola errotaria zen.1521ean, 13 urte zituenean, Bartolomeo Cavazza harginarekin hasi zen lanean, eta handik 18 hilabetera lana uztea erabaki zuen bere familiarekin gertuko Vicenza hirira joateko. Han laguntzaile moduan lan egin zuen Pedemuro tailerrerako lan egiten zuen hargin eta igeltseroen lantegian.
Palladioren talentua aurrenen antzeman zuena Gian Giorgio Trissino kontea izan zen, eragin handiko Vicenzako humanista eta idazlea. Trissinok Palladio gaztearengan artea, zientzia eta literatura Klasikorako interesa piztu zuen eta 1541ean Erroman Antzinako Arkitektura ikasteko aukera eman zion. Bera izan zen Andreari "Palladio" goitizena ezarri ziona; jakintsua du esanahi eta Pallas Athenea greziar mitologiako jainkosari zeharkako aipamena egiten du. Aldi berean Trissino beraren antzerki lan baten pertsonai baten izena da. 1550. urtean Trissino hil zenean, Daniele eta Marcantonio Barbaro anaien babesa izan zuen. Anai nagusiak, Daniele, arkitektura klasikoa ikasten jarraitzen bultzatu zuen eta 1554ean Erromara joateko aukera eman zion. Veneziako etxe boteretsuetan sartzen lagundu zioten eta "Proto della Serenisima" (Veneziako Errepublikako arkitekto nagusia) izendatua izatea lortu zuen Jacopo Sansovinok postua utzi zuenean.
1570an I Quattro Libri dell'Architettura arkitektura-tratatu ezaguna argitaratu zuen, Palladiok berak egindako diseinuak erakutsiz.
Hainbat villa edo etxalde eraiki zituen Veneton. Gaur egun ere itxura orekatua agertzen duten Antzinateko arkitektura elementu klasikoak berrerabili zituen. Adreiluz egindako eraikinak dira, estukoz zarpeatuak. Harria xehetasunezko elementuetarako (kapitelak, eskulturak, moldurak) baino ez zuen erabili. 1994an, Venetoko villak UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatu zituzten, Vicenza eta Palladioren villak Veneton izendapenaren barnean.
Lan garrantzitsuenak
Oharra: kronologia proiektua asmatu zen garaiari deritzo eta ez eraikuntza garaiari
- 1531: Santa Maria dei Servi elizaren ataria, Vicenza (ustezko egilea)
- 1534: Villa Trissino a Cricoli, Vicenza (ustezko egilea, baina ziurrenik Gian Giorgio Trissinok diseinatua)
- 1537-1542: Villa Godi (Girolamo, Pietro and Marcantonio Godirentzat), Lonedo di Lugo di Vicenza
- 1539 inguru: Villa Piovene, Lonedo di Lugo di Vicenza, Vicenzako eskualdea (ustezko egilea)
- 1540-1542 inguru: Palazzo Civena, Vicenza
- 1540-1566 inguru: Palazzo Pojana, Vicenza (ustezko egilea)
- 1542 Villa Valmarana, Vigardolo di Monticello Conte Otto, Vicenzako inguruan
- 1542-1556 inguru: Palazzo Thiene, Vicenza (ziurrenik Giuliu Romanoren proiektua)
- 1542: Villa Gazzotti (Taddeo Gazzottirentzat), Bertesina, Vicenza
- 1542 inguru: Villa Caldogno (Losco Caldognorentzat), Caldogno, Vicenzako eskualdea (ustezko egilea)
- 1542: Villa Pisani (Vettore, Marco and Daniele Pisanirentzat), Bagnolo di Lonigo, Vicenzako eskualdea
- 1542: Villa Thiene (Marcantonio and Adriano Thienerentzat), Quinto Vicentino , Vicenzako inguruak (ziurrenik Giulio Romanoren proiektu baten berregituraketa)
- 1543: Villa Saraceno (Biagio Saracenorentzat), Finale di Agugliaro, Vicenzako eskualdea
- 1544 inguru-1552: Palazzo Porto (Iseppo De' Portirentzat), Vicenza
- 1546-1549: Loggias of the Palazzo della Ragione (garaian Basilica Palladiana deitua), Vicenza (1614ean amaitua Palladioren heriotza eta gero)
- 1546-1563 inguru: Villa Pojana (Bonifacio Pojanarentzat), Pojana Maggiore, Vicenzako eskualdea
- 1546 inguru: Villa Contarini, Piazzola sul Brenta, Paduako eskualdea (ustezko egilea)
- 1547: Villa Arnaldi (Vincenzo Arnaldirentzat), Meledo di Sarego, Vicenzako eskualdea (amaitu gabea)
- 1548: Villa Angarano, Bassano del Grappa, Vicenzako eskualdea (villaren gorputz nagusia beranduago Baldassare Longhenak berreraikia izan zen; barchessea jatorrizkoa da)
- 1550-1557: Palazzo Chiericati (Girolamo Chiericatirentzat), Vicenza (1680 inguruan amaitua, Palladioren heriotza eta gero)
- 1550: Villa Chiericati (Giovanni Chiericatirentzat), Vancimuglio di Grumolo delle Abbadesse, Vicenzako eskualdea (Domenico Groppinok 1584ean amaitua, Palladio hil ostean)
- 1552: Villa Cornaro (Giorgio Cornarorentzat), Piombino Dese, Paduako eskualdea
- 1552 inguru: Villa Pisani (Francesco Pisanirentzat), Montagnana, Paduako eskualdea
- 1554-1563: Villa Badoer La Badoera deitua (Francesco Badoerrentzat), Fratta Polesine, Rovigoko eskualdea
- 1554: Villa Porto (Paolo Portorentzat), Vivaro di Dueville, Vicenzako eskualdea (ustezko egilea)
- 1554: Villa Barbaro (Daniele and Marcantonio Barbarorentzat), Maser, Trevisoko eskualdea.
