Iwi
Aotearoa-n Iwi esaten zaio maori kulturaren barruko gizarte-unitate handienari. Iwi hitzak «jendea» edo «herria» esan nahi du;[1] tribu, leinu edo klan hitzen antzeko esanahia du, batzuetan zenbait triburen bildura izan badaiteke ere.
Maorien ahozko tradizioaren arabera, Iwi taldeak migrazio polinesiarraren garaitik ezarri ziren. Iwi batzuk talde handiagoetan biltzen dira whakapapa (genealogia) delakoaren arabera, eta talde hauei waka deitzen zaie («kanoak» edo «traineruak» jatorrizko migrazioari aipua eginez). Europar kolonizazioaren aurreko garaietan, maori gehienak talde txiki samarretan elkartzen ziren, hapū («azpitribu») eta whānau («familia») izenekin ezagutzen direnak. Iwi bakoitza hainbat hapū-k osatzen dute.
Zeelanda Berri modernoan, iwiak botere politiko nabarmena izan dezake lurraren eta jarduera batzuen berreskurapenean eta kudeaketan. Gobernuak akordioak egin ditu zenbait iwi-rekin 1840ko Waitangiko Ituna ez betetzeagatik sortutako kalteak nolabait konpentsatzeko.
Iwi garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko datuak[2]
Biztanleria handieneko iwiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ngāpuhi – 125.601 (Northland eskualdea)
- Ngāti Porou – 71.049 (Gisborne eskuladea)
- Ngāti Kahungunu – 61.626 (Ipar uharteko ekialdeko kostaldean)
- Ngāi Tahu – 54.819 (Hego uhartea)
- Waikato Tainui – 40.083 (Waikato eskualdea)
- Ngāti Tūwharetoa – 35.874 (Ipar uharteko erdialdean)
- Ngāti Maniapoto – 35.358 (Waikato eta Waitomo)
- Tūhoe – 34.890 (Te Urewera eta Whakatane-n)
- Te Arawa – 19.719 (Plenty badian)
Biztanleria handieneko iwi-taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Filiaziorik gabe– 110.928
- Waikato Tainui – 55.995 (Waikato eskualdea)
- Ngāi Tahu Whanui – 55.986 (Hego uhartea)
- Te Arawa – 43.374 (Rotorua eta Plenty badia eskualdetakoak federatuta)
- Te Hiku – 33.711 (en la Región de Northland)
- Ngāti Raukawa – 29.442 (Waikato, Taupo eta Manawatū)
- Te Atiawa – 23.094 (Taranaki eta Wellington)
- Hauraki Māori – 14.313 (Hauraki golkoa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ballara, A.. (1998). Iwi: The dynamics of Māori tribal organisation from c.1769 to c.1945.. Victoria University Press.
- ↑ «2013 Census QuickStats about Māori | Stats NZ» www.stats.govt.nz (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).