Thai Airways International
Thai Airways International | |
---|---|
TG - THA | |
Datuak | |
Mota | Airelinea |
Herrialdea | Thailandia |
Eskumendekoak | |
Negozio dibisioak | |
Puntu programa | Royal Orchid Plus (en) |
Erabiltzen du | |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Prentsa-organoa | Sawasdee (en) |
Osatuta | |
Legezko forma | akzio konpainia |
Jabea | Ministry of Finance (en) |
Zeren jabe | Sawasdee (en) |
Historia | |
Sorrera | 1960 |
Sorlekua | Bangkok |
webgune ofiziala |
Thai Airways International Thailandiako konpainia nagusietakoa da eta konexio-gunea Bangkok hiriburu thailandiarrean du. 1960an sortu zen eta lehenengo hegaldia maiatzaren 1ean egin zuen. Bangkoketik abiatzen ziren Asiako bederatzi helmuga herrialdetara zituzten hegaldiak. Lehenengo kontinentearteko zerbitzuak Australiara eskaini zituzten 1971n, eta ondoren Europara hurrengo urtean. Ipar Ameriketarako zerbitzuak 1980an hasi ziren.
1997ko maiatzaren 14an Thai Airwaysek Lufthansa, Air Canada, Scandinavian Airlines System eta United Airlinesekin batera, munduko lehen aire-linea aliantza, Star Alliance, sortu zuten. Gaur egun, Star Alliance taldearen parte da eta Asiako aire-linea handiena eta erabiltzaileen artean gogokoena da. Europako konexio-gunea Frankfurteko aireportuan du eta jabea Lufthansa aire-linea alemaniarra da.
2000. urtean zehar zerbitzuak Chengdu, Busan, Chennai, Xiamen, Milan, Mosku, Islamabad, Hyderabad, Johannesburgo eta Oslora zabaldu zituen.
2006an, operazio gunea Suvarnabhumi aireportu berrira eraman zuen.
2010ean, 50. urteurrenarekin, aire-linearen etorkizunerako plan berria moldatu zuten, orduko zerbitzuak hobetu eta hegazkinen flota berritzeko.
Konpainiak hegaldi komertzialetan bioerregaiak erabiltzen lehenengoa izatea espero du, Asian. Ekimena 2011ko abenduan probako hegaldi batzuekin, Corporate Social Responsibility programaren barnean . Ahalegin horrekin, eskualdeko bidaietako karbono dioxidoaren isuria gutxitzea lortu nahi du.