Portugalgo lurralde antolaketa
Portugalgo lurralde antolaketa antolamendu geografiko eta administratiboetan bereiz daiteke. [1]
Antolamendu geografikoa 1976ko Konstituzioaren 6. artikuluan oinarritzen da, zeinak Estatua unitario gisa ezartzen eta Portugalgo lurralde osoaren gaineko subiranotasuna gordetzen duen, herrialdeko inongo zatirik berezitu gabe. [2] Lurralde sistema honako hauek osatzen dute:
- 18 barruti (Portugal kontinentalean) eta 2 uhartedi
- 308 udalerri
- 3092 parrokia (freguesia)
Antolamendu administratiboa ez dator beti bat geografikoarekin: [1]
- 5 eskualde administratibo (Portugal kontinentalean) eta 2 eskualde autonomo (Portugalgo uharteak)
- 308 udalerri
- 3092 parrokia (freguesia)
Portugalgo lurralde antolaketaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugalen uste da, erromatarren konkista baino lehen, komunitate ia autonomoetan bizi zela jendea, gobernuaren erdigune gisa funtzionatzen zuen gotorlekuaz edo sakabanatuta dauden etxeez soilik osatuta. [3] 27 eta 13 K.o. urteen artean, Augusto enperadoreak inperioko probintziak definitu zituen, egungo Portugalgo lurraldea Hispania Tarraconense ( Douroaren iparraldean) eta Lusitania (hegoaldean) probintziaren artean banatuz. III. mendean, Diokleziano enperadoreak Tarraconense hirutan banatu zuen, egungo Portugalgo lurraldearen iparraldea Gallaecia probintziako administrazioaren menpe utziz. Probintziak conventuserekundeetan banatuta zeuden oraindik, [4] [5] non herrien erregimena, nekazaritza eta batasun fiskala aplikatzen zen, nahiz eta oraindik ere banatu gabeko lurrak egon. [3]
Banaketa hauek Erreinu Bisigodoan mantendu ziren, eta musulmanen inbasioarekin ere ez zen aldaketa handirik izan; erabilitako izendapen berria, cora (edo kora), kasu gehienetan antzinako conventus erromatarrekin bat zetozen. Era berean, Cora iqlimetan banatzen zen. [6] [7] [8]
Errekonkistarekin batera, hiribilduak koroaren jabetza izatera pasa ziren, koroak zuzenean ustiatuz edo erregearen basailuengan utziz. Antolatu gabeko lurraldeei foruak ematen zitzaizkien maiz, lehenik eta behin, leialtasun-eskubideak ezartzeko eta Erdi Aroko finkamenduak sustatzeko. Bestalde, populazioak landa-eliza txikien inguruan bildu ziren eta, horrela, parrokiak eratu ziren, hasiera batean lurralde osoa hartzen ez bazuten ere, ondorengo mendeetan esponentzialki hazi ziren. [3]
Erdi Aroko probintziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. mendearen hasieran, jadanik lurraldea sei "eskualde" handitan banatuta zegoen, [9] eta hauek, era berean, korrejidoreetan, epaitegietan edo kontzejuetan banatuta zeuden. [10] [11] Udalerri batzuek haiei lotutako terminoa (edo alfoz) zuten, hau da, kilometroko erradio aldakor baten barruan legez eta administratiboki menpe zegoen udalerri bat inguratzen zuen lurraldea. [12]
XVI. mendean, Joan III.aren erregealdian, eskualdeei " probintzia " eman zitzaien, eta "eskualde" izendapena probintziaren azpizatiketa berriei aplikatzen hasi zitzaien, korrejidore baten menpe egon ohi zirenak; [9] horregatik, korrejiduriak ere deitzen zitzaien. [13]
Denboran zehar aldaketa batzuk gertatu arren, ia beti egon ziren zatiketa hauek:
- Entre-Douro-e-Minho (noizbehinka " Minho " bezala aipatzen da soilik)
- Trás-os-Montes
- Beira
- Estremadura
- Alentejo (lehen Entre-Tejo-e-Guadiana izenez ezagutzen zena)
- Algarve
Liberalismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1820ko Iraultza Liberalaren ostean, herrialdearen berrantolaketa administratiborako hainbat proposamen egin ziren, baina kontrairaultza absolutistaren ondorioz, proposamen horiek ez zuten aurrera aegin. 1832an Erregentzia liberalaren gobernuak, Azoreetan erbesteratuta, herrialdearen berrantolaketa administratibo berri bat dekretatu zuen. Herrialdea probintziatan banatuko litzateke, probintziak eskualdeetan, hauek udalerritan, eta azkenik, udalerriak parrokietan. Banaketa horrek lurralde nazional osoa hartuko luke, hau da, kontinentea ez ezik, ondoko uharteak eta baita itsasoz haraindiko lurraldeak ere. Erreforma lurralde nazional osoan 1834ko Gerra Zibilean garaipen liberalaren ostean aplikatu zen. Dena den, 1835etik aurrera, zatiketa hori barrutietan, udalerrietan eta parrokietan oinarritu zen, eta probintziak barruti-multzo bihurtuko ziren estatistika- eta eskualde-erreferentzia-helburuetarako.
