Edukira joan

Aleksei Bolotov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksei Bolotov

Bizitza
JaiotzaQ2472820 Itzuli1963ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Errusia
HeriotzaEverest2013ko maiatzaren 15a (50 urte)
Hobiratze lekuaShirokorechenskoe Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea
Jasotako sariak

Aleksei Vasilievitx Bolotov (errusieraz: Алексе́й Васи́льевич Бо́лотов ; Dvuretxensk, Sobietar Batasuna, 1963ko urtarrilaren 20a - Everest, 2013ko maiatzaren 15a) alpinista errusiarra izan zen. Lanbidez ingeniari metalurgikoa zen eta alpinismoa zaletasunatzat zuen. Guztira 11 zortzimilako ezberdin igo zituen.

2008an Aleksei Bolotov Iñaki Otxoa de Olza alpinista iruindarra Annapurna menditik bizirik erreskatatzen saiatu zen alpinistetako bat izan zen.

2013ko maiatzaren 15ean zoritxarreko istripua izan zuen Everest mendia igotzen ari zela. Soka hautsi zitzaion eta bertan hil zen 300 metroko amildegi harritsu batetik behera erori ondoren.

Zortzimilakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Makalu (8.465 m): 1997
  2. Everest (8.848 m) - oxigenoaren laguntzarekin: 1998
  3. Lhotse Ertaina (Lhotse) (8.414 m)- Lhotse Ertainera igotzea lortu zuen lehen espedizioa: 2001
  4. Everest (8.848 m) - oxigenorik gabe: 2002
  5. Dhaulagiri (8.167 m): 2005
  6. Cho Oyu (8.201 m): 2006
  7. K2 (8.611 m): 2007
  8. Annapurna (8.091 m): 2008
  9. Manaslu (8.163 m): 2009
  10. Gasherbrum I (8.068 m): 2010
  11. Gasherbrum II (8.035 m): 2010
  12. Kanchenjunga (8.586 m): 2011
  13. Broad Peak (8047 m): 2011

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Alexei Bolotov errusiarra hil da Everest igotzen ari zela» Berria 2013-V-15.[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) «Fallece el ruso Alexei Bolotov, uno de los héroes que intentó salvar al navarro Iñaki Ochoa de Olza» Noticias de Navarra 2013-V-15.[Betiko hautsitako esteka]