Owen Jones (arkitektoa)
Owen Jones (arkitektoa) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1809ko otsailaren 15a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1874ko apirilaren 19a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Kensal Greengo hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Arts |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, diseinatzailea, ilustratzailea eta illuminator (en) |
Lantokia(k) | Londres |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Owen Jones[1] (Londres, 1809ko otsailaren 15a, 1874ko apirilaren 19a) arkitekto, artista dekoratibo, idazle eta hezitzaile britainiarra izan zen. Kromolitografian aritu zen aurrenetariko bat izan zen, eta historian zehar apaingarrietan erabilitako kolore eta formen azterketak publikatzeagatik ezaguna (Grammar of ornaments). Gaur egun diseinatzaile asko baliatzen dira Jonesek proposatutako teoriaz.
Biografia
1809: 148 Thames Street, Londresen jaio zen otsailaren 15ean.
1825: Lewis Vulliamy arkitektoarekin ikasten hasten da.
1829: Royal Academy schools-eko arkitekturako klaseetara joaten hasten da.
1832–4: Kontinentetik bidaiatzen du, Italia eta Greziatik hasita (bertan Jules Goury arkitektoa ezagutu zuen) Gouryrekin Egipto eta Turkiara joan zen, Espainiako hegoaldera iritsi arte. Azken leku horretan, apainketa islamiarren analisi zehatz bat egiten dute Alhambran.
1834: Goury kolerak jota hiltzen da Alhambran. Jones Londresera bueltatzen da eta hamabi zatitan Alhambrako planoak, goratze-sistemak, sekzioak eta xehetasunak egiten ditu 1836 eta 1845 urteen artean, kromolitografian estandar berriak finkatzeraino.
1840—2: James Wild's Christ elizaren (Streatham) ornamentazioa diseinatzen du estilo islamiarra eta bizantziarra nahastuz.
1842: Designs for Mosaic and Tessellated Pavements publikazioaren marrazkiak egiten laguntzen du, horri esker azulejo eta eredu geometrikoen diseinatzaile bezala ezaguna egiten da.
1840s—1860s: oparitzeko ilustratutako liburuen diseinu batzuk egin zituen, baita argiaren bidezko ilustrazioak ere, Longman & Co. eta Day & Son argitaletxeentzat.
1851: Joseph Paxtonen Great Exhibition eraikinaren dekorazioa egin zuen: Kristalezko Jauregia (Hyde Parken).
1852: Society of Arts eta Government School of Designen (Marlborough House) artearen printzipio dekoratiboei buruz hitzaldi batzuk ematen ditu.
1854: Kristalezko Jauregia Sydenhamen berreraikitzen da, heziketarako eta denbora-pasatzeko eraikin bezala. Matthew Digby Wyattekin batera, Jonesek Arte Ederretako suita egiten du, Alhambra espazio bat duena.
1856: diseinu gida baten argitalpena egiten du, The Grammar of Ornament.
1858—60: St James's Hall, Osler's Gallery eta Kristalezko Jauregiaren Bazaarra, eraikitzen ditu, West End-en.
1863: South Kensington Museoko indiar, txinatar eta japoniar espazioak, hau da, espazio orientalak diseinatzen ditu.
1863—7: Alfred Morrison-en bizilekuak, Fonthillen eta 16 Carlton House Terrace-aren barruko dekorazioa egiten du, baita Kairoko Viceroy-ren Jauregiaren dekorazioa ere.
1867: diseinuko beste gida liburu bat argitaratzen du, Examples of Chinese Ornament.
1868: Grammar of Ornament liburuaren beste edizio bat argitaratzen da, zehatzagoa.
1874: Owen Jones bere etxean hil zen, 9 Argyll Placen, Londresen, apirilaren 19an.
Grammar of ornament[2]
Jonesek egin zuen libururik ezagunena da. 1856an argitaratu zen lehen aldiz eta hainbat kulturatako diseinuen atzean dagoena aztertzen du arkitekturaren, oihalgintzaren, idatzien eta ornamentazio-artearen bidez.
Gaian sartu baino lehen, Owen Jonesek liburua zergatik egin zuen azaltzen du. Munduko iraganeko ornamentazio ezberdinak erakutsiz, bere garaian kopiatzeko zegoen joera arintzea espero zuen. Kontziente zen liburu honek joera hori areagotzea eragin zezakeela, baina gauza ezberdin gehiago egiteko gogoa piztea zeukan helburu. Hainbat hizkuntzatan adierazitako ideiak gure eskura ipintzen ditu, eta ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratzen:
1. Mundu guztiak miretsitako ornamentazio bat, natura arautzen duen legeekin bat etorriko da beti.
2. Hizkuntza dekoratibo hauek oso era ezberdinetan irudikatzen diren arren, jatorrizko ideiak oso gutxi dira.
3. Estilo baten eta beste baten arteko ezberdintasunak edo aldaketak, denboraldi batean ezarritako baldintza batekin puskatzearen ondorioa da. Askatasun tarte bat sortzen da ideia berria finkatu arte, zaharra finkatu zen bezala.
4. 20. kapituluan batez ere, ornamentazio-artearen garapena bultzatzeko inspirazio-bila, naturara bueltatzea beharrezkoa dela adierazten da, gure arbasoek egin bezala. Aurreko esperientziei, jakinduriari uko egiteak denbora galtzea dakarrela uste du. Ez dira itsuka jarraitu behar, baina gida bezala erabiltzea lagungarria da bide propioa aurkitzeko.
Ondoren, Jonesek liburu hau ornamentazio-arteari buruzko informazio guztia batzen ez duela aitortzen du, baina horrek ere badu azalpenik. Datu guztiak jasoz gero, liburua ez baitzen erabilgarria izango, batez ere luzeragatik. Artistak bere estiloa garatzeko oinarria ematen du eta dauden hutsuneak bakoitzak bere kabuz beteko ditu.
Irakurle guztiek oinarri bera izateko 37 arau zerrendatzen ditu. Arkitekturaren, arte dekoratiboen eta forma zein kolorearen egituraketaren oinarrizko printzipioak zedarrituko ditu liburuan.
Liburuak hurrengo gaiak aztertzen ditu:
1. Tribu basatien apaingarriak.
2. Apaingarri egiptiarrak.
3. Apaingarri asiriar eta persiarrak.
4. Greziar apaingarriak.
5. Ponpeiar apaingarriak.
6. Apaingarri erromatarrak.
7. Apaingarri bizantziarrak.
8. Apaingarri arabiarrak.
9. Apaingarri turkoak.
10. Alhambrako apaingarri mairua.
11. Apaingarri persiarrak.
12. Indiako apaingarriak.
13. Apaingarri hinduak.
14. Apaingarri txinatarrak.
15. Apaingarri zeltak.
16. Erdi Aroko apaingarriak.
17. Errenazimentuko apaingarriak.
18. Apaingarri Isabeldarrak.
19. Apaingarri italiarrak.
20. Naturako lore eta hostoak.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Owen Jones (architect). 2019-04-18 (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
- ↑ Jones, Owen; Bedford, Francis; Waring, J. B. (John Burley); Westwood, J. O. (John Obadiah); Wyatt, M. Digby (Matthew Digby); Sky Meadow Bindery, binder DSI. (1856). The grammar of ornament. London : Published by Day and Son (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).