Edukira joan

Álvar Núñez Cabeza de Vaca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alvar Nuñez Cabeza de Vaca» orritik birbideratua)
Álvar Núñez Cabeza de Vaca

Adelantatu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁlvar Núñez Cabeza de Vaca
JaiotzaJerez de la Frontera, II. milurtekoa
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla, 1559 ( urte)
Familia
AitaFrancisco de Vera y de Hinojosa
AmaTeresa Cabeza de Vaca y de Zurita
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkonkistatzailea, esploratzailea, militarra, idazlea eta historialaria
Zerbitzu militarra
Adar militarralur armada
Graduasoldadu
IMDB: nm0638011 Edit the value on Wikidata

Álvar Núñez Cabeza de Vaca (Jerez de la Frontera, 1488/1490Sevilla, 1557/1558) espainiar esploratzaile eta konkistatzailea izan zen. Mexikoko golkoa eta Mexikoren ipar-mendebaldea esploratu zituen. Iguazuko ur-jauziak deskribatu eta Paraguai ibaia esploratu zituen lehenbiziko europarra ere izan zen. 1542-1544 urteen bitartean Rio de Plata eta Paraguaiko gobernadorea ere izan zen; postu horretan, Domingo Martinez de Irala bergararra izan zuen ondorengoa.

Pánfilo de Narváez kolonizatzaileak Kubatik Ipar Ameriketara gidatu zuen zorigaiztoko bidalditik bizirik atera zen bakarretakoa izan zen Núñez Cabeza de Vaca (1528-1529), eta egungo Mississippin, Arkansas, Colorado, Mexiko Berria, Arizona eta Kalifornian zortzi urte luzez nora gabe ibili ondoren, Espainia Berrira iritsi zen 1536an.

1537an Espainiara itzuli eta Karlos I.a erregeak Rio de la Plata eta Uruguaiko aitzindari eta gobernadore izenda zezan lortu zuen[1]. 1540an lurralde hartara joateko itsasoratu eta Paraguain ibilitako lehen espainiarra izan zen. Brasil hegoaldeko oihanak ibili eta Iguazuko ur-jauziak aurkitu zituen. 1542ko martxoan Asuncionera iritsi eta gobernadore kargua hartu zuen, Domingo Martinez de Iralaren ordezko[1].

Bere mende zituenak gupidarik gabe zigortzen zituen agintari gogorra zenez, 1544. urtean espainiarrek agintetik kendu eta preso hartu zuten. Urtebete espetxean pasa ondoren, Espainiara bidali zuten. Epaiketa egin eta Oranera erbesteratu zuten. Zortzi urteren buruan erregeak barkatu eta Sevillako epaitegi goreneko partaide izendatu zuen. [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Álvar Núñez Cabeza de Vaca Biografiasyvidas.com
  2. Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Domingo Martinez de Irala
Río de la Plata eta Paraguaiko gobernadorea
1542-1544
Ondorengoa
Domingo Martinez de Irala