Lege berri honen bidez 799 udalerri sortu ziren, 21 barrutitan banatuta. [3] Hauek ziren:
- Angra Do Heroísmoko barrutia
- Aveiro barrutia
- Beja barrutia
- Bragako barrutia
- Bragançako barrutia
- Castelo branco barrutia
- Coimbra barrutia
- Évora barrutia
- Faro barrutia
- Funchal barrutia
- Guarda barrutia
- Horta barrutia
- Lamegoko barrutia (Viseuko barrutia berrizendatua)
- Leiriako barrutia
- Lisboako barrutia (ordura arte Lisboa barrutian eta Setúbal barrutian banatua)
- Ponta Delgada barrutia
- Portalegreko barrutia
- Porto barrutia
- Santarémeko barrutia
- Viana do castelo barrutia
- Vila Real Barrutia
Hurrengo urteetan ehunka udalerri desagertu ziren, eta 1842n 381 baino ez ziren geratu. [3]
Apirilaren 25aren ostean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugalgo 1976ko Konstituzioak ezarri zuen Azoreetako eta Madeirako artxipelagoak eskualde autonomoetan antolatuko zirela, autonomia politiko-administratiboa izango zutela, gobernu-organo propioz eta Autonomia Estatutuaz hornituta. Horrek bi eskualdeek hartzen zuten eremuan aurreko barrutien ezabaketa ekarri zuen.
Horretaz gain, Portugalgo konstituzio berriak kontinenteko udalerriak eskualde administratiboetan bilduko zirela ezarri zuen. [14] Hala ere, osteko gobernuek haren sorrera atzeratu egin zuten.
1990eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Portugalen Erregionalizazioaren inguruko eztabaida areagotu egin zen, eta ondorioztatu zen Portugal kontinentalean eskualde administratiboak sortzeko prozesua abian jartzea beharrezkoa eta premiazkoa zela. 1991n, Cavaco Silvaren gobernuak, 56/91 Legea onartu zuen, Portugalgo Konstituzioaren arabera, eskualde administratiboen antolaketa eta funtzionamendua ezarri zuena, haien organo politikoak eta dagozkien funtzionamendua, eskumenak eta ardurak zehaztuz. Era berean, zehazten zuen ere eskualdeak sortzeko modua, hauteskunde-erregimena eta eskualdeko ogasunaren funtzionamendua, nahiz eta sortu beharreko eskualde kopurua eta horien mugaketa zehaztu gabe utzi zituen.
Hurrengo urteetan eztabaida bizia izan zen eskualde administratiboak sortzearen inguruan. 1995ean António Guterres lehen ministro hautatu berriak bere hauteskunde programan eskualde administratiboak sortzea zeraman. Hala ere, 1997ko Konstituzioaren berrikuspenean, Portugal penintsulako eskualdeen erakunde espezifikoen onarpena erreferendumen bidez egin behar zela ezarri zen.
