Dan Carter
Itxura
Daniel William Carter (Leeston, Canterbury, 1982ko martxoaren 5a) zeelandaberritar errugbilari ohia da, zabaltzaile eta lehen erdiko postuetan aritzen zena. Hiru aldiz hautatu zuten World Rugbyren urteko jokalari onena: 2005, 2012 eta 2015ean,[1] eta historiako zabaltzailerik hoberena izan da aditu askoren iritziz.[2] 2016an, Zeelanda Berriko Meritu Ordena jaso zuen.[3]
Lau aldiz irabazi zuen Super Rugby txapelketa Crusaders taldearekin. Zeelanda Berriko selekzioarekin, berriz, 112 partida jokatu zituen 2003–2015 bitartean, eta 1.598 puntu lortu, inoizko markarik handiena; bederatzi aldiz irabazi zuen The Rugby Championship, eta bitan Munduko Errugbi Txapelketa, 2011n eta 2015ean.[1][4]
Palmaresa
Canterbury
- NPC/Air New Zealand Cup Champion
- irabazlea: 2001, 2004, 2008, 2009, 2010[5]
Crusaders
- Super Rugby
- irabazlea: 2002, 2005, 2006, 2008
Perpignan
- Frantziako errugbi txapelketa
- irabazlea: 2009[6]
Racing Metro
- Frantziako errugbi txapelketa
- irabazlea: 2016
- Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
- finalista: 2016, 2018
Kobelco Steelers
- Japoniako Errugbi Liga: 2019
Zeelanda Berriko selekzioa
- Tri Nations/The Rugby Championship
- irabazlea: 2003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2010, 2012, 2013 eta 2014
- Munduko Errugbi Txapelketa
Erreferentziak
- ↑ a b Dan Carter wins World Rugby player of the year award. stuff.co.nz (Noiz kontsultatua: 2018-3-15).
- ↑ Dan Carter. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-3-15).
- ↑ New Year Honours List 2016. dpmc.govt.nz (Noiz kontsultatua: 2018-3-15).
- ↑ a b Etxeberria, Julen. Kondaira, are handiagoa. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-15).
- ↑ Dan Carter. testrugby.com (Noiz kontsultatua: 2018-3-15).
- ↑ Rugby union: Perpignan's Dan Carter out for the season thanks to achilles tendon injury. theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2018-3-15).
- ↑ Awesome All Blacks make history. en.espn.co.uk.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala, dancarter.com
- (Ingelesez) Dan Carter, stats.allblacks.com
- (Ingelesez) Dan Carter, ESPN webgunea, en.espn.co.uk