Edukira joan

Artetako iturburua

Koordenatuak: 42°50′36″N 1°52′16″W / 42.8434052°N 1.87111974°W / 42.8434052; -1.87111974
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artetako Iturburua» orritik birbideratua)
Artetako iturburua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOllaran
Koordenatuak42°50′36″N 1°52′16″W / 42.8434052°N 1.87111974°W / 42.8434052; -1.87111974
Map

Artetako iturburua Andimendiko urak biltzen dituen ur-biltegi bat da, gizakiak moldatutako egitura, bertatik Iruñera ura garraiatzeko ubide bat abiatzen delarik.

Bertan biltzen da gutxi gorabehera 100 kilometro koadroko eremu batean Andiamendin erortzen den ura[1].

Ollaran ibarrean dago kokatua, Iruñetik 30 kilometrora ipar-mendebaldera, eta Artetako kontzejuaren izena duen arren, Ultzurrun herritik gertuago dago, bertatik behera isuria duen ibaiak Udarbe du izena, eta iturburutik gorantz Andiamendin barrena barneratzen den zintzurrak Artazul du izena.

Azpiegitura hidrologikoez gain, bisitarientzako arreta etxe bat dago.

XIX. mendearen amaieran Iruñeko 30.000 herritarren ur beharrak asetzeko ez ziren aski herriko iturri eta putzuetako ura, Subitzako iturburukoa eta Arga ibaitik ateratzen zena. Artetatik egindako ubidea 1895ean ireki zen, eta azpiegitura inportantea izan zen garai hartan[1]. Zazpi kilometroko ubide bat egin zen Egillor herriraino, zeinak urtean 300 egunetan 500 litro segundoko emaria eman zezakeen. Handik, emariaren 140 litro Iruñerantzat zuzentzen zen (Mendillorrirainoko ubide baten bidez), eta beste parte bat azpiegitura hidroelektriko batean aprobetxatzen zen.

1920. urtean beste ubide bat sortu zen, 700 litro segundoko garraiatzeko gaitasunarekin. 20. mendearen amaieran eta 21.aren hasieran, Eugiko urtegiarekin batera, Iruñeko ur hornikuntzaren iturburu nagusia da Artetakoa[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Artetako iturburua | Mancomunidad de la Comarca de Pamplona» www.mcp.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  2. Gran Enciclopedia de Navarra | ARTETA, MANANTIAL DE. (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]