1998ko azaroaren 8an,zortzi administrazio-eskualde ezartzeko proposamenari buruzko erreferenduma egin zen, barrutiak ezabatzen zituena. Erreferendumean bi galdera egin ziren: bata administrazio-eskualdeen erakunde soilari buruzkoa eta bestea eskualdearen erakundearen ingurukoa. Erregionalizazioari buruzko erreferenduma, beraz , Portugalgo demokraziaren historiako bigarren erreferenduma bihurtu zen eta Portugalgo Historian galdera bat baino gehiago izan zuen lehen erreferenduma.
Erreferendumean proposamenak baztertu egin ziren, baina erreferenduma ez zen loteslea, hautesleen % 50 baino gehiagok parte hartu ez zutelako.
XXI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mende berriarekin batera erreformak etorri ziren, eta herrialdea eskualdetan banatu zen, hauek ere berean hiriguneetan banatu ziren, administrazioaren ikuspuntutik jarduteko (barrutien zatiketa paraleloan mantendu zen). Hasieran, hiri-eremuak metropoli-eremuetan eta udalerri arteko erkidegoetan sailkatu ziren, lehenak metropoli-eremu handiak (GAM) edo hiri-erkidegoak (ComUrb) izan zitezkeen. Beraz, hiru hirigune mota zeudela kontsidera daiteke. [15] [16] Udalerriek hiri-eremu bat osatzeko, irizpide geografikoak bete behar zituen, eta zenbaitetan, demografikoak ere.
Beraz, udalen arteko erkidegoa osatzeko, lurralde mailan jarraia izatea baino ez zen beharrezkoa. [16] Metropoli-eremua osatzeko ere irizpide demografikoak bete behar ziren [15] : hiri-erkidego batean irizpide bakarrak lurralde-jarraitasuna eta gutxieneko 150.000 biztanle izatea zen; metropoli-eremu handi batean, irizpide bakarrak lurralde-jarraitasuna eta gutxieneko 350.000 biztanle izatea ziren.
Irizpide hauen sinpletasunak muga nahiko bitxiak zituen hiri-eremuen mapa sortarazteaz gain, landa-udalerriz beteriko metropoli-eremuak sortu zirten ere.
Arazo horiek konpontzeko, 2008an, udal-elkarteen erregimena aldatu zen 45/2008 eta 46/2008 legeen bitartez. Aldaketa horien arabera, Lisboak eta Portok soilik izan ditzakete metropoli eremuak.[17] Horietakoak ez diren udalerriek udalen arteko erkidegoak baino ezin dituzte osatu, eta horiek, beren eremuaren oinarri gisa, NUTS III unitateek hartzen duten lurraldea izan beharko dute. [18]
Antolaketa geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrutiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugal kontinentalean 18 barruti daude eta haien banaketa nahiko homogeneoa da. Hala ere, desberdintasun handiak daude herrialdeko kostaldeko eta barnealdeko barrutien artean, bai biztanle-dentsitateari dagokionez, bai barne produktu gordinari (BPG) dagokionez.
Ondorengo zerrendan udalerri eta parrokia kopurua, 1991-2001-2011-2021 urteetako biztanle kopurua, barruti bakoitzaren azalera eta biztanleria-dentsitatea agertzen dira:
Barrutia | Udalerriak | Freguesiak | Azalera | Biztanleria km2ko | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1991 | 2001 | 2011 | 2021 | |||||
Azoreak | 19 | 156 | 237 795 | 241 763 | 246 772 | 236 440 | 2 322 km2 | 106 |
Aveiro | 19 | 147 | 654 265 | 713 575 | 714 200 | 700 964 | 2 798 km2 | 250 |
Beja | 14 | 75 | 169 438 | 161 211 | 152 758 | 144 410 | 10 229 km2 | 14 |
Braga | 14 | 347 | 748 192 | 831 366 | 848 185 | 846 515 | 2 706 km2 | 313 |
Bragantza | 12 | 236 | 157 809 | 148 883 | 136 252 | 122 833 | 6 608 km2 | 19 |
Castelo Branco | 11 | 120 | 214 853 | 208 063 | 196 264 | 177 912 | 6 675 km2 | 27 |
