Osceola
Itxura
Osceola | |||
---|---|---|---|
1838 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Georgia, 1804 | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Talde etnikoa | Seminola | ||
Heriotza | Fort Moultrie (en) , 1838ko urtarrilaren 30a (33/34 urte) | ||
Hobiratze lekua | Osceola's tomb (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: malaria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Osceola (Georgia, 1804 – Charleston, Hego Carolina, 1838ko urtarrilaren 30a) Estatu Batuetako indiar gidaria izan zen. 1832an seminola indiar buruzagi batzuek eta Estatu Batuetako gobernuak indiarrak Floridatik joatea hitzartu zuten, baina Osceolak, Georgiatik Floridara joanik, hitzarmen hura onartzen ez zuten indiar gazte batzuen gidatzaile bihurtu, eta haiekin batera, aurre egin zion Estatu Batuetako gudarosteari. 1837an, indiar buruzagi batzuekin batera, bakez joan zen Jesup T. S. jeneralarekin hitz egitera, baina honek atxilo hartu eta Charlestoneko «Moultrie Fort» gotorlekuan sartu zuen preso. Hantxe hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.