Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ameriketako Estatu Batuak

Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Ameriketako Estatu Batuak

Flag of Ameriketako Estatu Batuak

Hizkuntza ofizialak
Hiriburua
Ingelesa
Washington D.C.
Eremua
Gobernua
9.826.675 km2
Errepublika federala
Biztanleria
Herritarra
321.163.157
Estatubatuarra
Ordu eremua
Dirua
UTC −5/−10
Dolarra
AEB, mapan kokatuta.

Ameriketako Estatu Batuak (laburtuta, AEB) Amerika iparraldeko herrialde bat da.

Washington DC da haren hiriburua, baina New York da biztanle gehien dituen hiria.

Herrialdeak 321 milioi biztanletik gora ditu.

Estatu Batuak izena du 50 estatuk osatuta dagoelako; estatu hitzak bere burua gobernatzen duen lurralde bateko egitura politikoa esan nahi du; izan ere, estatu bakoitzak badu halako aginte-maila bat zenbait esparrutan, heziketan, kulturan edo polizian, esate baterako. Baina estatu horiek ez dira erabat burujabeak edo independenteak; federaturik (hau da, elkarturik edo baturik) daude herrialde bakar baten barruan, eta herrialde horrek agintea du estatu federatuen gainetik esparru edo alor garrantzitsu askotan, defentsa, ekonomia, zergak edo nazioarteko harremana, adibidez.

   Ba al dakizu   

XIX eta XX. mendeetan euskaldun asko joan ziren AEBetara, lanera, batez ere mendebaldeko estatuetara (Kalifornia, Nevada, Idaho...). Askok artzaintzan lan egin zuten.

Gaur egun 58.000 hiritar inguruk euskal jatorria daukate.

Horietako batzuk dira John Garamendi eta Pete Cenarrusa politikariak, edo Franchy Bordagaray beisbol jokalaria.

Ingelesa da hizkuntza nagusia, baina biztanle askoren lehen hizkuntza gaztelania da, batez ere hegoaldeko estatuetan.

Geografia

Herrialdeko mendikate garrantzitsuenak dira Appalacheak (ekialdean) eta Mendi Harritsuak (mendebaldean).

Baina herrialdeko mendirik garaiena Alaskan dago eta Denali deitzen da. 6.194 metro ditu.

Ibairik garrantzitsuenak Mississippi eta Missouri dira.

Herrialdearen Ipar-ekialdean Aintzira Handiak daude.

Historia

Etxe Zuria, presidentearen bizilekua

Ipar Amerikako lehen biztanleak K.a. 18.000 eta 8.000 urteen artean iritsi ziren, Siberiatik. Orduan Siberia eta Alaska arteko pasabide bat zegoen, Beringia izenekoa.

XVI. mendetik aurrera europarrak hasi ziren koloniak sortzen, lurraldearen ekialdean: espainiarrak, frantsesak eta britainiarrak. XVII eta XVIII. mendeetan Afrikako esklaboak eraman zituzten, hegoaldeko kotoi sailetan lan egiteko.

1776an britaniar koloniek independentzia aldarrikatu zuten.

XIX. mendean mendebaldeko lurraldeak konkistatu zituzten, han bizi ziren tribuen kontra borroka eginez.

1861 eta 1865 urteen artean gerra zibila egon zen, hegoaldeko eta iparraldeko estatuen artean. Hegoaldekoak esklabotzaren aldekoak ziren, baina gerra galdu zuten, eta ondorioz lau milioi esklabok askatasuna lortu zuten.