Edukira joan

Hektarea global

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Hektarea globala (gha) urte jakin batean biologikoki emankorra den azaleraren hektarea bat da, munduko batez besteko produktibitate bera duena. Ez da ohiko hektarea (10.000 m2) batekin nahastu behar.

Lur mota bakoitzak emankortasun bat duenez, lur emankor baten hektarea global batek (adibidez, zelai berde baten kasuan) emankorra ez den beste lur baten kasuan (adibidez, basamortua) baino azalera txikiagoa izango du, biek duen biogaitasuna bera izan arren.

Biogaitasuna urtez urte aldatzen denez, gha-ren balioa desberdina izango da urtero.

Lurraren biogaitasuna eta biogaitasun eskaera (aztarna ekologikoa) adierazteko erabiltzen da.

Ingurumen zientzietan erabiltzen den unitatea da.

Kanpo estekak