Edukira joan

Txikipedia:Abu Nuwas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Abu Nuwasen erretratua
Abu Nuwasen erretratua

Abu Nuwas Inoiz izan den arabiar poetarik handienetakoa izan zen. Ahwaz-en (arabia) 756. urtean jaioa eta Badgdaden 814. urtean izan zuen bere heriotza (egutegi gregorianoan). Bere aita arabiarra zen eta bere ama persiarra. Bere aita, Hani, Abu Nuwasek inoiz ezagutu ez zuena, Banu Sa'd tribu arabiarrekoa zen eta Marwan II.aren armadako soldadua zen, eta bere ama, Golban, ehulea.[1]

Bizitza

Omar Jayyam eta Hafiz de Shiraz (biak persiarrak) eta Ibn Quzman (poeta andalustarra) bezalako idazleengan eragina izan zuen Abu Nuwasek.

Abu Nuwâs mutiko bat zen, amak merkatari bati saldu ziona. Gero, Kufa izeneko hiri batera joan zen bizitzera, eta han asko ikasi zuen maisu handiekin. Baldintza zailetan bizi izan zen, bi poetek lagundu zioten arte. Lehenik, Wâliba izan zuen lagun eta maisu. Gero, Khalafekin ikasi zuen, eta hark antzinako poema asko ikasarazi zizkion, bereak idazten utzi aurretik. Abu Nuwâs Bagdadera joan zen bizitzera, eta familia oso garrantzitsu batekin elkartu zen. Hiriko bizitzari buruzko olerki dibertigarriak idazteagatik egin zen ezagun. Al-Aminen dizipulua ere izan zen, eta kalifa bihurtu zen (lider handia).[1]

Bere obrari buruzko lanak

"Yaḥyā ibn al-Faḍl eta Ya‘qūb ibn al-Sikkīt-ek haien poesiak hamar kategoriatan sailkatu zituzten gaiaren arabera, alfabetikoki ordenatu beharrean. Al-Sikkīt-ek 800 orrialdeko iruzkin bat idatzi zuen.

Abū Sa’īd al-Sukkarī-k bere poesiak editatu zituen, iruzkinak eta oharrak barne. Milaka foliotako lanaren bi heren inguru editatu ahal izan zituen.

Abū Bakr ibn Yaḥyā aI-Ṣūlī-k bere obra editatu zuen, poemak alfabetikoki antolatuz eta atribuzio faltsuak zuzenduz.

‘Alī ibn Ḥamzah al-Iṣbahānī-k ere bere idazkiak editatu zituen eta alfabetikoki antolatu zituen lanak.

Ibn ‘Ammār-ek Nuwas-en obrari buruzko kritika idatzi zuen, bere ustez plagio izan ziren zitateak barne.[1]

Erreferentzia

  1. a b c (Gaztelaniaz) Abu Nuwas. 2024-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).