Coimbra | 17 | 155 | 427 839 | 441 204 | 430 104 | 408 631 | 3 947 km2 | 104 |
Évora | 14 | 69 | 180 277 | 173 654 | 166 726 | 152 436 | 7 393 km2 | 21 |
Faro | 16 | 67 | 341 404 | 395 218 | 451 006 | 467 475 | 4 960 km2 | 94 |
Guarda | 14 | 242 | 188 165 | 179 961 | 160 939 | 143 019 | 5 518 km2 | 26 |
Leira | 16 | 110 | 426 152 | 459 426 | 470 930 | 458 679 | 3 505 km2 | 131 |
Lisboa | 16 | 134 | 2 182 802 | 2 136 013 | 2 246 101 | 2 275 591 | 2 761 km2 | 824 |
Madeira | 11 | 54 | 253 426 | 245 011 | 267 785 | 250 769 | 801 km2 | 334 |
Portalegre | 15 | 69 | 134 169 | 127 018 | 118 506 | 104 989 | 6 065 km2 | 17 |
Porto | 18 | 243 | 1 641 501 | 1 781 836 | 1 817 172 | 1 786 656 | 2 408 km2 | 742 |
Santarém | 21 | 141 | 444 880 | 454 527 | 453 638 | 425 431 | 6 747 km2 | 63 |
Setúbal | 13 | 55 | 712 594 | 879 459 | 851 258 | 875 656 | 5 064 km2 | 173 |
Viana do Castelo | 10 | 208 | 250 059 | 250 275 | 244 836 | 231 488 | 2 255 km2 | 103 |
Vila Real | 14 | 197 | 236 294 | 223 729 | 206 661 | 185 878 | 4 328 km2 | 43 |
Viseu | 24 | 277 | 401 781 | 394 395 | 377 653 | 351 392 | 5 007 km2 | 70 |
Portugal | 308 | 3 102 | 10 003 695 | 10 446 587 | 10 557 746 | 10 347 164 | 92 097 km2 | 112 |
Portugalgo Konstituzioak ezartzen du ere barrutiek udaletako ordezkariek osatutako batzar bat eta gobernadore zibil bat duela baina 2011n azken kargu horiek lege-dekretu bidez de facto kendu zituzten. [19]
Udalerriak edo kontzejuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal banaketa administratiboa herrialdeko koherenteena eta egonkorrena izango da. Gaur egun, Portugal 308 udalerritan banatzen da, oro har beren tokirik handienaren arabera izendatzen direnak, hau da, normalean administrazio-organoen egoitza izan ohi dena.
Parrokiak edo freguesiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parrokia Portugaleko zatiketa geografikorik txikiena da, udalerrien azpizatiketa bat izanik. Parrokietan banatzea —« parrokia zibil » izenarekin— 1835eko administrazio erreformaren ondoren sortu zen. Gaur egun, 2013az geroztik, 3.092 parrokia daude.
Antolaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autonomia-erkidegoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autonomia erkidegoek ganbera bakarreko organo legegilea —Eskualdeko Batzar Legegilea— eta organo exekutiboa —Eskualdeko Gobernua— dituzte, baita Errepublikaren Ordezkari bat ere, Errepublikaren subiranotasuna ordezkatzen duena.
Eskualdeko Batzar Legegilea sufragio unibertsal, zuzen eta sekretuaren bidez aukeratzen dute autonomia erkidego bakoitzeko herritarrek, ordezkaritza proportzionalaren bidez. Legebiltzarreko diputatuak lau urteko agintaldirako hautatzen dira.exekutiboa
Eskualdeko Gobernuak Eskualdeko Gobernuaren lehendakaria eta eskualdeko idazkariak ditu, batzuetan Eskualdeko Gobernuaren lehendakariorde bat edo gehiago eta eskualdeko idazkariordeak barne. Eskualdeko Gobernuko lehendakaria, oro har, Legebiltzarrerako hauteskundeetan boto gehien jaso dituena alderdi politikoa izan ohi da eta Errepublikako ordezkariak izendatzen du kargurako. Eskualdeko Gobernuaren gainerako kideak Errepublikako ordezkariak izendatzen ditu Eskualdeko Gobernuaren presidentearen proposamenez.
Errepublikako Ordezkariak ordezkaritza- eta gainbegiratze-funtzioak baino ez ditu; Errepublikako Lehendakariak izendatzen du, gobernuari kontsulta egin ondoren.
