Edukira joan

Iturburu kode

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Java iturburu kodearen ilustrazioa.

Iturburu kodea programa bat ordenagailu bati zerbait egin dezan ematen zaion agindu multzo bat da. Programa garatzeko programazio hizkuntza bat erabiltzen da; hala ere, ordenagailuak hizkuntza bakarra ulertzen du: berea. Horrenbestez, hizkuntza horretan baino ezin zaio “hitz egin”. Hikzuntza horri makina-hizkuntza izena ere esaten zaio, edo kode bitarra, eta 1 eta 0-z osaturiko segida da.

Hori, ordea, ulertzeko oso zaila denez, lana errazteko programazio hizkuntzak asmatu ziren. Hizkuntza horiek hizkuntza naturalarekiko antza handia daukate, baina egitura berezidun hitz berezi batzuk darabiltzate.

Programazio hizkuntza batean idatzita dauden ordenagailuetarako agindu horiek guztiek osatzen dute iturburu kodea. Behin programa baten iturburu kodea idatzita, konpilazioa izeneko prozesua pasa behar izaten du: prozesu horretan, iturburu kodea idatzita dagoen programazio-hizkuntzatik makina hizkuntzara itzultzen da.

Makina hizkuntzaz idatzitako fitxategi berri hori fitxategi bitarra edo exekutagarria izenaz ezagutzen da, hau da, programa bera da. Behin programaren exekutagarria (edo fitxategi bitarra) sortuta, programa hori erabilgarria izango da, baina ezingo da exekutagarritik abiatuta berriro iturburu kodea eskuratu esaterako beste programatzaile batek programa nola eginda dagoen ikusteko.

Ikus, gainera

Kanpo estekak