Diego Gartzia
- Artikulu hau atletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Diego Garcia (argipena)».
Diego Gartzia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Azkoitia, 1961eko urriaren 12a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Azpeitia, 2001eko martxoaren 31 (39 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 172 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Diego Gartzia Corrales (Azkoitia, 1961eko urriaren 12a - Azpeitia, 2001eko martxoaren 31) euskal atleta izan zen, maratoietan espezializatua. Gipuzkoak eman duen atletarik onena dela esan izan da, 2001. urtearen hasieran Behobia-Donostia lasterketan erretiratu zen arte, lortutako palmares bikaina dela eta. Adidas R.T. taldeko atleta zen, eta hamabi aldiz parte hartu zuen nazioarteko txapelketetan.
Bizitza
10.000 metroko lasterketetan hasi zen lehiatzen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. 1989an lehendabiziko maratoia egin zuen, geroago bere espezialitatea izan zena. 1990ean Donostiako Maratoian bigarren izan zen, eta hurrengo urtean Munduko Txapelketan hartu zuen parte. 1992an Espainiako errekorra gainditu zuen (2 h 10' 30"). Gainera, Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, eta bederatzigarren postua lortu.
1994an, Helsinkin egindako Europako Atletismo Txapelketako maratoian zilarrezko domina lortu zuen, Martín Fiz arabarraren atzetik. Horixe izan da euskal atletek inoiz egindako lorpenik handiena. 1995ean, Göteborgeko Munduko Txapelketan parte hartu zuen, eta 6. gelditu zen. Urte hartan bere garaipen handi bakarra lortu zuen, Sevillako maratoian, 2h 10'-ko marka hautsita (2h 09' 51") eta Fukuokako Maratoian 4. izan zen.
1996an, Atlantako Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, eta 52. bukatu. 1997an, Atenaseko Munduko Txapelketan laster egin zuen, baina ez zuen bukatu; eta Bartzelonako maratoian 2. izan zen. Kirolen Asturias Printze Saria lortu zuen, Abel Antón, Martín Fiz, Jose Manuel Garcia, Fabián Roncero eta Alberto Juzdado lasterkariekin batera.
1998an, Budapesteko Europako Txapelketan parte hartu zuen, eta 2000. urtean profesional gisa lasterka egiteari utzi zion. Urte hartan 2. bukatu zuen Seulgo maratoian eta Behobia-Donostia lasterketan, baina ez zuten Espainiako selekzioan sartu Sydneyn egin ziren Olinpiar Jokoetarako; ordezko bezala gelditu zen, nahiz eta urte hartan bi bider egin eskatzen zen gutxieneko marka.
2001eko martxoaren 31n, bihotzekoak jota hil zen Loiolan, Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia prestatzen ari zela. Probak, haren omenez, Diego Garciaren Omenezko Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia izena hartu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.