Eskualde autonomoak zuzenean udalerritan banatzen dira (hemeretzi Azoreetan eta hamaika Madeiran).
Eskualde administratiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugal kontinentalean, bost eskualde administratibo daude, Estatistikako Lurralde Unitateen Nomenklaturaren bigarren banaketarekin bat eginez, NUTS izenez ere ezaguna.
Lurralde unitate hauek 1969an sortutako "plangintza-eskualdeetan" jatorria dute, III Garapen Planak helburu zuen garapenaren eskualde-banaketa ekitatiboa egiteko helburuarekin. Hasieran, estatistika- eta lurralde-antolamendurako soilik erabiltzen ziren, zati horiek gero eta gehiago erabiltzen dira ministerio ezberdinetako zerbitzu deskontzentratuen jarduera-eremuak definitzeko, barrutiak ordezkatuz. [20] [21]
Eskualdeak Eskualdeko Koordinazio eta Garapen Batzordeek (CCDR) kudeatzen dituzte. Administrazio eta finantza autonomia duten Administrazio Zentraleko zerbitzuak dira, eskualdeen garapenari dagozkion neurriak gauzatzeaz arduratzen direnak. [1]
Hurrengo zerrendan bost eskualdeak agertzen dira, udalerri eta freguesia kopurua, azalera, biztanleria, biztanleria dentsitatea eta eskualde bakoitzeko BPGrekin.
Eskualdea | Eskualdeak | Freguesiak | Azalera (km 2 -tan) | Biztanleria | BPG 2019
(milioietan) | |
---|---|---|---|---|---|---|
2021 | Dentsitatea | |||||
Ipar | 86 | 1.426 | 21.286 km² | 3.587.074 | 168 | 63.524 |
Erdialdea | 100 | 972 | 27.136 km² | 2.227.567 | 82 | 40.027 |
Lisboako metropoli eremua | 18 | 118 | 3.001 km² | 2.870.770 | 957 | 77.440 |
Alentejo | 58 | 299 | 31.711 km² | 704.707 | 22 | 13.373 |
Algarve | 16 | 67 | 4.960 km² | 467.475 | 94 | 10.240 |
Azpieskualdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeak azpieskualdeetan banatzen dira eta, nahiz eta hitzaren benetako zentzu osoan administrazio-azpizatiketak ez izan, udalerrien arteko lankidetza ahalbidetzen duten egitura informalak dituzte. [1]
Portugal kontinentalean, gaur egun 23 azpieskualde daude, Estatistikako Lurralde Unitateen Nomenklaturaren hirugarren banaketarekin bat datozenak. Azpieskualdeak gobernatzen dituzten organoak udalen arteko entitateak dira, eta bi kategoriatakoak izan daitezke: metropoli-eremuak (AM) edo udal arteko erkidegoak (CIM).
25 azpieskualdeak hauek dira: Alentejo Erdikoa, Kostaldeko Alentejo, Algarbe, Alentejo Garaia, Minho-Lima, Tâmega Garaia, Lisboako Metropoli Eremua, Portoko Metropoli Eremua, Ave, Beira Baixa, Beiras eta Serra da Estrela, Alentejo Beherea, Cávado, Duero, Lezíria do Tejo, Médio Tejo, Mendebaldea, Aveiro eskualdea, Coimbra eskualdea, Leiria eskualdea, Tâmega e Sousa, Terras de Trás-os-Montes eta Viseu Dão-Lafões ; horietatik:
- 7 azpieskualde Iparraldeko Eskualdeari dagozkio,
- 7 azpieskualde Erdialdeko Eskualdeari dagozkio,
- 5 azpieskualde Alentejo eskualdeari dagozkio,
- 1 azpieskualde Lisboako Metropoli-eremuari dagokio,
- 1 azpieskualde Algarbe eskualdeari dagokio.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriek kontseilu geografikoekin bat egiten dute eta deliberazio-organo batek (Udal Batzarra) eta organo betearazle batek (Udal Ganbera) kudeatzen dituzte, biak herritarrek zuzenean aukeratutakoak. Dagokion udalerria osatzen duten parrokia guztietako presidenteek eta zuzenean aukeratutako kideek osatzen dute Udal Batzarra, zeinen kopurua Parrokiako Kontseiluko presidenteen kopurua gehi bat izan behar duen. Udalbatzarreko kideak Udal Diputatuak deitzen dira eta lau urteko agintaldia dute.
