Gravity
Gravity (euskaraz Grabitatea) zientzia-fikziozko espazio drama film bat da, Alfonso Cuarón mexikar zinegileak 2013an zuzendua. Film horretako aktore nagusiak Sandra Bullock eta George Clooney dira.
Argumentua
Ryan Stone doktorea (Sandra Bullock) bere lehenbiziko espazio bidaian Hubble espazio teleskopioa konpontzen ari da. Bidai horretan, beste espaziogizon-emakumeen artean, Matt Kowalsky (George Clooney) komandante beteranoa dago, bietako batek ere zein arrisku datorren ez dakielarik: suntsitutako satelite eta espazio-estazioez osatutako zabor euria abiadura handian gainera datorkie, Explorer espaziontziarekin talka egin, haien kideak hil eta biak espazioan erabat bakarrik geldituko direlarik. Lur azaletik 600 kilometroko garaierako orbitan esekita, inorekin harremanetan jarri ezinik, Stone doktoreak eta Kowalsky komandanteak etxera bizirik itzultzeko konponbidea topatu beharko dute. Eta laister egin beharko dute, oxigenoa agortzen baitoa eta aurreko zabor ekaitza berriz ere gainera baitatorkie.
Aktoreak
- Sandra Bullock: Ryan Stone doktorea.
- George Clooney: Matt Kowalsky komandatea.
- Ed Harris: Houstongo misioaren kontroleko ahotsa.
- Paul Sharma: Shariff-en ahotsa, Explorer espaziontziko espaziogizona.
- Basher Savage: errusiar espazio estazioko ahotsa.
- Amy Warren: Explorer espaziontziko emakumezko kapitaina.
- Orto Ignatiussen: Aningaaq-en ahotsa, inuit arrantzalea.
Sariak
2014ko martxoaren 2an ospatutako 86. Oscar Sarien ekitaldian filma honek 7 Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Alfonso Cuarón), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Steven Price), Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Glenn Freemantle), Soinu onenaren Oscar Saria (Skip Lievsay, Niv Adiri, Christopher Benstead eta Chris Munro), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Emmanuel Lubezki), Muntatze onenaren Oscar Saria (Alfonso Cuarón) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Tim Webber, Chris Lawrence eta Dave Shirk Neil Corbould).
Bestalde 6 BAFTA sari (tartean filma onena eta zuzendari onenaren sariak) eta zuzendari onenaren Urrezko globo Saria ere irabazi zuen.
Kanpo estekak
- Gravity filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2013ko filmak
- Alfonso Cuarónek zuzendutako filmak
- Alfonso Cuarónek idatzitako filmak
- George Clooneyk idatzitako filmak
- Sandra Bullockek antzeztutako filmak
- George Clooneyk antzeztutako filmak
- Ed Harrisek antzeztutako filmak
- Amy Warrenek antzeztutako filmak
- Alfonso Cuarónek ekoitzitako filmak
- David Heymanek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Efektu berezi onenen Oscar sariaren irabazleak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Espazio abenturei buruzko filmak
- Drama filmak
- NASAri buruzko filmak
- Biziraupen filmak
- Bakardadeari buruzko filmak
- BAFTA film saridunak
- Zuzendari Onenaren BAFTA saria duten filmak