Abadia saria
Itxura
(«Anton Abadia saria» orritik birbideratua)
Anton Abadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen 1996an. Harrezkero urtero edo bi urtez behin banatu izan du euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko. 2007-2015 bitartean bi urtean behin eman zen saria, eta ordutik aurrera berriro urtean behin.. Sariak Anton Abadia euskaltzalearen izena hartu zuen haren omenez euskaltzaletasuna omentzeko. Hauek izan dira urtez urte saria jaso duten pertsonak edo elkarteak.
2023 baino lehen sariaren izen ofiziala Anton Abbadia saria izan zen, b letra errepikatuta azaltzen zela. Baina 2023an euskal ortografiarekin normalizatu egin zen izena.[1]
Saridunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ruper Ordorika 2023[2]
- Garabide 2022[3][4]
- Fagor Taldea 2021[5]
- Pello Jauregi 2020[6]
- Arantxa Urretabizkaia 2019[7]
- Ahotsak.eus 2018[8]
- Ibon Sarasola 2017[9]
- Moriarti Produkzioak 2016 [10]
- Kike Amonarriz 2015
- Ixa taldea 2013
- Mintzalagun ekimena - 2011
- Joxerra Garzia - 2009
- Imanol Urbieta - 2007
- Juanba Berasategi - 2006
- armiarma.eus - 2005
- Tinko Euskara Elkartea - 2004
- Elay Taldea - 2003
- Juan Zelaia - 2002
- Dionisio Amundarain - 2001
- Ttakun Kultura Elkartea - 2000
- Karmele Esnal - 1999
- Antton Olariaga 1998
- Arrasate Euskaldun Dezagun - 1997
- Arantzazuko Egutegia - 1996
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Aurrerantzean, Abadia Saria izango da, b bakarrarekin - Hizkuntza Berdintasuna - Hizkuntza Berdintasuna» web.archive.org 2023-03-11 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-09-12). «Abadia Saria jaso du Ruper Ordorikak, euskal kulturari egindako «ekarpen agortezinagatik»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ «Garabide Elkarteak jaso du 2022ko Abadia Saria, hizkuntza gutxituen biziberritzearen eta elkar ezagutzaren alde egiten duen lanagatik» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- ↑ Romatet, June. (2023-01-13). «Hizkuntza gutxituen ahotsa goratuz» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
- ↑ «Fagor Taldea - 2021 - Hizkuntza Berdintasuna - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ «Pello Jauregi ikerlari donostiarrak jaso du Abbadia saria» Irutxuloko Hitza 2020-12-02 (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ Arantxa Urretabizkaiak jasoko du 2019ko Anton Abbadia saria. (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
- ↑ Berria.eus. (2018). «'Ahotsak.eus' atariak jaso du Abadia saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
- ↑ «Abbadia saria» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-13).
- ↑ «2016ko Abbadia Saria Moriarti Produkzioak zinema ekoizleari» Gipuzkoa.tv (Noiz kontsultatua: 2017-08-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abadia saria, Gipuzkoako Aldundiaren webgunean.