Edukira joan

Isolde Wagner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Isolde Wagner

Bizitza
JaiotzaMunich1865eko apirilaren 10a
Herrialdea Alemania
Heriotza1919ko otsailaren 7a (53 urte)
Familia
AitaRichard Wagner
AmaCósima Wagner
Ezkontidea(k)Franz Beidler (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Isolde von Bülow, Isolde Wagner edo Isolde Beidler izenez ere ezaguna (1865 - 1919) , Hans von Bülow edo Richard Wagner eta Cosima Wagner-en alaba, Franz Beidler (1872–1930) orkestra zuzendariaren emaztea izan zen.

Bizitza

Richard Wagner konpositorearekin ezkontzeko utzi zuen amak lehenengo senarra, Hans von Bülow. Isolderen aita Bülow edo Wagner izan zen zalantzan geratu da beti. Edonola ere, berak eta bere ahizpa Evak Wagner abizena hartu zuten, baina Cosimak Siegfried Wagner onartu zuen oinordeko legitimo bakartzat, Isoldek 1913an bere amaren aurkako epaiketa sonatu batean hala eskatu arren.[1]

1900ean Franz Beidler zuzendariarekin ezkondu zen —Bayreutheko Jaialdiaren zuzendaritzagatik lehiatu zen Siegfried Wagnerren aurrean—, eta haren semea Franz Wilhelm Beidler legelari suitzarra (1901–1981), 1925ean Ellen Gottschalkekin ezkondu zen, jatorri judua zuena, marxista eta nazionalsozialismoaren etsai ezaguna izan zen, eta nazismoak zentsuratutako Thomas Mann, Arnold Schoenberg, Paul Hindemith eta Arthur Honegger bezalako artista eta intelektualek osatutako fundazioa sortzeko proposamena egin zuen, gerraren amaieran jaialdia zuzentzeko.

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Gregor-Dellin, Martin, Richard Wagner. Bere bizitza, bere obra, bere mendea. Madril: Alianza Editorial. 1983.
  • Spotts, Frederic, Bayreuth: Wagner Jaialdiaren historia bat. New Haven and London:Yale University Press.
  • Dieter Borchmeyer: Richard Wagner, Ahasvers Wandlungen. Insel, Frankfurt 2002, ISBN 3-458-17135-5.
  • Franz W. Beidler: Cosima Wagner-Liszt, Der Weg zum Wagner-Mythos. Ausgewählte Schriften des ersten Wagner-Enkels und sein unveröffentlichter Briefwechsel mit Thomas Mann. Pendragon, Bielefeld 1997, ISBN 3-923306-86-5.

Kanpo estekak

  1. Copia archivada. .