Dharan
Dharan | |
---|---|
hiri handia | |
Administrazioa | |
Estatu itsasgabe | Nepal |
Province of Nepal | Koshi Province |
District of Nepal | Sunsari District |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°49′N 87°16′E / 26.82°N 87.27°E |
Azalera | 12,23 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 116.181 |
Dentsitatea | 9.500 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 025 |
Ordu eremua | Nepal Standard Time (en) |
dharan.gov.np |
Dharan (nepaleraz: धरान) Nepalgo Ekialdeko eskualdeko hiri handia da, 118.000 biztanlekoa (2007). Koshi Guneko hiriburua da, gune horretan bertan hegoalderago dagoen Biratnagar hiria handiagoa bada ere.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dharan izenak "egur zerrategia" esan nahi du.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Terai lautadaren eta mendi eremuaren artean kokaturik dago 349 metrotako altueran. Iparraldean mendiak ditu eta hegoaldean Charkose jhadi basoa. Klima epela du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1584. urtean Limbuwan eremua sotu zen Limbu etniako 10 erresumaren baturaz. Erresuma horietako bat Morang erreinua zen eta bertako hiriburua zen Dharan-Bijaypur. 1769an Prithvi Narayan Shah erregean ezinbestekoa iritzi zion Limbuwan konkistatzeari, Nepal osoaren batasuna lortuko bazen.
Dharanen egiazko fundazioa 1902an gertatu zen, Bijaypur hiriaren hegoaldean zegoen auzoa herri bihurtzean. Honen helburua Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiari egurra saltzea zen, hauek 1890an inguruan trenbidea eraikitzen hasiak baitziren. Nepalgo gobernuaren eta britainiarren erlazioa handitu egin zen 1953an Dharanen bigarren gurkha errekrutamendu egoitza ireki zutenean (ordurako bazen beste bat Pokharan).
1960an Dharan udalerri izendatu zuten eta populazioa azkar hasi zen igotzen, Bijaypur hiria bera gainditzeraino. Rai, Newar, Chettri eta beste hainbat etnia etorri ziren eta aurretik erabat budista zen eremuan hinduisten proportzioa nabarmen igo zen.
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parke eta erreserba ugari ditu inguruan. Honetaz gain Kangchenjunga eta Makalu igotzeko oinarrizko herria da.