Ama (eskultura multzoa)
Ama (eskultura multzoa) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Louise Bourgeois |
Sorrera-urtea | 1999 |
Ekoizpen lekua | Modern Art Foundry (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea, altzairu herdoilgaitza eta haitzurdina |
Dimentsioak | 10.236 () × 8.927 () × 9.271 () mm |
Pisua | 3.658 kilogramo |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Lekua | Bilbo Ottawa Londres Roppongi Hills (en) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo, Ottawa, Londres eta Minato |
Koordenatuak | 51°30′28″N 0°05′58″W / 51.50769°N 0.09933°W |
Ama (frantsesez Maman) Louise Bourgeois frantziar artistaren armiarma bat irudikatzen duen eskultura handiak jasotzen duen izena da. Berdin edo ia berdinak ziren hainbat Ama osatu zituen Bourgeoisek (zazpi)[1], eta multzo horretako bat Bilbon dago.
Ezaugarriak eta desberdintasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armiarma forma dute eskulturek. Hanka metaliko zorrotzak bederatzi metro altxatzen dira airean, eta hankak batzen dituen gorputzaren azpian, sare metaliko batean, arrautzak daramatza armiarmak. Egin zen lehenaren kasuan, 17 arrautza, marmol zurizkoak[1], hurrengoetan arrosa ukitua zuen marmola erabili zen, eta arrautza kopurua aldakorra da: Tokiokoan 26 arrautza dira, adibidez[2].
Egin zen lehena 1999an osatu zuen Bourgeoisek, eta Tate Modern Londresko museoaren egoitza berriaren inaugurazioan erakutsi zen lehen aldiz, 2000. urtean. 2008an erosi egin zuen Tatek. Maman guztien artean, lehen hau, altzairu herdoilgaitzekoa da, eta bakarra da material horretakoa, gainerakoak brontzezkoak dira[1]. Londresko Ama honez gain, hauek dira beste sei amen kokapen finkoak, nahiz eta batzuetan mugitu egiten dituzten hiriz hiri:
- Kanadako Galeria Nazionala, Ottawa, Kanada. 2005an erosia, 3,2 milioi dolarretan[3].
- Guggenheim Museum, Bilbo. Guggenheimeko armiarma, kaleko ezagutzan.
- Mori Arte Museoa, Tokio, Japonia[2].
- Leeum, Samsung Arte Museoa, Hego Korea.
- Crystal Bridges Museum of American Art, Bentonville, Arkansas, AEB[4].
- Qatar National Convention Center[5], Doha, Qatar.
Munduko museo ugaritan erakutsia izan da, halaber:
-
Bilboko Guggenheim Museoaren ondokoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Tate. «‘Maman’, Louise Bourgeois, 1999» Tate (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
- ↑ a b (Ingelesez) Cheapo, Tokyo. «Maman Spider Sculpture, Roppongi Hills | Tokyo Cheapo» https://tokyocheapo.com/ (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
- ↑ Idealistless. (2011-01-31). «Mike Bruneau: Home To Maman: getting to know the mother of all sculptures in the Ottawa landscape» Mike Bruneau (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
- ↑ (Ingelesez) «Crystal Bridges Museum of American Art announces the acquisition of four key artworks by acclaimed American artist Louise Bourgeois» Crystal Bridges Museum of American Art 2015-06-04 (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
- ↑ (Ingelesez) «Maman by Louise Bourgeois» Qatar Museums (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).