- 1554 ?: Villa Zeno (Marco Zenorentzat), Donegal di Cessalto, Trevisoko eskualdea
- 1555 inguru: Palazzo Dalla Torre, Verona (parte bat soilik eraiki zen; 1945ean bonbaketa batean partzialki suntsitua)
- 1556: Arco Bollani, Udine
- 1556 inguru: Palazzo Antonini, Udine (beranduago aldatuta)
- 1556: Villa Thiene, Cicogna di Villafranca Padovana (bukatu gabea; barchessa bat baino ez da gelditzen)
- 1557: Villa Repeta, Campiglia dei Berici (su batek erraustu zuen eta itxura berriarekin berreraiki zen)
- 1558: San Pietro di Castelloko Basilikako aurrealdea, Venezia (Palladioren heriotzaren ondoren amaitua)
- 1558: Villa Emo (Leonardo Emorentzat), Fanzolo di Vedelago, Trevisoko eskualdea
- 1558: Vicenzako Katedralerako domoa, Vicenza (bigarren mundu gerran bonbaketa baten ostean deuseztua eta, ondoren, berreraikia)
- 1559: Villa Foscari La Malcontenta deitua, Malcontenta di Mira, Veneziako eskualdea
- 1559: Casa Cogollo (Pietro Cogollorentzat), Casa del Palladio bezala ezagutua , Vicenza (ustezko egilea)
- 1560-1563 inguru: San Giorgio Maggiore monasterioaren zipresen and jantokiaren klaustroa, Venezia
- 1560: Convento della Caritàko klaustroa eta atrioa. 1630an suak deuseztu zuen, Venezia
- 1560: Palazzo Schio (Bernardo Schiorentzat), Vicenza
- 1563 inguru: Vicenzako katedralerako alboko sarrera
- 1563 inguru: Villa Valmarana, Lisiera di Bolzano Vicentino, Vicenzako eskualdea
- 1564: San Francesco della Vigna eleizerako aurrealdea, Venezia
- 1564: Palazzo Pretorio, Cividale del Friuli (Udineko eskualdea) (proiektua, ustezko egilea)
- 1565: San Giorgio Maggioreko eliza, Venezia. 1607 eta 1611 bitartean bukatu zen Palladio hil eta gero. Aurrealdea aldatu zenVincenzo Scamozziren proiektu bati jarraituz
- 1565: Zurezko antzerki bat Convento della Caritàren lorategian, Venezia (Suak errastuta 1570)
- 1565: Palazzo del Capitaniato, Vicenza
- 1565: Palazzo Valmarana (Isabella Nogarola Valmaranarentzat), Vicenza
- 1565: Villa Serego (Marcantonio Serègorentzat), Santa Sofia di Pedemonte di San Pietro in Cariano, Veronako eskualdea
- 1565 inguru: Villa Forni Cerato (Girolamo Fornirentzat), Montecchio Precalcino, Vicenzako eskualdea
- 1566: Villa Capra "La Rotonda" (Paolo Almericorentzat), Vicenza (1585ean burutua Vincenzo Scamozzigatik Palladioren heriotzaren ondoren)
- 1567 inguru: Villa Trissino, Meledo di Sarego, Vicenzako eskualdea (parte bat soilik eraiki zen)
- 1568: Ponte Vecchio, Bassano del Grappa, Vicenzako eskualdea (1748ean eta bigarren mundu gerraren ondoren berreraikia)
- 1569-1575: Palazzo Barbaran da Porto (Montano Barbaranorentzat), Vicenza
- 1569: Zubia Tesinan, Torri di Quartesolo, Vicenzako eskualdea (ustezko egilea)
- 1570: Villa Porto (Iseppo Portorentzat), Molina di Malo, Vicenzako eskualdea
- 1571: Palazzo Porto in Piazza Castello, Vicenza (bukatu gabea; 1615ean Vincenzo Scamozzik zati batzuk bukatu zituen)
- 1572 ?: Palazzo Thiene Bonin Longare, Vicenza
- 1574-1577: Palazzo Ducaleren gelak, Venezia
- 1574: Basilica di San Petroniorako aurrekaldea, Bologna (proiektua)
- 1576 inguru: Cappella Valmarana (Isabella Nogarola Valmaranarentzat) Santa Corona elizan, Vicenza
- 1577: Il Redentore eliza, Venezia
- 1578: Santa Maria Nova eliza, Vicenza (esleitutako proiektua; Palladioren heriotzaren ondoren bukatua 1590n)
- 1579: Porta Gemona, San Daniele del Friuli, Udineko eskualdea
- 1580: Santa Lucia eliza, Venezia (barnealderako irudiak; eraitsia)
- 1580: Villa Barbaroko (Tempietto Barbaro) eliza, Maser
- 1580: Teatro Olimpico, Vicenza (Palladioren heriotzaren ondoren bukatua bere semea Sillagatik eta 1585an Vincenzo Scamozzik eskenatokia diseinatu zuen)
Kanpo loturak
- I Quattro Libri dell'Architettura jatorrizko liburuaren irudiak[Betiko hautsitako esteka]
- Centro Internazionale di Studi di Architettura Andrea Palladio
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Palladio |