Alkateak eta hainbat zinegotzik osatzen dute Udal Ganbera, eta horien kopurua udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera aldatzen da. Organo hori herritarrek zuzenean hautatzen dute lau urteko agintaldirako, eta bere osaera hauteskundeetara aurkezten diren alderdiek eta herritar taldeek jasotako botoekiko proportzionala da.
Freguesiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Freguesia Portugalgo banaketa administratiborik txikiena da, udalerrien azpizatiketa bat izanik. Udalerriek bezala, tokiko erakundetzat hartzen dira. Udalerri txiki baten antzera funtzionatzen dute, lehengoen antzeko funtzioekin, baina eskala txikiagoan eta baliabide gutxiagorekin. Freguesiak deliberazio-organo batek (Freguesiako Biltzar) eta organo betearazle batek (Freguesiako Batzar) kudeatzen dituzte.
Freguesiako Biltzarra, zeinaren osaera aldatu egiten da dagokion parrokiako biztanleriaren arabera, sufragio unibertsal, zuzen eta sekretuaren bidez hautatzen dute dagokien parrokiako eremuan erroldatutako herritarrek. Bertako kideak lau urteko agintaldirako hautatzen dira.
Freguesiako Biltzarrak Batzarreko kideak aukeratzen dituzte, eta Batzarreko Lehendakaria freguesiako hauteskundeetan boto gehien lortu dituen zerrendako lehen hautagaia izaten da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Organização geográfica e administrativa de Portugal. 8 de setembro de 2021.
- ↑ «A Constituição Portuguesa de 1976» Diário da República.
- ↑ a b c d e GOMES, Eduardo - A Administração Local na Monarquia Constitucional... (2012)
- ↑ «Los conventus iuridici. Origen, cronología y naturaleza histórica» Gerión. Revista de Historia Antigua (Universidad Complutense de Madrid) 4: 265-283. ISSN 0213-0181..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los conventus iuridici. Origen, cronología y naturaleza histórica» (PDF) Gerión. Revista de Historia Antigua (Universidad Complutense de Madrid) 4: 265-283. ISSN 0213-0181..
- ↑ A ocupação rural islâmica no Baixo-Alentejo: os materiais do sítio dos Funchais 6 (Beringel). 13 de fevereiro de 2014.
- ↑ Ibn Marwan e a fitna: Islamismo e Feudalismo no Gharb al-Andalus. 9 de janeiro de 2015.
- ↑ O Gharb Al-Andalus Al-Aqsâ na geografia árabe. 2012.
- ↑ a b SILVEIRA, Luis - Territorio e Poder... (1997)
- ↑ CAPELA, José - As freguesias do Distrito do Porto (2009)
- ↑ SOUSA, Fernando - A população portuguesa nos inícios do século XIX (1979)
- ↑ MARQUES, A. H. de Oliveira - Área Metropolitana de Lisboa Conceito Histórico
- ↑ MOREIRA, Luís - A divisão administrativa nos mapas da Galiza e de Portugal (1750-1835
- ↑ Constituição da República Portuguesa, Títulos VII e VIII da Parte III
- ↑ a b Lei 10/2003[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Lei 11/2003[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lei 46/2008
- ↑ Lei n.º 45/2008, de 27 de Agosto. .
- ↑ Decreto-Lei n.º 114/2011, de 30 de Novembro. «Decreto-Lei n.º 114/2011, de 30 de Novembro» Diário da República, 1.ª série — N.º 230 — 30 de Novembro de 2011.
- ↑ Decreto Lei n.º 244/2002 de 5 de Novembro Alteração ao Decreto Lei nº 46/89 de 15 de Fevereiro. Diário da República eletrónico.
- ↑ Decreto Lei n.º 46/89 de 15 de Fevereiro Nomenclatura das Unidades Territotiais para Fins Estatísticos. Diário da República eletrónico.